2024-11-11 Eguraldi ona iragarrita dagoenez, hemen gaude berriz Portalet-Espelunciechako aparkalekuan. Oraindik ez dago elurrik inguruan. ARROYERAS/ARROYETAS-era igotzeko baliatuko dugu goiza. Seigarren aldia izango da tontor horretara goazela. Baina azkena duela urte batzuk izan zen. Normalean, Anayet eta Vértice-Garmo de Izas-era egin ditugu azkenengo ibilbideak alde honetan.
|
Aparkalekutik atera gara eta hor daukagu Midi dotorea. Behelainoak dabiltza iparraldean. Ea zer egiten duten... Gu Batallero-ra doan pistatik gora goaz.
|
|
Batallero gainditu eta laku txiki eta koketo hau daukagu. Asko gustatzen zaigu toki hau. Oso fotojenikoa da. Aurrean daukagu Arroyetas.
|
|
Lakutxoan bikoiztuta.
|
|
Lakua eta Atzean, Balaitús-Frondiellas. Behelainoak sartzen ari dira hegoaldera.
|
|
La Glera-tik gora. Corral de las Mulas-ekoa baino askoz gehiago gustatzen zaigu bide hau. Jende gutxiago ibiltzen da hemendik. Behin Batallero igarota oso lasaia da bidea. Atzean, ikuspegi zabala.
|
|
Anayet-eko lakuetara doan bidea utzi dugu ezkerrean, eta Arroyeras alderuntz goaz. Hemen hezegune ugari daude, eta erdi izoztuta daude. Gauean hotza egin du. Atzean, Balaitús, Gran Facha, Llena Cantal, Infiernoak, Garmo Negro, Algas,...
|
|
Putzu izoztua eta Facha, Llena Cantal, Tebarray-Piedrafita-Marmoleras, Infiernoak, Garmo Negro, Algas.
|
|
Beste putzu izoztu batean. Nahiz eta astelehena izan jendea dabil Anayet-eko lakuetara, baina hemen oraingoz inor ere ez.
|
|
Harkaitzetan ere izotza.
|
|
Anayet-eko goiko lakua eta Midi hodeiz inguratuta. Orain ez gara hortik igaro. Jeisterakoan joango gara.
|
|
Anayet. Gaur ez zaio tokatzen.
|
|
Arroyetas-eruntz. Aurrean, erdian, gainditu behar dugun mendatea, gero ezkerreko ertzetik igotzeko tontorrera. Hemen hezeguneak ekiditzen goaz, ur asko baitago.
|
|
Atzean, Espelunciecha mendia eta Midi-ren punta ezkerrean.
|
|
Izotza. |
|
Mendizale batzuk ikusten ditugu ertzetik gora. Sorpresa guretzat, hona jende gutxi etortzen baita. Gero gurutzatuko gara beraiekin, justu zati horretan. Frantzesak dira.
|
|
Mendatera irteten. Azkenengo igoera honetan izotz apur bat aurkitu dugu, baina arazorik gabe.
|
|
Anayet, Midi eta lakuak.
|
|
Eta beste aldean, Izas harana, Pala de Ip-Tronquera-Moleta. Duela gutxi hortik jetsi ginen Moleta-ra igo ondoren, Iserías-etik. La Moleta igoera |
|
|
Ikusgarria da Anayet lakuek eta Midi-k osatzen duten paisaia.
|
|
Gu ertzetik gora. Hemen gurutzatuko gara frantzesekin. Izas-en ere hodeiak sartzen. Garmo de Izas-Vértice de Anayet ertza. Azkenengo bi urteetan hiru bat aldiz egin dugu.
|
|
Alde batean hau daukagu...
|
|
... eta bestean Izas...eta atzean, Garmo de Izas-Vértice.
|
|
Tontorrera heltzen.
|
|
ARROYERAS (2556m). Bi ordu eta 45 minututan aparkalekutik.
|
|
Badaukagu zer ikusi hemendik. Hotza egiten du baina gustora gaude. Atzean, Tendeñera mendigunea, Infiernoak,...
|
|
Ripera harana eta Catieras-Mallarruego mendiak eta atzean, elurtuta, Gabietous-Taillón-Cilindro-Marboré-Astazous
|
|
Infiernoak-Pondiellos-Garmo Negro-Algas-Argualas.
|
|
Balaitús-Frondiellas-Cresta del Diablo.
|
|
Anayet-eko lakuak, Espelunciecha eta Midi d'Ossau.
|
|
Aspe eta Bisaurín hodeietatik buruak ateratzen.
|
|
Anayet-eko lakuak.
|
|
Respomuso aldea.
|
|
Arriel eta Palas.
|
|
Frantzesen Jean Pierre.
|
|
Azkenengo argazkia jeisten hasi baino lehen. Tokiak merezi du.
|
|
Mendatera jeisten. Aldapa tentea dago, baina lehorrean erraza.
|
|
Mendatearen azpian izotzak jarraitzen du.
|
|
Eta orain bai, lakuetara hurbildu gara. Ederra tokia. Atzean, Anèou mendigunea eta Midi.
|
|
Midi, bikoiztuta.
|
|
Goiko laku ederra eta Anèou-Canal Roya mendigunea.
|
|
Anayet. |
|
Anayet lakuan islatuta.
|
|
Gustora. Tokiak atseden eder bat merezi du.
|
|
Itsasoa dirudi.
|
|
Eta Batallero-ra bueltan, beste geldialdi bat La Glera-ko aintziran.
|
|
Aintziraren ertzean Arroyetas-ekin.
|
|
Hodeiz inguratuta. Xarma handia dauka tokiak.
|
|
Frondiellas-Balaitús-ekin atzean.
|
|
Culivillas eta Arroyetas eta beraien erreflexuak.
|
|
Eta Batallero-tik behera. Midi-ren bi tontor nagusiak hodeiz inguratuta.
|
|
Portalet. Horrela ikusita beste latitude batetako herritxoa dirudi. Berehala helduko gara behera. Oso ezaguna baina beste ibilaldi dotore bat gaurkoa. Goiz ederra igaro dugu.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina