![]() |
| Ezaguna eta dotorea da Sant Maurici lakura doan bidea. Zubia Escrita ibaia zeharkatzeko. |
![]() |
| Atertu egin du eta gozamena da pasiada hau. Bakarrik goaz. |
![]() |
| Ordubete exkasean heldu gara Sant Maurici lakura eta hor ditugu Encantats aspaldiko ezagunak. |
![]() |
| Dena dela eguraldia ez dago batere argia, eta gutxienez, Ratera-ko urjauzia ikustera joatea pentsatu dugu, eta gero gerokoak. |
![]() |
| Sant Maurici lakua, Portarró eta Crabes tontor eta orratzak. Euria dator berriz... |
![]() |
| Sant Maurici-ko iturria. |
![]() |
| Encantats. |
![]() |
| Bikoiztuta hemen. |
![]() |
| Ratera-ko urjauzia. Hemen txaparradiak hartu gaitu. Baina enkantoa dauka. |
![]() |
| Beste laku txiki bat, hau landaretza ugarirekin. Polita dago euripean. |
![]() |
| Aterpera heldu baino lehenago atertu egin du. Encantats euriak utzitako distirarekin. |
![]() |
| Peguera eta Monestero mendiak atzean utzi ditugu. |
![]() |
| Eta hemen gaude Amitges-eko aterpean, Amitges-eko orratzak eta tontorra aurrean ditugula. |
![]() |
| Estany dels Barbs. Inguru ederra da hau, hainbeste lakurekin... |
![]() |
| Saboredo-ko ertza Munydera lakuaren gainean. |
![]() |
| Estany dels Barbs. |
![]() |
| Amitges-eko lakuak behean uzten. Horreraino heltzen da Parkeko taxisak erabiltzen duten pista jendea bertaraino ekartzeko. Duela 30 urte ez zegoen halakorik, alegia. |
![]() |
| Guk goruntz jarraitzen dugu, eta begibistan ditugu Ratera-ko lepoa eta gailurra. Badirudi zortea izango dugula azkenean. |
![]() |
| Gero jeisteko erabiliko dugun harana, Cometes de Ratera. Atzean, Encantats, Monestero, Peguera,... |
![]() |
| Ratera lepora doan bide erosoa. GRa eta Carros del Fuego hemendik pasatzen dira eta igartzen da, mendizale asko baitabil gora eta behera. |
![]() |
| Baliza eta seinale asko bidean. |
![]() |
| Ratera-ren azpian dauden lakuak. |
![]() |
| Ratera lepora heldu, eta denborarik galdu gabe, tontorrerako bidea hartu dugu. Eguraldiaren hobekuntza baliatu behar dugu. |
![]() |
| Behean geratzen dira lepoa eta Saboredo-ko lakuak. Bonaigua-ko errepidea ere ikusten dugu. |
![]() |
| Aldapa handia dago baina erraza da igoera. Gainera daukagun paisaiak erosoagoa egiten du. Cometes de Ratera, Basiero eta Montsaliente aldea daude atzean. |
![]() |
| Aurreko guztia eskuinean eta Saboredo-Amitges erdian. Ezkerrean, Saboredo-ko lakuak. |
![]() |
| Colomers-eko lakuak. Ederra! |
![]() |
| Gran Tuc de Colomers. Ihez paliza ederra hartu genuen horra igotzen, gaurko abiapuntu beretik. Gure ibilbidea. |
![]() |
| Ikuspegiak tontorretik. Portarró aldea eta Monestero, Peguera, Subenuix,... |
![]() |
| Besiberri mendikate guztia, ezkerrean Passet eta Comoloforno, eta eskuinean Ipar Besiberri dotorea. |
![]() |
| Eta nola ez, Montardo. |
![]() |
| Colomers zirkoko Obago lakua, gure azpian. |
![]() |
| Eta edertasun guzti horietaz gozatu ondoren, beheruntz goaz. Orain beste 1200 metroko garaiera-aldea geratzen zaigu. |
![]() |
| Ratera lepoaren gainean Saboredo-ko lakuekin. |
![]() |
| Sakan eder horretatik egingo dugu jetsiera. |
![]() |
| Atzera begira. |
![]() |
| Cometes de Ratera haranean. Ez genuen honen berri, eta toki zoragarria iruditu zaigu. |
![]() |
| Bide egokituak hezeguneak zeharkatzeko. |
![]() |
| Hemendik Amitges aterpera itzuli daiteke, baina gu orain zuzenean beheruntz, Estany de les Obagues de Ratera-ra. |
![]() |
| Toki zoragarria masifikazioetatik kanpo. |
![]() |
| Ahatea lakuko uretan. |
![]() |
| Zubi artesanala. |
![]() |
| Saboredo eta Amitges-eko tontor eta orratzak eta Bassiero. |
![]() |
| Ratera-ko lakura atera gara, pistara. Orain, goizean baino eguraldi hobeagoarekin... Noski, jende gehiago ere badabil. |
![]() |
| Urjauzia lakuaren gainean. |
![]() |
| Hemen ere badabiltza ahateak. |
![]() |
| Encantats eta Monestero-Peguera. |
![]() |
| Encantats. Orain pistatik ari gara jeisten Sant Maurici-ra. |
![]() |
| Sant maurici lakua eta Portarró de Espot aldea eta Subenuix. |
![]() |
| Lakuko urak, haizeak astintzen. |





























































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina