![]() |
| Dena dela ez goaz bi hankadunak bakarrik... |
![]() |
| Bide oso ezagunetik heldu gara Linza lepora, eta aurrean agertzen zaizkigu gure gaurko helburua eta inguruko erregea. |
![]() |
| Solana-ra jeisten, oraindik GRa jarraituz. Eskuinean Petrechema agertzen da, erdian gure Mouscaté, eta ondoren Mahaia eta Budogia. |
![]() |
| MOUSCATÉ. |
![]() |
| Foya A Solana-n, La Pakiza Linzolarekin. |
![]() |
| Hemen Belaguara dihoan GRa utzi eta Mahairako bidea jarraituko dugu, bere azpian dagoen harantxoa hartu arte. |
![]() |
| Budogiaren hormen azpian. Hemen, Mahaira dihoan bidea utzi dugu eta Escoueste leporuntz goaz. Ez dago bidezidorrik, baina nabarmena da jarraitu behar den norabidea. |
![]() |
| Mouscaté-runtz. Atzea La Pakiza, eta atzerago, Lakartxela eta Orhi. |
![]() |
| MOUSCATÉ (2236m) tontorretik, Lescun alderuntz. Azpian, Pedain txabola eta harana, eta ezkerrean, Dec de Lhurs. |
![]() |
| Hiru Erregeen Mahaian erromeria. Gu aldiz, bakar bakarrik gaude. Hau da gure sinoa itxuraz! |
![]() |
| Tontorreko landaretza. |
![]() |
| Dec de Lhurs. Duela urte batzuk Lescún-etik igota daukagu. Polita da. |
![]() |
| Hasiera batean ez genuen asmorik, baina hain gertu egonda, bisita egin beharko diogu Mahaiari. Beraz, Escouste lepora jetsi, eta hortik ekingo diogu igoerari. |
![]() |
| Escoueste lepora jeisten. |
![]() |
| Atzera begira. Hodei beltzak daude, baina ez du ematen euria egingo duenik... |
![]() |
| Mahaira igotzen. Mouscaté-ra egin dugun joan-etorriko ibilbidea. |
![]() |
| HIRU ERREGEEN MAHAIA (2448m). |
![]() |
| Mouscaté, Petrechema, Ansabère, Chinebral de Gamueta, Chipeta, eta Alano mendikatea atzean. |
![]() |
| Tontorrean, Anie eta Countendé-rekin. |
![]() |
| Pène Blanque, Billareak, Lhurs-eko lakua eta Lescùn aldea. |
![]() |
| Mahaitik jeisten. Orain ohiko bidea jarraituko dugu. |
![]() |
| Mahaia. |
![]() |
| Parean Ezkaurre. |
![]() |
| Agur Mouscaté. Merezi duzu bisitatxoren bat gehiago! Bi mendi ezagunen artean egoteak duen arazoa... |
![]() |
| Behiak lasai Linzako larretan. Ezkaurre adi daukate. |
![]() |
| Ardiak desfilatzen dabiltza. Hori da lerroak mantentzea! |
![]() |
| Alano mendikatea Zurizatik. Azkenean hodieak bai, baina aterri mantendu da eta oso eguraldi ona ibiltzeko. Gustora ibili gara, bidebatez aspaldiko pasadizo eta historioak gogoratuz. |





































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina