2021/04/21

DEABRU ATXA, NEBERAZAHARRA, ERRIALTABASO. Zirkularra Mañariatik.

 2021-04-02. 

Askotan igo dugu Errialtabasora, baina beti joan izan gara Urkiolatik. Gaur Mañariatik Urkuleta auzotik gora doan bidea ezagutzera etorri gara. Herriaren sarreran utzi behar izan dugu kotxea, aparkalekuak beteta baitaude.


 Mañarian. Aurrean daukagu Errialtabaso, eta baita Eskuagatx eta Kanpantorreta (hauek ere ezagutzen ditugu). Gaur ezkerretik igoko dugu eta eskuinetik jetsi.

 Eskuinean Eskuagatx eta Kanpantorretara doan Ezkillari ertza.

 Urkuleta auzora doan errepidetik. Toki oso lasaia eta polita, nahiz eta asfaltoa izan.


 Iturriotz errekako urak. Errepidea bere ondotik dihoa.

 San Lorentzo baseliza errepide ondoan. Ataria.

 Eta barnealdea.

 Mugarra atzean geratzen da.


 Urkuleta auzoko azken baserria. Hemen bukatzen da asfaltoa eta pista bat hartzen da.

 Balizak. Gu Akalarraruntz.

 Iturriotz erreka ondotik jarraitzen dugu.

 Pagadian murgilduta. Paraje ederrak daude bide honetan, eta oso lasaia iruditu zaigu. Tarte batzutan aldapa tenteak daude, baina atsedenak ere bai.

 Behean geratzen ari da erreka.


 Deabru Atxa daukagu gure gainean.


 Uraren kanala, baina urik gabe.

 Deabru Atxaren hormak, igo dugun sakanaren gainean.

 Akelarre lepoko balizak. Asko gustatu zaigu igoera. Hemen Olarreta alderuntz.

 Lepoan dagoen borda baten ondotik. Errialtabaso aurrean.

 Lepotik, Deabru Atxa ezkerrean, eta atzean, Durangaldeko tontor ezagunak.


 Errialtabasora joan baino lehen, Artzate txabolara etorri gara, Deabru Atxaren oinean. Paradisua!!!


 Artzate txabolen gainean. Berehala igotzen da.

 DEABRU ATXA. Txikia baina oso polita.

 Saibi eta Anbotorekin.


 Hona apenas dator mendizale solteren bat. Gu bakarrik gaude eta Urkiola topera dago.

 Artzate eta Deabru Atxa. Gure mendietako toki magiko horietako bat.

 Orain Errialtabasoruntz. Hor aurrean, balizetan, Olarretara doan bidea utzi eta eskuinera hartuko dugu, karstean sartu eta gure "bolara" igotzeko.



 Aipatutako balizak.  Guk bidea utziko dugu eta harkaitz artean sartuko gara.

 Eta NEBERAZAHARRAra heldu gara. Errialtabasoren eskuinean geratzen da, eta hemendik igarotzea gustatzen zaigu.

 Orain ertza jarraituz...
 ERRIALTABASO. Pagadian sartuta dago tontorra eta ez dauka ikuspegirik, baina xarma dauka, guretzat behintzat.

 Eskuagatx aldera jarraitu eta hemen geratu gara jan eta edateko. Kanal horretatik jetsiko gara, behan ikusten den pista hartzera.

 Eskuagatx eta Kanpantorretan egonda gaude, eta gaur alde batean utziko ditugu. Bertatik jeisten da kanalera.

 Kanala loraz beteta. Aldapa dauka, baina bidezidorra oso nabarmena da.


 Kanalaren beheko aldean.

 Hortik jetsi gara. Orain pistatik Mañarira.



 Mañaria. Horrela bukatu dugu gaurko ibilbidea. Tontor ezagunak, baina igoera berria Urkuletatik. Asko gustatu zaigu.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina