![]() |
| Cavallers urtegian gaude eta Ventosa i Calvell aterpera doan bidea hartu dugu bere ertzetik. |
![]() |
| Ordu erdi bat kostatzen da urtegi guztia zeharkatzea. Riumalo-ko lautadara heldu gara. Hemendik igotzen da Besiberrietara. |
![]() |
| Riumalo gainean dauden harmailak. Bidea hortik doa, oso ondo egokituta. Egurrezko zubi ederrak ere daude. |
![]() |
| Urjauzi txikiak bidean. Hemen ura toki guztietatik dator. |
![]() |
| Bagoaz lasai, ez daukagu prisarik. Travessani orratzak agertzen dira goian. |
![]() |
| Aterpea eta Sarradé mendia. Duela 25 urte egon ginen hemen eta ordutik ez gara berriz etorri. |
![]() |
| Estany Negre. |
![]() |
| Aterpean gure lagunak, Belén eta Nati argentinarra. Beraiei bisita egiteagatik etorri gara hona. Astebete lehenago egin dugu topo beraiekin Pass´aran zeharkaldia egiten. Jatorrak oso. |
![]() |
| Eta Renata italiarra, afaria antolatzen. Beteta dago aterpea baina oso ondo dute dena antolatuta. |
![]() |
| Punta Harlé eta Pa de Sucre illunabarrean. |
![]() |
| Toki bikainean dago kokatuta aterpea. Gauean ekaitz potentea egongo da. |
![]() |
| Goizean "Carros de foc" bidea hartu dugu Contraix kollaura igotzeko.Hezetasun handia dago eta hodeiak ere gailurretan. |
![]() |
| Colieto lakuen gainean bidea oso ondo markatuta dago baina bloke ugariren artean doa. Ez dago aspertzerik... |
![]() |
| Eguraldia hobera doa. Colieto lakua eta Punta Harlé, Pa de Sucre, Tumeneia mendiak. |
![]() |
| Hori da Contraix kollaua edo, hobeto, bretxa. Igoera, ematen duena baino erosoagoa da, nahiz eta malda handia egon. |
![]() |
| Bretxan gaude, eta beste aldean, Contraix lakua eta Gran Tuc de Colomers. |
![]() |
| Bloke dexente igo ondoren, Contraix tontorraren gailurrerira atera gara. Contraix lakua behean geratzen da. |
![]() |
| Gailurretik, besteak beste, Passaran egiterakoan igo ditugun Tuc de Barlonguèra, Mont Valier eta Maubermé ikusten ditugu. |
![]() |
| Tontorrean, Sarradé, Punta Alta, Besiberri eta Aneto eta Malditoekin. |
![]() |
| Montardo eta Estany des Monges. |
![]() |
| Laku bilduma ederra daukagu begien aurrean. |
![]() |
| 1.mailan Besiberriak eta, atzean, Aneto-Maldito-Maladeta mendilerroa. |
![]() |
| Tontorretik jeisten. Goiko partea nahiko bertikala da eta blokez osatua. Badirudi mendi guztia erori behar dela. |
![]() |
| Goian geratzen da tontorra. Orain bretxara igo behar dugu berriz. |
![]() |
| Bretxatik jeisten. Hau ere bertikala da eta kontuz ibili behar da harriak ez botatzeko. |
![]() |
| Aurrean daukagun panorama ezinhobea da : Colieto lakuak, Punta Harlé, Pa de Sucre, Tumeneia. |
![]() |
| Gimnasia egiten bloke artean. Contraix kollaua atzean. |
![]() |
| Urjauzia. Honek lasaitasuna adierazten du hainbeste harri artean. |
![]() |
| Colieto lakua. |
![]() |
| Lakutik, Contraix kollaua eta tontorra erdian. |
![]() |
| Lakuko irla txiki batean. Besiberri N. eta Zentralak daude erdian. |
![]() |
| Tono berde eta urdin ugari laku honetan. |
![]() |
| Estany Negre. Aterpetik beheruntz goaz. |
![]() |
| Cavallers urtegira heldu gara. Hau zeharkatu eta ibilaldi polit eta gogor hau bukatuko dugu. |
![]() |
| Turismo apur bat ere egin behar da eta Boi Tahull-era etorri gara. |
![]() |
| Bertako San Clemente eliza. |




































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina