2017/09/05

ESPOT-JOSEP MARIA BLANC ATERPEA, Estany Negre

2017-07-20 Gaur arratsaldean etxera itzuli behar gara, baina goiza baliatzeko asmoa daukagu ibilbide berri bat ezagutzeko. Gaur ez dugu tontorrik igoko. Ihez Mainera  tontorretik Josep Maria Blanc aterpea eta inguruak ikusteko aukera izan geneuen, eta toki magikoa iruditu zitzaigun. Espot-etik bertara igotzea pentsatu dugu. Espot-etik eski-estaziora joateko dagoen lehenbiziko bihurgunean hasten da bidea eta mapa hau daukagu.              

Eta balizak. Atzo egondako Plan de Pierrot aparkalekutik ere joan daiteke, baina dena da pista. Guk nahiago dugu hemendik joatea. Ez da pasiada bat, 1000 metroko garaiera-aldea baitago, baina merezi du.

Aldapa konstantea da hasieratik, baina laster sartzen da basoan eta toki politak igarotzen dira.

Peguera sakanetik goaz eta urjauzi dotoreak ikusteko aukera daukagu.

Peguera erreka.


Pic d' Eixe eta Pic del Montanyó direla uste dut. Mainera-ra doan gailurreria da.

Urjauzi gehiago.

Tximeletak beraien lan ixilean.
Hezeguneak zeharkatzeko oinzubiak. Ordubete edo basotik egin ostean, Pierrot-etik datorren pistara ateratzen da, eta orain pista jarraitzea baino beste erremediorik ez da geratzen.

Aterpea baino apur bat beherago dagoen hormirudia. km bertikala egin dugu!!!

Josep Maria Blanc aterpea. Batek esan zigun bezala, ipuinetakoa dirudi. Parajea izugarria da, Tort de Peguera lakuaren ertzean eta Monestero, Peguera, Saburo, ..., mendien babesean.

Lakua eta Pic del Montanyó-Mainera mendilerroa.

Estany Tort eta Tuc Inferior de Saburo goian.


Ametsetan egoteko tokiak.

Aterpera hurbildu baino lehenago, Estany Negre-ra joango gara. Jarraituz, Colomina-ra igarotzen da.
Negre lakuan. Fondoan, erdian, ihez igotako Mainera. Eskuinean, Saburo. Horrelako zerbait izango ote da paradisua?

Negre lakutik aterpera jetsi gara. Zer esan daiteke toki honetaz?

Aterpea. Ondo zainduta, eta terraza eta guzti laku ertzean.

Ederra dela esatea gutxi dela uste dut.


Garagardo freskoarekin zerbait jan ondoren, itzultzeko ordua heldu zaigu. Eguerdiko hodeiak hasi dira agertzen.

Penaz, baina bagoaz. Hona etortzeko taxiak ere badaude. En fin... Hobe ez haustea enkantoa.


Trescuro-ko lakuak. Pistatik nahiko gertu daude, baina izkutuan.

Toki beretik egingo dugu jetsiera, eta goi aldeak igotzerakoan ikusi ditugunez, lurrera begiratzeko ordua da.






Basoan berriz, igotzerakoan ikusi ez ditugun urjauziak ikustera hurbildu gara. Bidetik aparte, baina merezi du etortzeak.



Ordubata aldean jetsi gara Espot-era. Llavorsí inguruan Noguera Pallaresa-n bainua hartu eta bazkaldu ondoren, bidai luzeari ekin diogu.

Riglos-etako Malloak.


Eta nekatuta, baina gustora, gauez heldu gara etxera Pirinioetako udako 1. irtenaldia bukatuta.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina