2014/09/01

PICO TORRES 2104 mt eta Valverde. San Isidrotik. Aller (Udalbatza/Kontzejua)

Torres mendia, asturiarrentzat eta baita leondarrentzat ere, oso ezagun eta garrantzitsua da. Bere kokapena, duen itxura estetikoa, hurbiltasuna, eta eskeintzen duen igoera  labur baina atsegingarria, nahiko arrazoi dira horretarako.  Beraz, oso mendi bisitatua da.
Guk ere aspalditik genuen buruan. Duela urte batzuk, Tiatordosetik ikusi genuenean, liluratuta geratu ginen bere itxurarekin... baina oso urruti geratzen zaigu eta orain arte ez dugu aukerarik izan. Horrela bada, San Isidron egin ditugun bi egun hauen helburu nagusia hau zen, Torres-era igotzea.

Beraz, gaur Elgoibarren Txiki eguna ospatzen duten bitartean, San Isidro portuko La Raya-tik atera gara goizeko 9:15ean, presa askorik gabe. La Raya, Asturiaseko herri altuena da, errepidean dagoen kartelak hala dio eta.
Aukera desberdinak daude La Raya-tik irtenda. Guk Leon aldean dagoen Valmartin aranetik eman ditugu lehenengo pausoak. Hemendik bidezidor nahiko garbia dago, inguru guztia "piornoz" beteta baitago.

Hor daukagu Torres mendia eta Valverde tontorrak bere ezkerrean.

Eskuineko lepora igoko dugu lehenbizi, La Ventanona, eta gero ikusten den ertzetik igo tontorrera. Jetsiera ezker aldera egingo dugu atzetik, gero hego hormen azpitik itzultzeko zirkuitoa osatuz.

Torres- en azpian dagoen mayá Torres-en gaude. Atzean, Toneo eta Agujas, San Isidroren beste aldean.

La Ventanona lepora igotzen.

Lepotik gero igoko dugun ertza. Baina lehenbizi lepoari izena ematen dion fenomeno naturala ikusiko dugu.

Hor daude Toneo eta Agujas Ventanonak laukian sartuta.

Ertzetik gora. Erraza eta entretenigarria da, nahiz eta momentu batzutan eskuak erabili behar diren.

Ventanona lepoa eta Valmartin eta Cascayón-era doan mendilerroa. Bezperako Peña del Viento eta Rapaína eskuinean, eta atzerago, Tiatordos eta Picos de Europako Peña Santa eta gainerakoak.

Gailurrerian gozatzen. Bestela, ertzaren ezkerretik (argazkian ikusita), badago beste bidezidor bat, ez dena hain aereoa, eta ea eskuak erabili gabe igotzen dena tontorrera.

Torres artegia behean. Txabola bakarra dago, eta erdi erorita gainera.

Hor ikusten da bidezidor alternatiboa. Baina guri hau gustatzen zaigu.

San Isidro-ra datorren errepidea, Felechosa herria, Vegarada portuko mendiak, eta Ubiña mendikatea atzean.

Puertos de Cotorgán-eko artegi bat.
PICU TORRES (2104m). Bi ordutan igo dugu, oso lasai eta tokiaz gozatzen.

San Isidro eta beste aldeko mendiak. Badago non ibili..., eta elurrarekin izugarria izango da.

León aldera, San Justo mendia eta Mampodre mendikatea.

Bezperako Acebal lepoa- Fornos-Peña del Viento- Agujas lepoa, Cantu L'Osu, Maciédome, eta azkenengo planoan, Cornión eta Urrieles mendiguneak (Europako gailurrak)

Puertos de Cotorgán eta Almagrera arana, Corteguerón eta Cascayón, eta Tiatordos atzerago.

Beste alderuntz jeisten, Valverde leporuntz.


Jetsiera aldapatsua da, baina arazorik gabekoa eta puntu gorriz dago markatuta.

Valverde lepoa eta tontor nagusia. Bost minutu behar dira igotzeko, beraz...

Picu Valverde (1967m).

Hemendik, lepoa eta Torres mendia. Gero, hor ikusten den bidetik itzuliko gara Torres artegira.

Hego hormen azpitik.

Torres artegira heltzen, zirkuitua ixten.

Mayá Torres eta Picu Torres.

Beheruntz piorno artean.

Agur Torres!

Toneo.

La Raya eta Toneo mendia.


Ibilaldi nahiko laburra izan denez, ordubietarako bazkaltzen gaude La Raya-ko jatetxean. Lehenengo fabada eta gero bakailua edo xerra. Mundiala!

Elgoibarrera itzuli aurretik, denbora daukagu turismo apur bat egiteko Llanes ondoko kostaldean. Hau Niembro-ko eliza da.

Eta eguna borobiltzeko bainu ederra Celorio-ko hondartzan. Bi egun eta erdi zoragarriak Asturiasen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina