![]() |
| 2019-06-01 Larunbata. Atzo iluntzean Hecho-ra heldu ginen eta bertan afaldu eta lo egin ondoren, goizeko 9retan prest gaude Oza-n (1120m) Gaztelura igotzeko. Oza eta Chipeta. Inguru magikoa! |
![]() |
| Zubiaren beste aldean hasten da bidea, oso ondo balizatuta. Guretzat baliza berriak. |
![]() |
| Egurrezko zubi dotorea. Ramiro del Monje kanpalekuaren eskuinetik doa bidea. Oso argia eta erabilia. Gaur ere mendizale asko ikusiko ditugu. |
![]() |
| Lizara-ra doan bidea utzi eta ezkerrera hartuko dugu basotik. |
![]() |
| Oza-tik datorren pistara atera gara eta bertan, zuzenean gora basotik. |
![]() |
| Basoko itzala eskertzen da. |
![]() |
| Lenito agertzen da basoaren gainetik. |
![]() |
| Urjauzi txikiak bidearen ezkerraldean. |
![]() |
| Rincón de Alano. |
![]() |
| Espata sakana zeharkatu dugu eta beste aldean dagoen basotik gora goaz. Hemen aldapa tentetu egiten da. |
![]() |
| Oza-ko baso ederra eta mendi ezagunak paraje hauek babesten. |
![]() |
| Basoa behean utzi dugu eta orain ikuspegia gehiago zabaltzen da. Lenito-Peñaforca-Rincón de Alano mendilerroa |
![]() |
| Acher-eko baso aterpea eskuinean utzi dugu eta bagoaz Gazteluaren pala luzearen oineruntz. |
![]() |
| Agüerri-ren tontorra agertzen da aurrean. |
![]() |
| Ezkerrera begira. |
![]() |
| Gainean dauzkagu Gaztelua ongi defendatzen duten dorreak. |
![]() |
| Borreguil de Acher sakana eta Costatiza mendia ditugu eskuinean. Hemen bideak sigi-saga oso luzeak egiten ditu. |
![]() |
| Harkaitzaren kolore ezberdinak. |
![]() |
| Palaren erdialdean edo, aldapa tentetu egiten da eta sigi-sagak laburragoak bihurtzen dira. Guk hau elurrarekin ezagutu dugu gehienetan. |
![]() |
| Hau da Gaztelurako sarrera. |
![]() |
| Behera begira. |
![]() |
| Sartu gara gaztelura. Elur oso gutxi dago eta bidea nabarmena da. Tontor nagusia ezkerrean. |
![]() |
| Azkenengo aldapan. Atzean Bisaurín eta Agüerri eskuinean. |
![]() |
| CASTILLO DE ACHER (2384m). Panorama izugarria. Hiru ordutan igo dugu. |
![]() |
| Ez dago batere hotzik eta orduerdiko egonaldia egingo dugu tontorrean, inguruaz gozatzen. |
![]() |
| Guarrinza zuloan, Acherito lakua inguratzen duten mendiak eta , fondoan, Petretxema-Ansabère-tik Anie eta Countendé-rainoko mendilerroa eta Billareak eskuinean. |
![]() |
| Buzoia. Hau ere berria guretzat. Plakan 2010-eko data agertzen da. |
![]() |
| Bagoaz beheruntz, baina elurgune horretan ezkerrera hartuko dugu, Ledormeur tximiniaren irteera ikusteko. |
![]() |
| Hau da Ledormeur tximiniaren irteera. Behean, elurrez blokeatuta dagoela ikusten da. Hau da Guarrinza-tik etorrita igotzeko aukera dotore bat. |
![]() |
| Castillo de Acher Hegoa (2347m). Atzean, nagusia. Eskuinean tximiniaren irteera. |
![]() |
| Anatera Alta aurrean, Bisaurín, Puntal de Secús eta Secús mendilerroa, Aspe eta abarrak atzerago... |
![]() |
| Bagoaz beheruntz. Lenito-Peñaforca-Rincón de Alano aurrean. |
![]() |
| Gazteluaren almenak eta Petraficha-tik Anierainoko mendilerro guztia fondo bezala. |
![]() |
| Elurgune txikietako bat zeharkatzen. |
![]() |
| Gaztelutik irtetera goaz. |
![]() |
| Pala gogorraren oinera heltzen. Eskuinean Bisaurín. |
![]() |
| Lurreko koloretasuna. |
![]() |
| Oza. Zenbat berde desberdin! Izugarria da baso hau. |
![]() |
| Oza. Ondo babestuta dago. Ezkerretik hasita, Peñaforca-Rincón de Alano, Mazandú, Chipeta, Gorreta eta Gamueta, Acherito, Petretxema. |
![]() |
| Espata sakaneko urjauziak. |
![]() |
| Benetako gaztelu naturala!!! |
![]() |
| Basora sartzera goaz. Bero latza egiten du eta gustora hartuko dugu bere babesa. |
![]() |
| Kimu berriak. |
![]() |
| Sei ordu pasa ondoren, arratsaldeko hiruretan heldu gara Oza-ra. Ondo hartu gaitu, beste behin, gazteluak. |
![]() |
| Ondo hidratatzen gauden bitartean ezin kendu begiak gure mendiari. |
![]() |
| Llena del Bozo-Llena de la Garganta eta Aspe Puente la Reina-tik. |
![]() |
| Orain etxerako bidaia geratzen zaigu, baina bizi izandako momentu ederrekin gustora egiten da. Puente la Reina ondoan. |
































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina