2023/04/06

ICÚN 2145 mt Acumuerretik

 Urte pila daramagu Tena bailaran aurrera eta atzera, baina inoiz ez gara egon Acumuerren. Larrés-en bai, baina inoiz ez gara hortik pasa. Negu honetan elurretan askotan ibili ondoren, eta mendi altuetan eguraldia oso segurua iragarrita ez dagoenez, azkenengo momentuan bertara hurbiltzea erabaki dugu. Mendilerro errazak eta ibiltzeko nahiko gozoak daudela jakinda.

2023-03-19 ACUMUER (1119m). Goizeko 9,30ak dira eta herriaren sarreran utzi dugu kotxea. Hau da harrera-batzordeko lehendakaria. Ez dugu jenderik ikusiko ordu hauetan.


 Herria hau Sabiñanigo-tik 12 bat km-tara dago eta bere menpekoa da. Herrira sartu eta bere kaleak zeharkatuko ditugu eskuin aldetik mendira irteteko.
 
 Etxe dotore bat.

 

 Enparantzan, eliza ondoan. Ordu hauetan katuak bakarrik dabiltza kalean. Ez dirudi biztanle asko daukanik.

 Kale estuak.

 Aurkitu ditugu gure balizak. GR15a jarraitu behar dugu zati luzean, mendilerrora heldu arte. Tunel horren azpitik aterako gara herritik.

 Acumuer behean geratzen da.

Acumuer eta Aurín ibaiak sortutako sakana.


 Bide oso dotorea. Hainbat tokitan harriztatuta dago. Hau da Acumuer-eko biztanleak Sobremonte aldera zuten lotura.

 Eremu irekiagora atera gara. Goian gainditu behar dugun mendilerroa. GRa jarraitzen ari gara.

 Santa Maria de Iguacel baseliza, basoz inguratuta.

 Collarada agertu da, apur bat estalita. Bere ondoan Collaradeta. GRa utzi eta zuzenenan igo dugu mendilerrora.

 Peña Retona eta Puerto Rico aldea. Hau Partacua mendilerroa da.
 Retona-rekin. Orain Icún-en mendilerroruntz igoko dugu, eskuinera.

 Eroritako txabola horretatik pasa eta aurrean daukagu gure tontorrera doan mendilerroa. Eremu irekiak. Ez dago batere elurrik.

 Txabolan.

 Mendilerrora igotzen. Hemendik Telera, Cachivirizas, Corona del Mallo eta eskuinean Burrumbalo ikusten ditugu.

 Collarada-Somola mendilerroa gure ezkerrean.

 Aso de Sobremonte zuloan.

 Icún mendilerroko lehen tontorrean behelainoz inguratuta. Luzea egiten da tontor nagusirainoko bidea. Bakar bakarrik gabiltza.

 Zorionez behelainoak desagertu dira. Telera daukagu aurrean.

 Gure tontorra, O´Petruso eta Telera-Cachivirizas aldea.

 Eskuin aldean, Tena bailararen gainean, Peña Blanca-Sabocós-Tendeñera.

 Aurrean, Plan d'Igües, Retona, Zarrambuchos,... Partacua.


 PUNTA D' ICUN (2145m). Partacua-ren hegoaldea-ren behatoki ederra.

 Tontorrean margotuta dagoen harria.

 Telera.

 Tontorrean, hodeiz inguratuta.

 Beheruntz, mendilerroa jarraituz. Hodei dotoreak.

 Mendilerrotik eroritako txabolara jeisten.

 Sobremonte-ra doan GRa txabola horren ondotik doa. Gu orain elkartuko gara berriz bidearekin.

 GR-tik behera, Acumuer-era.

 Polita da aintzinako bide hau.

 Herrira sartzen, tuneletik. Ez dugu inor ikusi ibilaldi guztian. Lasaitasun galanta!

 Tximinia bat.

 Kotxetik, Estachoplano lepoa eskuinean (hori da Sobremonte-ra igarotzeko pasabidea), eta ibilitako mendilerroa. Azkenean 4,45 orduko ibilaldia eta 1000 metroko garaiera-aldea. Gustora ibili gara. Hau, elurrarekin ederra izan behar da...

   

IBILBIDEA HEMEN


 Zuhaitzak loratan eta hodei dotoreak Larrés aldean.

 Santa Orosia eta Oturia zuhaitz ederrez apainduta.


 Hemen daukagu udaberria!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina