![]() |
| 2018-07-22 Ordesan gaude berriz. Goizeko 8etan hartu dugu busa Torlan. Arratsalderako ekaitzak daude iragarrita, eta Canarellos faxa ez dugunez ezagutzen, zirkuito hau egitea pentsatu dugu. |
![]() |
| Beti da gozamena Ordesara etortzea. Goizeko ordu hauetan eguraldi ona daukagu. |
![]() |
| Tozal del Mallo. |
![]() |
| Pelay faxa Las Cutas mendilerroaren azpian. Hor es dugu izango beheko bidean egoten den jendetza. |
![]() |
| Baina Pelay faxara iristeko, lehenbiziko espoloi horren gainera dagoen behatokira igo behar dugu. Aldapa handia, baina bide erosoa, sigi-sagatsua. |
![]() |
| Arazas ibaia eta Tobacor mendia. Itzulia horma horien erditik egingo dugu, hor baitago Canarellos faxa. |
![]() |
| Cotatuero-ko urjauzia. Gero gertuago ikusiko dugu. |
![]() |
| Bagoaz goruntz. Esan bezala, bide oso erosoa, nahiz eta aldapa hor dagoen. |
![]() |
| Atzean, Gallinero-ren hormak eta Faja de las Flores, Carriata zirkoa eta Mondarruego. "Faja de las Flores" |
![]() |
| Zenbat eta gorago ikuspegia zabaltzen dihoa eta Marboré-ko Kaskoa eta Dorrea agertzen dira. |
![]() |
| Ehiztarien Bidea jarraitzen ari gara eta ez zaigu asko falta behatokira heltzeko. Punta Acuta |
![]() |
| Calcilarruego behatokian gaude eta ikuspegi ederrak ditugu. Casco, Torre eta Espalda de Marboré, Cotatuero sakanaren gainean. |
![]() |
| Carriata zirkoa, Mondarruego eta Gallinero-ren hormen babesean. Horrela, Tozal del Mallo ez da asko bereizten. |
![]() |
| Mondarruego, Gallinero, Racón faxa eta Faja de las Flores goiko solairuan. Eskuinean, Casco de Marboré. |
![]() |
| Roland bretxa eta Casco. |
![]() |
| Roland bretxa. |
![]() |
| Pelay faxan sartuta gaude. Calcilarruego behatokia irtengune horretan dago. Atzean, Tendeñera, Otal eta Panticosa inguruko mendiak. |
![]() |
| Behin behatokira dagoen aldapa igo, orain oso lasaia da Pelay faxako bidea, beti Cutas mendilerroaren azpian. |
![]() |
| Lurrera begiratzeko astia daukagu eta gauza dotoreak ikusten dira. |
![]() |
| Taillón eta Falsa Bretxa. |
![]() |
| Bideaz, inguruaz eta lasaitasunaz gozatzen. Hemen behean baino askoz jende gutxiago dabil. |
![]() |
| Tobacor mendiaren hormen aurka?... |
![]() |
| Aurrean Cilindro de Marboré eta Perdido, hau estalita. |
![]() |
| Edelweis ugari ikusteko aukera daukagu. |
![]() |
| Cilindro de Marboré. |
![]() |
| Haranaren beste aldean, Tobacor-en magalak erabat loreztuta. |
![]() |
| Faxaren bukaerara heltzen gaude. Orain Soaso zirkora jetsiko gara, urjauzi ezagunaren ondora. Goian, Cilindro, Perdido eta Góriz-eko Dorrea. |
![]() |
| Atzera begira, Ordesa! |
![]() |
| Edelweisa. |
![]() |
| Ez da erraza jenderik gabe ateratzea Cola de Caballo urjauzia, baina urrutitik lor daiteke. Hemen jende asko, beti bezala. |
![]() |
| Kontrasteak Tobacor-en magalean. |
![]() |
| Hasi dira ekaitz hodeiak ugaritzen, eta trumoi batzuk ere entzuten dira, urruti oraindik. |
![]() |
| Gu beheruntz, Soaso-ko zirkoan. Basora heldu behar gara, beste faxara sartzeko. |
![]() |
| Hau da Ordesa, ura, lorak, hormak, landaretza,... |
![]() |
| Soaso-ko Mailak. |
![]() |
| Basoan sartu ondoren daukagu Canarellos faxara sartzeko bidegurutzea. Hau da ezagutzeko falta zaiguna. |
![]() |
| Gu egiten gauden norantzkoan hasieran zerbait igo egin behar da, eta behin altuera lortu Tobacor mendiaren magalean, nahiko lasaia da. |
![]() |
| Hemen ere landare eta lora dotoreak ikus daitezke. |
![]() |
| Asko eztutzen da bidea toki batzutan. Polita da. |
![]() |
| Horrelako sakan batzuk zeharkatu behar dira. |
![]() |
| Horman bertan dago eginda bidea. |
![]() |
| Ez dauka zailtasunik. Hor aurrean, katea dago jarrita, apur bat gehiago eztutzen baita bidea. |
![]() |
| Katea igaro ondoren. |
![]() |
| Zuhaitzen arteko pasabide dotorea. |
![]() |
| Cotatuero zirkora sartzen ari gara. Harrigarria! |
![]() |
| Urjauzia. Ea bere azpira heldu behar gara. |
![]() |
| Izugarrizko hormak ditugu gainean. Trumoiak gertuago entzuten ditugu, baina laster sartuko gara Cotatuero-ko basoan. |
![]() |
| Bide dotorea zirko harrigarri honetan. |
![]() |
| Atzera begira, bidea eta goizeko Calcilarruego behatokia Acuta-ren azpian. |
![]() |
| Hau iruditu zaigu Canarellos faxaren zati ederrena. |
![]() |
| Bagoaz Ordesatik Cotatuerora datorren bidera jeisten. Urjauzia baino apur bat beherago egingo dugu topo. |
![]() |
| Cotatuero urjauzia, orain gertutik. |
![]() |
| Hemen dago erreka zeharkatzeko zubia eta beste bidearekin lotura. |
![]() |
| Horma horien erditik dator Canarellos faxa. Asko gustatu zaigu. |





























































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina