2026-01-06 14. eguna.
FIORLAND NATIONAL PARK.
PIOPIOTAHI / MILFORD SOUND.
 |
| TE ANAU. Tasman kanpinean egin dugu lo, eta gosaldu ondoren autokarabana kanpinaren aurrean dagoen aparkalekuan utzi dugu. Milford Sound-etik bueltan, Glenorchy-raino joan behar dugu eta. |
 |
| Paraje ederra Te Anau lakuaren ertzean. Goizeko 9retan etorriko zaigu furgoneta bat gure bila. Bertan egingo dugu Milford Sound-era joan-etorria. New York-eko bikote bat, austriar beste bikote bat, australiar bakarra, eta Zelanda Berriko familia, gurasoak eta bi seme, izango dira gure bidaikideak. Eta txofer-gidaria, oso jatorra. Bidai guztia hitzegiten egongo da, bertako paisaiak eta inguru horietako historioak kontatzen. (Ingelesez) |
 |
| Pare bat orduko bidaia daukagu, 118 km, baina toki batzutan geratzen joango gara. Hau Te Anau Downs da. |
 |
| Te Anau Downs. Hemen oraindik Te Anau lakuaren ertzean gaude. |
 |
| Te
Anautik Milford Sounderako ibilbidea Zeelanda Berriko errepide bidezko
bidaiarik esanguratsuenetako bat da, non bidaia helmuga bezain
ikusgarria den. Mendi izugarriak, glaziarrek zizelkatutako haranak eta
oihan tropikal oparo bat hedatzen dira bihurgune bakoitzean, eta horrek
eguneroko bidaia soil bat baino askoz gehiago bihurtzen du. Eglinton Haranean gaude hemen. |
 |
| Errepidearen alboetan dagoen landaretza izugarria da. |
 |
| Paisaia gero eta zirraragarriagoa. Ezkerreko haranetik sartuko gara, mendi artera. |
 |
| Geratu garen Bisitari Zentroan dagoen errepidearen mapa eta informazioa. |
 |
| Glaziarrak dituzten mendi artean sartuta doa errepidea. Egunak izanda ibilbide asko daude hemen, bai lakuetara, glaziarretara eta tontorretara noski. |
 |
Ez du naturarekin zerikusirik, baina Homer Tunnel Milford Sounderako errepidean ikusiko dugun gauzarik harrigarrienetako bat da. Gu oraintxe atera gara.
1270m-ko
tunel horrek Hollyford ibaiaren harana eta Cleddau harana lotzen ditu,
Fiordlandeko granitozko mendiak zeharkatuz.
Neurri
horietako lan bat balentria iruditzen bazaigu gaur egun, imajina ezazu
zer suposatu behar izan zuen 1935ean Homer Tunnelean lanean hasi zirenean.
Tunela eta Milford Road Depresio Handian langabezian geratu ziren eta
gobernuak obra honetarako kontratatu zituen langileak eraikitzen hasi
ziren.
Kanpin-dendetan bizi ziren mendi horietan, eta mendian
ibiltzeko oinarrizko tresnak baino ez zituzten. Baldintza ez
inbidiagarriak, izan ere, batzuk elur-jausiengatik ere hil ziren.
Tunelaren lanak atzeratu egin ziren, bai Bigarren Mundu Gerragatik, bai elur-jausiengatik, eta 1953ra arte ezin izan zen osatu.
Nahiz
eta urteetan zehar hobekuntza batzuk egin diren segurtasuna hobetzeko,
Homer Tunnel nahiko aztarnazkoa da oraindik. Noranzko bakarrekoa da, eta
bi sarreretan semaforo bat dago, kontrako noranzkoan datozen
ibilgailuak igaro daitezkeen edo igaro arte itxaron behar duzun
adierazteko.
|
 |
| Tunelaren ondoan dagoen behatokitik, beheko zulora jarraituko dugun errepidea ikusten da. Cleddau haranera sartuko gara. |
 |
| Tunelaren gaineko hormetatik urjauzi asko erortzen dira. |
 |
| Gazteak gidarekin hitzegiten. |
 |
| Urjauziak. |
 |
| Haranean behera eginda, Tutoko ibaian geratu gara. |
.%20Eta%20glaziarra.%20copia.jpg) |
| Gainean agertzen da Tutoko mendia(2723m), glaziar ederrarekin. |
 |
| Aparkalekuan dagoen argazkia. Tutoko. |
 |
| Tutoko ibaia. Hemendik Milford Sound-era helduko gara. |
 |
| PIOPIOTAHI / MILFORD SOUND. Hona heltzeko bidaia edarra izan bada, hemen ikusiko duguna ere pasada bat da. Horrelako itsasontzi batean egingo dugu fiordoaren bisita. |
 |
| Toki hau oso ezaguna eta turistikoa da, eta beraz itsaontzi ugari dabiltza aurrera eta atzera. |
 |
| Bagoaz irteten gu ere. Erdiko zulotik joango gara. Hori da Piopiotahi. Edertasun dramatikoa! |
 |
| Abiatu eta berehala, eskuinean, Bowen urjauzia. |
 |
| Bowen urjauzia. |
 |
| Harrison harana ere eskuinean geratzen da. Goian, lakuak eta glaziarrak daude. |
 |
| Atzera begira, Bowen urjauzia. |
 |
| Joaterakoan, fiordoaren ezkerretik joango gara. Eskuinean ikusten da Stirling urjauzia. Itzulera alde horretatik egingo dugu eta urjauziaren azpian geldialdia egin. |
 |
| Itsasontzian tea eta kafea hartzeko makina dago, eta hor gaude gure kafeekin. Hemen ere, nahiz eta momentu batzutan sirimiri apur bat eta haizea izan, bidai guztia kanpoan egingo dugu. Dena da ikusteko ederra. |
 |
| Stirling urjauzia, fiordoaren beste aldean. |
 |
| Stirling. |
 |
| Atzera begira. Hodeiek itxura ikusgarriagoa ematen diote. |
 |
| Stirling. |
 |
| Alboko hormetan dagoen landaretza tropikala. |
 |
| Urjauzi ezagunez aparte, beste urjauzi asko daude ikusgai. Goiko laku eta glaziarretatik erortzen dira. |
 |
| Landaretza. |
 |
| Itsas txakurrak. Kolonia batzuk daude, bai alde honetan eta bai bestean. |
 |
| Urjauzia. |
 |
| Landaretza eta ura goitik behera. |
 |
| Atzera begira. Barruan hodeitsu dago. |
 |
| Eta kanpoaldean, Tasmania-ko itsasoan, garbiago. |
 |
| Tasmania-ko itsasora aterako gara laister. |
 |
| Milford Sound. |
 |
| Fiordoaren irteeran dauden haitzuloak. |
 |
| Itsasora irteten. |
 |
| Kobazuloa. |
 |
| Itsasoarekin bat egiten. |
 |
| Tasmania-ko Itsasoan. Bagoaz berriz fiordora. |
 |
| Milford Sound. Orain ezkerreko aldetik itzuliko gara. |
 |
| Urjauzi ugari alde honetan. |
 |
| Itsas txakurrak. |
 |
| Kaioak eta itsas txakurrak. |
 |
| Stirling urjauzia. |
 |
| Stirling. |
 |
| Bere azpira sartuko gara, eta busti ere, erortzen den ur guztiarekin. |
 |
| Izugarria da! |
 |
| Bagoaz. |
 |
| Baina oraindik urjauziarekin txundituta. |
 |
| Stirling urjauzia atzean uzten. |
 |
| Piopiotahi. Itsasoan urdina. |
 |
| Harrison Valley. |
 |
| Harrison ibaiaren harana. Itzela izango da horra sartzea... |
 |
| Kaioak. |
 |
| Piopiotahi/Milford Sound. |
 |
| Ah zer gozatua! |
 |
| Bowen urjauzia. Nabigazioa bukatzen ari gara. |
 |
| Milford Sound erdian eta Harrison harana eskuinean. |
 |
| Bowen. |
 |
| Bowen. |
 |
| Kaia. Hemen bukatzen da hiru orduko nabigazio ederra. |
 |
| Orain bi gazteak orduerdiko hegaldia egingo dute, goiko glaziar eta mendiak ikusi eta baita fiordoa zeharkatu. |
 |
| Guk bitartean horko mapan agertzen den Piopiotahi/ Milford Sound Foreshore Walk 20 minutuko pasiada ederra egingo dugu. |
 |
| Milford Sound-en ertzetik doa bidea. Oso lasaia eta panoramikoa. Ezkerrean, Mitre Peak, hodeietatik ateratzen. |
 |
| Milford Sound. Kaia. |
 |
| Badoaz helikopteroan. |
 |
| Hemen jan ditugu bokatak. Ez da jatetxe makala! |
 |
| Mitre Peak. Hodeiak desagertzen ari dira. |
 |
| Mitre Peak. Pasiada polita egiten ari garena. |
 |
| Gazteek bukatu dute hegaldia. Ikusi dutenarekin harrituta etorri dira. |
Helikopterotik ateratako argazkiak.
 |
| Ondoren, berriz furgonetan Te Anau-ra itzultzeko bidaia. Cleddau ibaiaren ertzeko basoan geratu gara. |
 |
| Basoan. |
 |
| Homer tunelaren ondoko behatokian. Urjauzien espektakulua. |
 |
| Hor ikusten da tunelaren sarrera. Hemen semaforoa dago, norantzko bakarrekoa da eta. |
 |
| Zain gaude pasatzeko. Japoniar eta txinarrak autobus handietan dabiltza. Hauek, gehienak, Queenstown-etik egiten dute joan-etorria. |
 |
| Tunela pasata, Gertrude zirko dotorea daukagu ikusgai. |
 |
| Beste geldialdi bat Christie urjauzia ikusteko. Errepide ondoan dago eta dotorea da. |
 |
| Christie urjauzia. |
 |
| Mendi ederrak basoen gainean. |
 |
| Pasada bat da bidai guztia. Ingurua izugarrizkoa da. |
 |
| Azken geldialdia Mirror lakuak ikusteko da. 10 minutuko pasiada. |
 |
| Eglinton Bailaran daude lakutxo hauek. |
 |
| Lakuen behatokian. |
 |
| Bertako informazio-panela. |
 |
| Artalde handiak Te Anau-ra heltzen. |
 |
| Ardiak eta behiak. Te Anau-ra heldu eta autokarabanan bidai luzea daukagu Glenorchy-raino joateko. Hiru bat ordu beharko ditugu. |
 |
| Wakatipu lakuan. Glenorchy laku honen bukaeran dago, baina bidai luzea da. Queenstown-era heldu, eta handik beste hainbeste laku ertzetik Glenorchy-ra heldu arte. |
 |
| Wakatipu lakua. |
 |
| GLENORCHY. Azkenean egun argiz heldu gara. Egun luzea baina oso interesgarria izan da. |
 |
| Glenorchy-ko kanpinean geratu gara. Ondo hornituta hau ere. Denetarik dauka. Eta inguru ezin hobean dago kokatuta. Bihar herri honetan pasako dugu eguna eta berriz kanpinean geratuko gara. Orain atsedena! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina