![]() |
| Ezer ikusi gabe heldu gara Andara-ra, eta hemen lainotuta jarraitzen du. |
![]() |
| Aterpean. Hor gaudela, goiak zerbait argitzen hasi dira, eta Trasmancondiu leporaino igotzea pentsatu dugu. |
![]() |
| Aterpetik gora goazela, sorpresa!. Behelainoak aterpearen altueran geratu dira eta begibistan daukagu Mancondiú mendia. Atzerritar talde handi bat doa bertara gida batekin. |
![]() |
| Trasmancondiú lepotik Andara ibarrera jeisten. Behelainoak hor dute muga oraingoz. |
![]() |
| Mancondiú atzean utziko dugu. |
![]() |
| Eskuinean, Cueto de la Junciana eta La Rasa de la Inagotable. |
![]() |
| Odriozola iturria ibarra ixten duten hormen azpian. Ur oso freskoa eta ugaria. |
![]() |
| San Carlos lepotik tontorra. Hona datorren bidea oso nabarmena da, ea dena pista bat, nahiz eta guk azkenengo zatian dexente saihestu dugun. |
![]() |
| San Carlos tontorraren eskuinean geratzen diren Cueto de la Junciana (edo Llambriales Amarillos) eta La Rasa de la Inagotable. |
![]() |
| San Carlos lepotik Liébana aldetik igotzen duen izen bereko kanala ikusten dugu. Liébana hodeipean dago. |
![]() |
| Samelar ezkerrean utziko dugu. Samelar neguko oparia ibilbidea |
![]() |
| Eskuinean Cueto de la Junciana, eta Silla Caballo Cimero eta Morra ingurua hodeiekin. |
![]() |
| Mancondiú-k sumendi bat dirudi, hodeiz inguratuta. Hor mantenduko dira hodeiak denbora guztian. |
![]() |
| Rebeko taldea. Bakar bakarrik gaude, eta lasai dabiltza. |
![]() |
| Pico Cortés eta Liébana aldera erortzen diren kanal eta espoloiak. |
![]() |
| Tontorrean ahuntz talde handi bat dago. |
![]() |
| Baina gu heltzerakoan tokia egin digute eta metro batzuk beherago jetsi dira. Gauza polita izan da beraien aldetik! |
![]() |
| Hor geratu dira lasai, ikuspegietaz gozatzen hauek ere. |
![]() |
| Hodeipean Liébana, eta gainean Curavacas, Peña Prieta, e.a. agertzen dira. |
![]() |
| SAN CARLOS edo SAGRADO CORAZON (2214m). |
![]() |
| Liébana aldera tontorraren azpian dauden Jonfría tontorra eta orratzak. |
![]() |
| Cueto de la Junciana aurrean eta Morra de Lechugales eta Picas del Jierro atzean, erdi estalita. |
![]() |
| Samelar eta Cueto de las Verdianas, Potes-eko mendatearen gainean. Behelainoak hor dabiltza Liébanatik gora igotzen. |
![]() |
| Morra eta Picas del Jierro. |
![]() |
| Rebeko bikotea, bat gaztetxoa. |
![]() |
| Hauek bai trebetasuna inguru malkartsuetan mugitzeko. |
![]() |
| San Carlos lepoan, egindako ibilbidearekin. |
![]() |
| Andara ibarrean. San Carlos ezkerrean erdi estalita, eta Cueto de la Junciana eta La Rasa. |
![]() |
| Andara ibarretik Trasmancondiú lepora igotzen. Samelar dago ezkerrean eta gure gaurko tontorra estalita eskuinean. |
![]() |
| Valdominguero mendi polita lepotik ikusita. |
![]() |
| Lorategia hainbeste harkaitzen artean. |
![]() |
| Eta aterpetik behera, goizean igotzerakoan bezala. Bagoaz Andara-ko atea zeharkatzera. |
![]() |
| La Jazuca artegia pistaren azpian geratzen da. |










































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina