2011/09/11

PASS´ARAN Mugarik gabeko ibilbidea: TUC DE BARLONGUÈRA 2802 m. MONT VALIER 2838 m. TUC DE CRABÈRE 2630 m. TUC DE MAUBERMÈ 2880 m.

1. EGUNA
Amics de Montgarri aterpetik-Estagnous Aterpera
+ Tuc de Barlonguèra 2756 m
8 ordu 
Interneten saltseatzen beste zeharkaldi bati buruzko informazioa aurkitu nahian, beste hau azaldu zaigu, eta ingurua guretzat ezezagunagoa delako eta gainera tontor enblematikoak igotzeko aukera ematen dituenez, ba hemen gaude bost eguneko PASS'ARAN hau egiteko asmoarekin.

Ibilaldiaren hasiera Montgarrin egitea erabaki dugu eta Amics de Montgarri aterpean gaude 1. gaua pasatzeko prest. Tratua oso ona da, eta afaria gehiegizkoa. Ezin da goserik pasa hemen.

Toki majikoa da eta illunabarra eta gaua hemen politak izango dira.

Bertako elizaren barnealdea.

1.eguna hastera goaz. Hasiera gogorra daukagu, Tuc de Barlonguèra gailurra igotzea nahi dugu eta zuzenean 1300mko desnibela egin behar dugu.

Deth Milh sakana hartu eta zuzenean dena gora igotzea da asuntua.

Pla de Beret behean geratzen da.

Belar tarteak ere badaude goiko partean, baina malda oso handia da beti.

Gailurraren azpian dagoen zirko honetara heldu eta orain harrizko korredore hori igo behar dugu kollaura heltzeko.

Poliki poliki baina bagoaz.

Lepotik gora azkenengo maldak igotzen.

Lepoa, gero jarraituko dugun bidea, eta atzean, Mont Valier. Gaurko etapa bere magalean bukatuko dugu.
TUC DE BARLONGUÈRA gailurrean (2802m). Atzean, Tuc de Maubermè daukagu.
Tuc dera Gireta-ra doan gailurreria jarraituko dugu orain.

Polita da. Gainera ikuspegi ederrak ditu alde guztietara. Barlonguèra atzean geratzen da.
Pare-parean Mont Valier eta Estaignous aterpea. Oraindik urruti geratzen da. Valier-era igotzeko bidea aterpetik oso nabarmena da. Baina hori bihar...

Barlonguéra portutik, Tuc de Barlonguèra eta Riberot-era doan arana.

Estani Long-era jeisten. Inpresio handia sortzen du lakuaren ikuspegiak.

Heldu gara lakuaren ertzera. Hau da lasaitasuna... Benetan, majikoa da tokia.

Ertzak loraz beteta daude.

Akrobazia batzuk ere egin behar dira lakuaren beste muturrera heltzeko. Baina bidea oso ondo egokituta dago kable batzuen bitartez.

Beheko lakura jeisten. Hau Estanh Redon da. Hemen ere malda handia daukagu jeisteko.

Eta Redon lakua behean utzi eta 300 bat metroko desnibela goruntz aterpera heltzeko.

Estagnous aterpea. 2246 metrotara dago Mont Valier-en azpian.

Afalostean, illunabarraren zain. Dagoen tokian egonda, zorte apur batekin gozatzeko bezalakoa izango da.


Eta badirudi horrelakoa izango dela.


 Jende guztia kanpoan dago. Famatuak omen dira hemengo illunabarrak...

Arrate

Behelainoak aranean geratu dira eta hemen goian, izugarrizko eguraldia.

Espektakulu ederra daukagu benetan.

Badoa eguzkia izkutatzen...

Elkarrizketa sakonak egiteko ere une aproposa da hau. Gizona marrokiarra da.
 2. eguna
Estagnous 2245 m-Maison du Valier 980 m
+Mont Valier 2838 m
7 ordu, bainu eta guzti.
Goizean eguraldia okertu egin da. Haizea dabil eta ekaitza egongo dela dirudi. Atzoko ibilbidea ikusten da.

MONT VALIER tontorrean (2838m). Azkenean, iragarritako ekaitza gainean daukagu, tximista eta trumoiz ornituta, baina lortu dugu gailurrera heltzea. Igoera azkarra eta erraza da.Hori bai, argazki gutxi atera ditugu, kamara motxila barruan egon da eta.

Beste alderuntz daukagun paisaia. Hodeiak goian eta aranetan.

Jetsieran. Atertu egin du eta badirudi ekaitza badoala beste nonbaitera.

Berriz aterpera jetsi, motxilak prestatu eta beste kollau batera igoko dugu.



Pécouch-eko kollaura igo dugu eta aterpea eta atzoko lakuak ditugu bistara.

Atzoko ibilbidearen 2. zatia ikusten da.

Kollautik beste alderuntz, Milhuga-ko harrizko basamortua.

Mont Valier-eri agur esaten. Baina egunero ikusiko dugu.

Milhuga-ko lakua. Gorago beste bi laku daude.

Toki askotan bidea "ferrata" antzera dago egokituta. "Camino de la libertad" deitzen omen zaio bide honi, 2. mundu gerran iparraldetik hegoaldera pasatzeko erabili zelako.

Laku dotorea eta eguraldiak hobera egin du.

Beraz, bainatzeko toki eta momentu egokia.

Lakuan erlaxatu ondoren, Cap de Lauses-etik behera jetsiera potentea egiteko prest gaude. Zulo honetatik egingo dugu behera.

Urjauzi dotorez lagunduta

Lora politak ere bai

Eta beheko partean pagadi ederra. Gustora goaz bertatik. 

Maison du Valier gîtean. Hidratatu eta jateko ordua da. 933m-ra jetsi gara.

Hau luxua da guretzat. Ondo afaldu, eta lo egiteko ohea edredoi lodiekin. Gosaria ere oso ona. Hemen egin dugu topo gero agertuko diren lau emakumeekin. Hauek ere ibilaldi berdina egiten datoz.

3. EGUNA
Maisòn Du Valier-Gite d´etape d´Eylie
M= 980m-1880 m-1.010 m-1802 m-975 m
 8 ordu

Logela honetan lo egin ondoren, 3.etapa hastera goaz. Gaur M bat egin behar dugu: 900m gora, 870m behera, 800m gora eta 850m behera. Gainera bero handia dago iragarrita.

Hasieran basotik ibili ondoren, hemendik aurrera eguzkipean M-aren lehenbiziko tontorraren bila.
Trapet du Milieu txabola, eta behean, L'Artiga. Zelai hauetatik dator bidea.

L'Artiga pasa eta Trapet du Milieu txabolaren ondoan iturri honekin egin dugu topo. Ur freskoa edan eta kantinplorak bete. Bero egiten du.
GR 10a jarraitzen ari gara. Hemen, gu eskuinera.

Clot du Lac kollaura heltzen. Atzean, Mont Valier.

Hemendik Orlé araneko zulo horretara jetsi behar dugu, gero berriz beste aldeko kollau batera igotzeko. Aurrean, Malh de Bolard mendia daukagu.
 Orlé aranera ari gara jeisten. Goiko malda belartsuak pasa ondoren, basora sartuko gara. Eskertuko dugu kerizpe apur bat edukitzea.

Errekatxo bat pasatzen.
Artzaiak Arech-eko txabolan, izen bereko kollaura igotzerakoan.


M-aren 2.tontorrera igotzen goazen bitartean, atzera begira 1.kollautik egin dugun jetsiera eta Mont Valier ikusten ditugu.

Kostatu zaigu baina Arech kollauan gaude. Atseden txiki bat hartuko dugu, oraindik jetsiera luzea geratzen bait zaigu.

Zulo horretan dago Eylie, gaurko etaparen bukaera, eta goian, ezkerrean, bihar igo beharko dugun kollaua.

Lorategia da hau.

Eta bidea lorategiaren erditik doa.

Eylie-ko etxolak. Irudi bukolikoa.

Eylie herria, benetan polita. Ezkerreko etxola horietan dago gaurko gîtea.
Bide dotorea etxola artetik.



Gure etxetxoak duen sukaldea. Tokia izugarri polita da eta bertako nagusiek eskeini diguten tratua oso ona eta jatorra. Gustora pasa daitezke egun batzuk hemen.

Herrian dagoen mapa honetan oso ondo ikusten da nondik etorri garen eta nora joango garen bihar.
Gure aterpea eta alboko etxeak. Multzo armonikoa osatzen dute.

Etxearen ondoan dagoen erreka. Hemendik gora hasiko gara bihar.

4. EGUNA
Eylie-Araing Aterpea
+ Tuc de Crabera 2630 m
7 ordu

Goizeko freskuran basotik gora hasiko dugu ibilbidea.

Urjauziak

Eylie-ko inguru guztietan ikusten dira meatzaritzaren aztarnak.

Bentaillou-ko meategiak ditugu aurrean. Bertatik pasa eta goian, erdian dagoen D'Araing kollaura goaz.

Araing kollauan. Eskuinean, Pic de Crabère agertzen da.

Baina 300m galdu behar ditugu Araing lakura jeisten, gero aterpera igotzeko.

Araing aterpea.

Aterpean apur bat "pikau" ondoren, Pic de Crabére igotzera goaz.

Aueran kollautik geratzen zaigun pala gogorra. Ez du ematen baina ia 500m-ko desnibela gainditu behar dugu.

Baina lortu dugu gora heltzea. TUC DE CRABÈRE (2630m)

Gailurretik ondo ikusten dugu biharko ibilbidearen zati bat. Maubermé han atzean daukagu zain.

Araing-eko urtegia eta aterpea.

Aterpera jetsi eta,gure lagunak aurkitu ditugu. Ventosa i Calvell aterpeko guarda eta langileak dira, bata argentinarra, beste bat italiarra, errioxar bat eta madrildarra laugarrena.

Naparra luzaketak egiten.

Hemen gaude laurok, gustora.

Txantxetan neskekin.

Laukote kuriosoa osatzen dute.

Afalostean, gehiago hidratatzen.
5. EGUNA
Araing Aterpea- Amics de Montgarri aterpea
+ Maubernè 2880m
9 ordu. Etapa Luzeena.

Goizeko 7ak baino lehenago aterako gara, gaurko ere bero handia espero da, eta berriz Araing kollaura daukagun igoera freskuran egitea nahi dugu.

Ari gara kollaura heltzen.

Maubermé ikusten dugu, baina bide luzea geratzen zaigu bere oinera heltzeko.

Albi portillora igotzen.

Kollaua pasa eta Albi-ko laku ertzetik.

Liat-eko lakuak eta Bagerge gainean dauden mendiak ditugu aurrean.

Liat-eko zelai guzti hauek pasa behar ditugu Maubermé-ra heltzeko. Terreno hau oso erosoa da ibiltzeko.

Irlak Liat-eko lakuan.


Tuc de Maubermè. Igotzeko bidea.

Azkenengo korredorera heltzen. Ematen duena baino erosoagoa izango da igoera.

Bretxa bat zeharkatzen gailurrerira irten baino lehen.

TUC DE MAUBERMÈ (2880m). Ikuspegi oso zabala.

Albi kollautik honuntz egin dugun ibilbidea, Liat-eko lakuaren gainetik.

Gailurrean.

Oraindik Montgarrira jetsi behar dugu, baina posez gainezka gaude, momentu hauetaz disfrutatzen.

Jeisten, berriz gailurreri azpiko bretxan.

Hainbeste harri artean ere badaude koloretasun bikaina duten landareak.

Harrizko korredorean sortzen dira lora hauek.

Maubermè kollaurako bidean.

Montoliu lakuaren ertzetan. Maubermé kollaua eta gailurra atzean utzi ditugu.

Montoliu kollautik azkenengo begirada lakuari eta Maubermé mendiari. Orain bai, dena beheruntz egingo dugu.


Artzai lanak egiten,edo...
Urjauzia. Freskatzeko oso ondo datorkigu.

Noguera Pallaresa-ra doaz erreka honetako urak. Montgarri-ko aranera heltzen ari gara.

Montgarri. Zirkuitoa bukatzera goaz.

Nati argentinarra.

Beste hirurak. Hauek ere bukatu dute zirkuitua.

Denok batera ibilbidearen bukaera ospatzen Montgarrin. Hemen ere, eman diguten tratua bikaina izan da. Dutxatzeko aukera eta gonbidapenak izan ditugu eta eskertzekoa da. Eskerrik asko Kim. Eta eskerrik asko Belén, Nati, Coral eta Renata.

Guretzat ibilbide oso interesgarria izan da. Paraje oso ederrak ikusi, tontor enblematikoak igo, aterpeetan jende eta guarda jatorrak ezagutu eta dena ondo atera zaigu. Eguraldia ere oso ona izan da ibilbide guztian zehar (Valier-eko ekaitza kenduta), eta gainera, oraindik ez dago batere masifikatuta. Mont Valier eta Maubermé-n aurkitu dugu jendea eta aterpeetan ere bai, baina ibilbidean zehar oso jende gutxi. Benetan, gomendagarria.





PASS'ARAN













iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina