2026/06/06

GUARA. Escaleretas 🪜🪜 eta Gallinero-ko Babestokien ibilbidea LECINA-n.

 2026-05-20 LECINA. Tramacastilla-tik atera gara eta Boltaña-tik pasata heldu gara Lecina-ra. Sarreran dagoen aparkalekuan utzi dugu kotxea eta bertatik hasi gara oinez. Goizeko 10k dira.



 Ibilbide zirkularra egitera goaz. Aukera desberdinak daude, baina gu Lecina-ko Iturrira jeisten den bidetik abiatu gara. "Harri lehorreko" horma dotoreen artean doa bidea.

 Gure gainean, putreak. Ibilbide guztian izango ditugu lagun.


 Jetsi gara Lecina-ko Iturrira.

 Orain, Vero ibaiaren gaineko zubia zeharkatu gabe, Gallinero-ko Babestokietaruntz doan bidea hartuko dugu.

 Vero ibaiaren arroila. Bertara sartuko gara.

 Bidegurutzea. Hona ere etor daiteke herritik, iturritik pasa gabe. Agertzen da Eskaleretas-eko baliza. Seinale ugari daude ibilbidean.

 Arroilara jeisten. Zuloan, lehenbizi, Lecina-ko Errotarekin egingo dugu topo.

 Errotan.

 Errota. Erabat erorita dago, baina lekuak badu bere xarma.

 Gure norabidea argi dago, eskuineruntz.➡️

 Arroilaren sakonean gaude eta bidezidorra Vero ibaiaren ondotik doa, landaretza artean.

 Lora politak.

 Arroila gero eta ikaragarriagoa. Gallinero-ko hormen babeslekuak ikusten dira.

 Kobazuloak hormetan.

 Putreak hor dituzte beraien kabiak.

 Hemen Vero ibaia zeharkatu behar da. Guk sandaliak eraman ditugu eta arazorik gabe igaroko dugu. Hemen pasa dugu hamar frantses beteranok osatzen duten taldea, beraiek botak kendu eta ipini ibili baitira. Hauek izan dira bidean ikusi ditugun bakarrak, eta horrela lasaiago ibili gara.

 Vero zeharkatzen. Apur bat aurrerago berriz zeharkatu behar da.

 Bigarren zeharkaldia bukatu ondoren. Frantsesak hemen geratu dira berriz botak ipintzen, eta hemendik aurrera gure atzetik ibili dira.

 Laister sartuko gara hornitutako bidean.


 Vero ibaia behean utziko dugu.

 Babesleku dotorea hormen azpian.

 Gure gaineko hormak erabat zulatuta.


 Informazioa. Oso prestatuta dago dena.

 Vero ibaia behean geratzen.

 Hemen hasten da babestutako bidea. Eskillarak 🪜eta katea.⛓️



 Vero, gero eta beherago. Gure gaineko horma guztia gainditzen du prestatutako bideak.

 Lehenbiziko maila gainditu ondoren, hurrengoaren bila. 

 Ez gara sartuko ea hau dena beharrezkoa den baloratzen...

 Atzera begira. Gehiegizkoa dela iruditzen zaigu, baina hau da dagoena.

 Kablez babestutako pasabidea. Bidea nahiko zabala da lasai ibiltzeko.

 Lorategi polita hormetan.


 Vero-ren beste aldeko hormak, begi eta guzti. Guk zerbaiten itxura hartzen diogu...

 Bagoaz goruntz.

 Hor behean, gero jarraituko dugun bidea utzi, eta Gallinero-ko harpeetara igotzeko eskillaretan gora goaz. Pendiza handia daukate.

 Gallinero-ko harpeetako labar-pinturak. Hesi batek ez du uzten pinturetara hurbiltzea, baina ondo ikusten dira.

 Arte Eskematikoa.

 Harpeetan.

 Harpeen barnealdetik kanpora begira. Parajea zirraragarria da.


 Berriz bidera jeisten. Sartu dute burnia hemen!

 Eta orain ekingo diogu zati zirraragarrienari. Gure gaineko horma guztiak gainditu behar ditugu.

 Zirko ikaragarri hau gainditu behar dugu. Goian ikusten den erdiko kobazulo horretatik doa bidea.

 Zati zailena hau da.

 Beheruntz begira.



 Gure gainean daukagun harpearen sabaia.

 Adi ibiltzeko lekua. Amildegia ez da txikia...

 Zirkoaren sakonera sartzen.

 Ikaragarria da ingurua. Eta oraindik horma hauen gainera atera behar gara.

 Begi dotorea hormen beste aldera irteteko.

 Hormen bihotzean gaude.

 Begian, atzera begira.

 Pasabide aereoa jarraian, baina ondo babestua.




 Pintura gehiago hormetan.

 Frantsesen taldea, behean, zati interesgarriena hasten.

 Gainean, putreak.

 Kolore biziak alboko hormetan.

 Lorontzia.

 Putrea.

 Azkenengo zatia igotzen. Gero, hor goiko pasabide horretatik eskuinera joango gara.

 Pasabidean.

 Arroilaren sakontasunetatik irteten.

Goian gaude, baina lehenbizi Lecina Superior harpeara jetsi gara, malda handiko bi eskillara erabiliz. Hemen ere hesia dago eta ezin da barrura sartu. 

 Informazioa.

 Eta berriz gora igota, Lecina-ra doan bidea hartuko dugu. Hemen Barfaluy-ra doazenekin gurutzatuko gara. Denak atzerritarrak.

 Bide lasaia da, baina bero egiten du.

 Lecina herrira hurbiltzen ari gara. Orain ezkerretik helduko gara eta herria bisitatuko dugu.

 Herriko etxeak, landaretza artean erdi izkutatuta.

 Fuendiós iturria.

 Herrira sartzeko bidea.

 Mitxoleta.

 Lecina.


 Harrizko etxe sendo eta ederrak. Hau Giménez Etxea da.


 Enparantzako etxea, armarri eta guzti.

 Egin dugun ibilbideari buruz enparantzan dagoen kartela. Ibilbide zirkular dotorea da. Guk hiru bat ordutan egin dugu, lasai ibiliz eta argazkiak ateratzen.

 Herrian dagoen Nekazal Turismoko La Choca etxea. Taberna itxita dago, beraz, ezin izan dugu ezer hartu.



 Lecina-n badago beste gauza famatua, Arte Erraldoia, eta bisitatu egin behar.

 Benetan erraldoia da. Aparteko zuhaitza.



 Arteari buruzko informazioa.

 Etxera itzultzeko, Boltaña-tik egin beharrean, Alquezar aldetik egingo dugu, kotxez ere zirkularra eginez. Vero-ren Behatokian geratu gara, eta hortik oso ondo ikusten da non ibili garen. Hemendik era egin daiteke ibilbidea.

 Lecina herria behatokitik ikusita.

Cilindro-Perdido-Pico Añisclo-Pico de las Olas, Añisclo lepoa, Mariak,... Elur asko oraindik goi mendietan.

 Horma horien azpian ibili gara.



 Eta bagoaz. Guara-ko beste ibilbide interesgarri bat ezagutu dugu. Goian aipatu dugun bezala, batzuentzat gehiegi hornitutako bidea. Eta beroarena eta jende kopuruarena kontutan hartzekoa da...
  
1998an ere ibilita geunden inguru honetan, Vero-ren Behatokitik jetsi ondoren. Orduan ez zeuden hornitutako parajeak...











Ibilaldia









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina