![]() |
| Eguerdiko 14:30ak dira, eta gaurko plana aterpera igotzea da. Ea busti gabe heltzen garen. Aterpea, Cap de Llauset lakuaren ondoan dago, eta bidea ez da oso luzea. Baliza ugari. |
![]() |
| Bide oso nabarmena eta dotorea urtegiaren ertzetik. Lorategia. |
![]() |
| Atzera begira. Presaren ezkerrean dago aparkalekua. Hona heltzeko Aneto herritik datorren pista luzea jarraitu behar da eta tunel nahiko ilun-goibela igaro bukaeran. |
![]() |
| Toki batzutan kable finkoa dago babes bezala. Negurako izango dela iruditu zaigu, bestala ez baitago zailtasunik. |
![]() |
| Igoera eta jetsiera batzuk egin behar dira urtegia zeharkatzeko. |
![]() |
| Hemen ez dago ur faltarik. |
![]() |
| Urtegia zeharkatu ondoren, atzera begira. |
![]() |
| Botornás txabolaren ondotik pasatzen da. |
![]() |
| Eta bertatik aterpea ikusten dugu goian. Beste modulo berdin bat ari dira eraikitzen. |
![]() |
| Baina lehenbizi Botornás lakutik igaro behar da. |
![]() |
| Eta azkenengo aldapa igo erreka ondotik. Eskuineko muinoan dago aterpea. |
![]() |
| LLAUSET ATERPEA. Ordu t'erdi baino gutxiago behar izan dugu heltzeko. Oso bide erosoa eta gainera busti gabe. Ondo hasi gara beraz. |
![]() |
| Zerbait jan eta edan ondoren, eta oraindik denbora daukagunez afaldu aurretik, Estanyets lepora igotzea erabaki dugu. |
![]() |
| Hodei asko daude, baina aterri jarraitzen du eta hona etortzeko bidea ez denez luzea izan, pasiera hau ondo etorriko zaigu. |
![]() |
| Cap de Llauset lakua eta Tuc de Llauset bere gainean. |
![]() |
| Aterpearen beste aldean, erdian, Ballibierna. Biharko helburua. Aterpetik pare bat ordu luze behar dira igotzeko. |
![]() |
| Baina orain beste aldera gatoz, Anglios eta Conangles-era doan GR11 bidetik. Llauset lakua behean. |
![]() |
| Ibilbideak oso ondo markatuta daude, baliza eta pintura ugarirekin. |
![]() |
| Panoramaz gozatzen. |
![]() |
| Afaria 19:30n daukagu eta itzultzeko ordua da. Llauset lakua. |
![]() |
| Bihar, erdian ikusten den harrizko kanal horretatik gora egin beharko dugu Ballibierna-ra igotzeko. |
![]() |
| 2017-08-09 Goizeko zazpiretarako gozaltzen gaude, eta eguraldia orain ona dago. |
![]() |
| 7:30etarako martxan gaude. Bidea argi dago, zuzen gora. |
![]() |
| Bloke artean. Goian, Roques Blanques mendia eta Ballibierna aurrean. |
![]() |
| Coma Arnau-ko laku bat ( beste pare bat ere badaude), eta Roques Blanques aurrean eta Ballibierna atzean. Hodeiak azkar hasi dira sartzen. |
![]() |
| Bidea oso polita da. Ballibierna beti daukagu aurrean. |
![]() |
| Lakua, Roques Blanques eta Ballibierna eskuinean. |
![]() |
| Chelau lakuaren ingurura heldutakoan, Ballibierna lepora eta lakuetara doan bidea utzi, eta ezkerrera hartu dugu tontorrera igotzeko. |
![]() |
| ANETO 2009an PICO RUSSELL 2008an Hau da gure eskuinean daukaguna. Ballibierna lepoa eta Aneto-Russell mendilerroa. Denak ezagunak. |
![]() |
| Ertzera igotzeko azkenengo aldapan. Haize nahiko bortitza dabil goian. Llauset urtegia ikusten da zuloan. |
![]() |
| Behera begira, Coma Arnau-ko lakuak, Cap de Llauset lakua, Estanyets lepoa,..., eta Besiberri mendikatea atzean. |
![]() |
| Ertzean, tontor nagusira bidean. Erraza da baina haizea dabil eta adi ibili behar da. Erabat estali da zerua, baina aterri dago gutxienez. |
![]() |
| Ballibierna aldetik zetozen hiru katalan datoz gure atzetik. |
![]() |
| TUCA DE BALLIBIERNA (3059m). 1993an ere bertan ginen. |
![]() |
| Llosás lakua eta Aneto-Russell mendilerroa estalita. |
![]() |
| Ballibierna harana eta Perdiguero, Crabioules, Maupás, e.a. atzean. |
![]() |
| "Zaldiaren igarobidea" pasatzeko prest. Katalanak ez ziren ausartzen pasatzen, baina azkenean bi etorri dira atzetik. |
![]() |
| Haizea zebilenez, ez dugu tente gainetik igaro, baina horrela oso ondo pasatzen da. |
![]() |
| TUCA DE CULEBRAS (3053m). |
![]() |
| 1993an. Orduan bai zutik pasa genuen. |
![]() |
| Ballibierna-ra itzultzen. Berriz paso famatuan. |
![]() |
| Ballibierna-n ez dugu denbora asko egin, hodeiak gero eta ilunagoak daude eta euria gerturatzen ari da. |
![]() |
| Ertzeko irtengune batean. |
![]() |
| Ertza bukatzen gaudela hasi da euria, sirimiri antzera hasieran... |
![]() |
| Llauset urtegia eta aparkalekua. Horra jetsi behar dugu orain. |
![]() |
| Ertza utzi eta gero eta euri gogorragoa hasi da. Eskerrak alde egin dugula ertzetik. |
![]() |
| Gainera hodeiak erabat sartu dira eta euripean eta asko ikusi gabe egin dugu beheruntzakoa, mugarriak ondo jarraituz. |
![]() |
| Chelau lakuarekin. |
![]() |
| Coma Arnau lakuen ondotik. Euria denez, argazki gutxi ateratzeko aukera izan dugu. |
![]() |
| Nahiz eta eguraldi txarra egon, helikopteroak ez du arazorik modulu berria eraikitzeko behar duten materiala ekartzeko. Bidai ugari egin ditu eta langileak hor ari dira lanean. |
![]() |
| Blai eginda heldu gara aterpera. Goizean utzi ditugun gauzak jaso eta berehala hartu dugu kotxerako bidea. |
![]() |
| Antzinako mapa, oraindik aterpetxerik ez. |
![]() |
| Botornás lakuan. |
![]() |
| Helikopteroa beste bidai bat egiten materialarekin. Gainetik pasatzen da. |
![]() |
| Artalde handia Llauset urtegiaren ondoko belardietan. |
![]() |
| Urtegia zeharkatzen. Momentu batean atertu egin du, baina azkenengo hamar minututan beste txaparrada eder bat bota du eta berriz blai eginda heldu gara kotxera. Kostatu zaigu berotan jartzea... |



































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina