2011/08/03

Ordesa 1310 mt-Cotatuero-FAJA DE LAS FLORES 2440mt-Carriata-Ordesa







Uztailaren 22an goizeko 8tan autobusa hartzeko zain TORLAn. Ez dago jende askorik.

Cotatuerako bidean Gallineroren ormak ditugu gainean.

Ez gaude bakarrik.

Klabijetara heltzen ari gara. Duela urte askotako gogoetak ditugu buruan.
Lehenengo tximinia hau igo behar da. Erraza da, enkajonatuta baitago.


Beste bikote bat dago klabijak zeharkatzen. Duela 25 urteko gogoetak datorzkigu burura. Haiek garaiak...




1986.

Hau da pasu zirraragarriena, baina oso ondo babestuta dago.



Azkenengo zatia pasatzen.

Cotatuero-ko zirkotik goruntz Faja de las Flores-en bila.

Edelweis ugari daude. Margaritak baino gehiago.


Inoiz ez dugu ikusi hainbeste elkarrekin. Pasada bat!

Goian lainotuta dago baina noizean behin tontor batzuk agertzen dira. Casco eta Roldan-en bretxa.

Beheruntz daukagun amildegia. Ordesa mila metro beherago geratzen da.

Millaris-eko lautada eta Fraucata. Horra agertzen da klabijetatik igo ondoren.

Behatoki ederra.

Katedral naturalak.

Fraucata.

Eta orain pertsona hori dagoen ertzera joango gara.

Cotatueroko zirkua atzean lagatzen dugu.

Gezurra dirudi horrelako bidea egon daitekeenik hemen.

Baina hala da eta oso erosoa gainera.

Atzera begira.

Tozal del Mallo eta Carriatako zirkua ikusten ditugu. Hortik jetsiko gara.

Gure bidea jarraitzen dugu.



Katedral honen azkenaurreko pisutik etorri gara.

Landare kuriosoak agertzen dira ormen erdian.

Azkenengo metroak. Faja bukatzen da.

Aguas Tuertas-era aterako gara. Goian, Gabietous tontorrak ditugu. Hemendik oso ondo igotzen dira.

"Loren zirkura" heldu garela dirudi.


Carriatako zirkuan gaude eta Fajeta-tik behera egingo dugu orain.Faja han goian geratzen da.
Fajetan.


Espektakularra dago inguru guztia. Lorez beteta eta izugarrizko kolorearekin.


Tozal del Mallo. Orain behetik ikusten dugu. Itzuli oso interesgarria izan da. Goiko partea oso lasaia eta izugarrizko ikuspegiekin eta klabijen pausoak eskeintzen dituzten emozioak. Dena batera.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina