2018/07/02

GUARRINZAtik ORRISTÉ, PIC DE BURCQ, COTDOUY, MARMIDA, POURT OUVERT, Foyas de Santa Maria inguratzen.

2018-06-23 Urte asko igaro dira Guarrinza aldean azkenengo aldiz ibili ginenetik. Ingurua ez da asko aldatu, baina aurkitu dugun jendetza bai. Dena dela, gu ibili garen aldean ez dugu jende gehiegi ikusi. Hor ditugu gure aspaldiko ezagunak.

Guk kotxea apur bat beherago utzi dugu, zubia igaro ondoren, eta Puerto de Palo-ra doan bidea jarraitzera goaz.

Acherito-ra doan harana.

Jende asko hasiera honetan, baina gehienak Acherito lakura dihoaz.

Hemen, lakura doan prozesioa utzi eta eskuinera hartuko dugu, Puerto de Palo-ra doan GRa jarraituz.

Nahiz eta GRa izan, ez dirudi jende asko dabilenik bide honetan, toki batzutan nahiko galduta agertzen da bidea eta eskerrak jarrita dauden makilei, ondo jarraitu ahal izan dugu. Chipeta eta Lenito-Peñaforca-Alano begibistan.
Orain Castillo de Acher daukagu aurrean.

Añarón mendiaren magalean gabiltza eta Guarrinza daukagu azpian. Kiribil bat bezala ari gara egiten.

Aguas Tuertas-era doan bidea Guarrinza haranean eta Acué mendia. Atzean Collarada agertzen da.

Castillo de Acher eta Bisaurín atzean.

Atzean ari dira geratzen Lenito, Peñaforca, Rincón de Alano eta mendilerroa eta Chipeta.

Añarón mendatean gaude. Orain ezkerrera Palo mendateruntz.
Foyas harana daukagu parean eta babesten duten mendiak. Itzulera Pourtet Barrat-en azpitik egingo dugu.

Foyas sakanean oso ondo ikusten da Acherito lakura doan bidea. Atzean, Quimboa, Anzotiello, Gorretak eta Gamueta.

Foyas haranean. Palo mendatea eskuinera sartzen den sakan horren gainean geratzen da, baina gu ez gara joango bertara. Laster, bidea utzi eta eskuinera hasiko gara igotzen belarrezko malda tente batzuetatik. Ea edozein tokitik ibili daiteke, eremu zabal eta gozoak dira eta. Aurrean Laristé eta Marmida tontorrak.

Lorategia.

Sarrio taldea. Hemen jende gutxi dabil eta lasai daude.


Orristé mendiaren magalean. Hemen aldapa tentea da, baina sigi-saga batzuk egiten laster aterako gara ertzera. Gero hortik ibiliko gara.

Behin ertza hartu, ikuspegia asko irekitzen da. Foyas haran berdea eta bera babesten duten mendiak atzeko mendi garaiagoekin nahastuta.

Pourtet Ouvert aurrean eta Hiru Erregeen Mahaia-Table atzean.

Anie.

Eskuinean, Castillo de Acher, Bisaurín, Secús mendilerroa,...

Aguas Tuertas-en gainean Bernera eta Secús mendilerroak eta Llena del Bozo.

Lurrean ere badaude gauza interesgarriak, tximeleta hau adibidez.


Orristé-ra heltzen ari gara. Gero, berehala igarotzen da Burcq-era.
ORRISTÉ (2115m). Izugarrizko lorategia dago tontorrean.

Lorategian, Lenito, Peñaforca, eta Alanoekin.

Iparraldean, Soubathou lepora eta Arlet aterpera doan harana, Aillary-Arlet- Acué mendilerroa eta atzerago Midi besteak beste.

PIC DE BURCQ (2110m). Palo mendatearen gainean gaude. Atzean Marmida, Laristé, Pourtet Ouvert eta Anie, Mahaia, e.a. Orain zuzenean jetsiko gara mendatera. Eskuinetik, Frantzia aldetik inguratzen ere jetsi daiteke, baina guk zuzen hartuko dugu. Mugarriak daude bide egokiena adierazten.


Jetsierako zati kuriosoena harkaitz hauen arteko pasadizoa da. Jetsiera gogorra da baina erraza.

Hau da jetsi duguna. Mendatera hurbiltzen gaude.

Mendizale talde bat dago Palo mendatean. Gero zuzenean igoko dugu Cotdoguy-ra eta ondoren Marmida-ra jarraitu. Ikusten diren biak dira.

Palo mendatea. Guarrinza-Hecho eta Lescún aldea lotzen dituen bide garrantzitsua.
COTDOGUY (2025m). Aldapa motza baina gogorra igo dugu. Palo mendatetik Arlet-era doan bidea Burcq mendiaren azpian. Burcq eta jetsi dugun espoloia, Orristé eskuinean, eta Aillary-Arlet ingurua atzean.

Midi d'Ossau. Iparraldean behelainoak dantzan dabiltza.

Aurrean daukagu hurrengo tontorra, Marmida. Bere atzean Laristé dago. Gaur ez dugu igoko, hiru aldiz egon garelako bertan.


Marmida-runtz. Eskuinean Pourtet Ouvert eta berarekin lotuta Pourtet Barrat eta Larraille gero. Atzean, Gamueta eta Acherito.

Pourtet Ouvert Marmida-tik. Hau da gaurko tontor konplikatuena. Ez da zaila, baina adi ibiltzeko eremua, harri solte asko baitago. Eskuineko ertzaren azpitik joan behar da, maila estuak jarraituz, tontorraren azpira heldu arte. Ondoren, zuzenean igotzen da tontor estura.

POURTET OUVERT (2135m). Ertzak Pourtet Barrat eta Larraille-ra jarraitzen du, baina alde honetatik ez da erraza.

Tontorretik, Sobarcal, Ansabère-Petretxema, Mouscaté, Budogía, Mahaia-Table.

Lescún aldea, Billare, Mahaia, Pène Blanque, Anie,...

Foyas harana, Pic de Burcq-Orristé, Aillary-Arlet-Acué atzerago, eta Collarada, Anayet,... Inguruaz gozatu ondoren, toki beretik egingo dugu jetsiera, kontu handiz.

Portet Barrat-en azpiraino jarraitu dugu, lurreko gauza politak ikusten. Nahiz eta beste tontor hau erraza dela badakigun, beste baterako utzi  eta jeistea erabaki dugu.

Hemen gaude Pourtet Barrat-en azpian. Alde honetan ez dugu inor ikusi. Gehienak Laristé-ra joan dira.

Ondo ikusten da non dagoen ura.

Behelainoak Portet Ouvert tontorrean jolasten.

Foyas haranera jetsi eta orain sakanetik doan bidea hartu dugu, Acherito lakura doanarekin topo egin arte. Aurrean Lenito.

Elkartu gara Acherito lakutik datorren prozesioarekin. Guarrinza-ra jeistea bakarrik geratzen zaigu. Sei bat orduko ibilbide zirkular dotorea izan da eta aspaldiko oroitzapen asko gogoratu ditugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina