2026/09/30

⛰️PICO DEL ÁGUILA 1972 mt.

Gaur, Canfranc-era joan gara. Helburua, Pico del Aguila, Rioseta gainean dagoen branka ikusgarria. Alde hau, ez dugu gehiegi ezagutzen, eta jakin badakigu ibilbide desberdin eta dotoreak daudela. Lecherines haitzulo izoztuan egonda gaude, eta baita haranaren beste aldean dauden La Moleta eta bertara igotzeko bide ezberdinak. Baina alde hau berria da. 


 2026-09-21 Canfranc-Geltokia. Igerilekuak dauden tokira heldu gara eta bertan utzi dugu kotxea (1220m). Hona  heltzeko, estazioaren parean, ezkerrera igotzen duen kalea hartu behar da. Han daukagu Estiviellas aldeko informazio-panela. 

 Bidea oso ondo markatuta dago, baliza ugarirekin. Hau da abiapuntua, eta norabidea, Fuente del Burro.
              
 Berehala, gure eskuinean, harri lehorreko artzain-txabola bat ikus dezakegu.


 Baliza gehiago. Oraingoz hirurak dira balekoak.

 Bidea baso barnetik doa, oso erosoa, aldapa handirik gabe, sigi-saga luzeak egiten baititu. Gaur ere, eta uda luze honetako egun gehienetan bezala, bero egiten du eta eskertzen da itzala.

 Udazkeneko tonoak ere ageri dira. Oso lehorra dago dena.

 Astoaren Iturrira heldu gara.

              
 Ur tanta batzuk besterik ez. Gero, jeisterakoan, erabat lehortuta aurkituko dugu. Ez dira garai onak... Aspaldian ez du euririk egin.


 Udazkena...

 ... zuhaitz batzutan bakarrik.

 Estiviellas sakana eta Cola de Caballo (urik gabe, noski), eta Tortiellas-en hormak gainean. Bideak, eskuinetik gainditzen du beheko zirko hau.
     
   
 Bidea, informazioz beteta dago. Ohikoa, Canfranc-eko bi aldeetan.


 Honerarte bide oso erosoa izan da. Hemendik aurrera, harritsuagoa, baina ona oraindik.

Haranaren beste aldean La Moleta eta Iserías aldea. Igoera latzak alde horretan. MOLETA IGOERA

 Informazio gehiago.

 Eta balizak. Oraingoz Estiviellas lepora doan bidea jarraituko dugu. Cola de Caballo-ren horma gainditzeko, harkaitzean landutako bide sigi-sagatsua daukagu.

 Moleta eta Collarada.

 Basoan gaude oraindik, baina baliza honek adierazten digu eskuinera hartu behar dugula, Estiviellas-era doan bidea utzi eta basotik irteteko.

 Elur-jausiak babesteko eraikitako hormen artean doa orain bidea. Pintura zuri-horiek adierazten dute ibilbidea.

 Canfranc-Estazioa zuloan.

 Eta agertu zaigu gaurko helburua, Pico del Aguila.

 Hau da geratzen zaiguna. Zeharkaldi malkartsua eta azken igoera.


 Zeharkaldian bidezidor estu bat daukagu. Lehorrean ez dauka arazo handirik. Tarte batzutan nahiko labainkorra da, harri solteak baitaude.

 Zeharkaldian.

 Midi d'Ossau, Canal Roya-ra doan mendilerroaren gainean.

 Zeharkaldiaren azken zatian aldapa tenteagoa da, baina laster gaude lepoan.

 Lepotik gora jarraitu eta azken horma hau gainditu behar da. Pare bat toki daude igo ahal izateko. Trepada txiki bat eskatzen du.
  
 Lehenbiziko zatia goitik ikusita.

 Hormaren bukaeran.

 Hegazti bat. Miru beltza dirudi...

 Eta berehala gaude tontorrean. PICO DEL AGUILA (1972m). Ea hiru ordu behar izan ditugu behetik. Adinak ez du barkatzen...

 Tontorraren brankan, ikuspegi zabalarekin. Monjes, La Raca, Midi,...

 Tortiellas zirkoa. Ibilaldi ederrak ditugu eginda tontor horietan.
                         Ibilbidea SOMBRERO, BORAU eta abar...
 Rioseta gure oinetan.

 Campanal de Izas, Iserías-eko hormen atzean.

 Moleta eta Collarada.

 Tontorrean, Borau-Sombrero-Pico de la Garganta de Aisa tontorrak eta beraiek lotzeko jarraitutako faxa ikusgarriarekin. Eskuinean, Aspe.

 Rioseta, Monjes, Canal Roya, La Raca, Midi, Anèou, Anayet,...

 La Raca eta Midi-rekin. Jeisteko ordua da.

 Hormaren goiko aldean.

 Eta behekoan.

 Zeharkaldian. Tontorra eskuinean.

 Sarrio bat gure gainean.

 Hor geratu da, inguruak kontrolatzen.

 Estiviellas-eko bidean.

 Udazken koloreak basoan eta Moleta.

 Behe aldeko bide erosoan, basoan, itzalean. Bero gaur ere. Gure ohiturak jarraituz, ea igotzeko denbora berdina behar izan dugu jeisteko. Baina osorik heldu gara eta hori da garrantzitsuena. Beste inguru dotore bat ezagutu dugu eta gustora gaude.

 Horrela ikusten da Pico del Aguila Rioseta-tik. 

Ibilbidea Hemen


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina