![]() |
| Ibilbidea Poncebos-en hasi dugu goizeko 8tan. Cares kanalaren bidea jarraituko dugu Bolin zubirarte. Hemen Los Collaos-en gaude. |
![]() |
| Urruti geratzen da hemendik Trea Kanala. Urdinez, igoerako ibilbidea eta, berdez jetsiera. |
![]() |
| Ordu hauetan oraindik ez dabil jenderik bidean. |
![]() |
| Atzera begira. Pregüeles aldea ikusten da Los Collaos gainean. |
![]() |
| El Farfao, Sabugo Kanalaren azpian. Cabrones aldeko urak hemen agertzen dira. |
![]() |
| Ia bi ordu egin ondoren Cares ibaiaren ertzean, heldu gara Trea kanalaren hasierara. |
![]() |
| Kanalaren hasieran basora heltzen. Hemen oraindik nahiko lasaia da igoera. |
![]() | ||
| Atzean Dobresengros Kanala, Torre del Pamparroso, Torre de las Puertas de Moeño, Torre de la Celada eta abarrak ditugu. |
![]() |
| Cuarroble. |
![]() |
| Cuarroble-tik gora. Hemen malda oso handia dago. Orratz horretara heldu behar gara. |
![]() |
| Kanala bi zatitan banatzen duen orratzaren azpian. Bere eskuinetik doa bidea. |
![]() |
| Goruntz. Eskerrak bidexka dagoela eta nahiko ondo igotzen da. |
![]() |
| Kanaletik irteten Las Cruces kollaura. Erdiko Mendikateko kanal eta gailurrak ditugu begibistan. |
![]() |
| Ario-ko majada eta Cabrones-Cerredo mendikatea. |
![]() |
| Aterpera heltzen. |
![]() |
| Aterpe barruan indarrak berreskuratzen ditugun bitartean,leihotik panorama bikaina ikusten dugu.Ezkerrean, Traves-Cabrones-Cerredo eta eskuinean berriz, Pamparroso-Moeño-Torre de la Celada e.a. |
![]() |
| Los Jitos de Ostón kollaura igotzen atzean lagatzen dugun panorama: Jultayo-Cuvicente-Peña Blanca-La Robliza-Peña Santa-Verdilluenga-Torre Blanca de los Cabrones. |
![]() |
| Cabeza El Verde eta Erdiko Mendikatea. Terreno nahiko kaotikoa dago hemendik Ostón aldera. |
![]() |
| Ostón-eko majada. |
![]() |
| Ostón-era jeisten paisai ederrarekin parean. |
![]() |
| Tokia oso polita da, loraz beteta. Zati gogorrenak atzean utzi ditugu. |
![]() |
| Hor goitik gatoz. Ez da tokia behelainoarekin sartzeko. Badaude jito batzuk, baina adi ibili behar da. |
![]() |
| Ostón. Artzai bat aurkitu dugu bertan bere ahuntz eta behiekin. |
![]() |
| Culiembro kanalera sartzen, La Atalaya-ren ormekin. |
![]() |
| Kanalean. Goiko partea oso estua da eta bideak zig-zag ugari egiten ditu, baina ondo jeisten da. Gainera aurrean daukagun ikuspegiak dena arintzen du. |
![]() |
| Kanalean dagoen kobazulo bat. |
![]() |
| Baina hau da ezagunena. Posadorio kobazuloa, bide "armatu" dotorearekin bertara heltzeko. Hemen artzaiek ahuntzak gordetzen zituzten gauez. |
![]() |
| Culiembro-ra heltzen ari gara. |
![]() |
| Culiembro. Parean, Pando Culiembro eta Piedra Bellida kanalerako sarrera. |
![]() |
| Sabugo kanala. Igoera polita. |
![]() |
| Cares bukolikoa. |
![]() |
| Los Collaos-era igo baino lehenago, ibai ertzera jeisten den bidea hartu dugu eta, orain, lasai-lasai goaz hemendik goiko jendetzarik gabe. |
![]() |
| Piszina natural bikainak sortzen ditu Cares ibaiak inguru honetan. |
![]() |
| Eta hamar orduko ibilaldi eder honi bukaera egokia emateko, afaria Arenas de Cabrales-eko sagardotegi batean. "Escalopines de Solomillo al Cabrales"... |
![]() |
| ...eta "arrautzak,bakailu eta piperrekin".Mundiala. |




































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina