![]() |
| Hasiera ez da oso ona izan. Argazki-kamera lurrera erori eta teleobjektiboa erabat desdoitu egin da. Dagoenarekin moldatu behar... |
![]() |
| Hasiera hasieratik da aldapa gora. Ez dago beste misteriorik. Gora eta gora beti! |
![]() |
| Basoan sartu eta aldapa tentetu egiten da. Ilunpean. |
![]() |
| Berehala hartzen da altuera. Fabrèges urtegia gero eta beherago. |
![]() |
| Basoan. |
![]() |
| Neguko elur-jauzien ondorioak. |
![]() |
| Gure atzean Lavigne mendia behelaino artetik irteten. |
![]() |
| Gabas eta Bious Artigues inguruko mendiak. |
![]() |
![]() |
| Fabrèges. |
![]() |
| Lavigne mendi dotorea. Gabas gainean geratzen da eta oso igoera ederra dauka. |
![]() |
| Eta, nola ez, Ossau-ko Erregea, Midi. |
![]() |
| Basotik irten eta hor agertzen da Lurien, urruti eta goian oraindik. |
![]() |
| Hau da igoerako zati lasaiena. Aldapak jarraitzen du, baina bide onarekin eta leunagoa. |
![]() |
| Lurien errekaren ondotik doa bidea. |
![]() |
![]() |
![]() |
| Bidea oso nabarmena da. Erreka ondotik denbora guztian. |
![]() |
| Gaueko ihintzak irauntzen du oraindik. |
![]() |
| Lasaitasuna bukatzen ari da. Aldapa tentea berriz, ehiztarien txabolara igotzeko. |
![]() |
| Atzeko panorama. Bious aldea eta Montagnon d'Iseye eskuinean. |
![]() |
| Ehiztarien txabola itsusia pasa eta lakuruntz goaz. |
![]() |
| Putzu bat utzi dugu alboan. Jende dexente doa goruntz, eta gehienak korrikalariak dira. Gu dordokak bezala... |
![]() |
| Putzua. |
![]() |
| Lakua inguratzen ertzetik. |
![]() |
| Lakuaren beste aldean. Argazkian eskuinetik inguratu dugu. |
![]() |
| Eta goruntz berriz. Leporarte bideak ona izaten jarraitzen du. |
![]() |
| Lurien lepora igotzen. Ez da behar bertara heltzea, apur bat lehenago eskuinera hartuko dugu. Jeisterakoan pasako gara lepotik. |
![]() |
| Hona, Artouste-ko trena hartuta, askoz errazago etor daiteke, baina xarma gutxiago du igoerak. |
![]() |
| Utzi dugu lepoa eskuinean, eta azkenengo zati gogorra hastera goaz. |
![]() |
| Gezurra badirudi ere, harritza honetan bidezidorra dago, eta nahiz eta oso gogorra izan, nahiko ondo igotzen da. |
![]() |
| Lakua eta Gabas-eko zuloa. Artouste-ko tren geltokia ikusten da. |
![]() |
| Igartzen da daramagun desnibela, baina alboetan horrelako lorategia izateak gutxienez begiak alaitzen dizkigu. |
![]() |
| Eskuak apur bat erabiltzeko pare bat irtengune daude, errazak. Hau goikoa da. Midi atzean. |
![]() |
| Ertzera irteten. Lurien lakua eta Fabrèges-eko abiapuntua zuloan. Korrikalariak beheruntz. |
![]() |
| LURIEN(2826m). Telera, Collarada,..., atzean. |
| Tontorrean, Palas, Balaitús, Frondiellas, eta abarrekin. |
![]() |
| Artouste lakuaren gainean, aurrekoan aipatutako mendiekin. |
![]() |
| Lurien lakua eta Fabrèges-eko abiapuntua 1600 m. beherago. Behelainoak Frantziako haranetan. |
![]() |
![]() |
| Aurrean Arriel eta Infiernoak, Garmo Negro, Algas-Argualas atzean. |
![]() |
| Balaitús, Cadier Orratza eta Frondiellak. |
![]() |
| Palas eta Balaitús. |
![]() |
| Behatoki paregabean gaude. Artouste, Palas, Balaitús,... |
![]() |
![]() |
| Arremoulit-eko lakuak. |
![]() |
| Tramacastilla aldera begira. |
![]() |
| Borau-Aspe-Llena de la Garganta-Llena del Bozo, Bisaurín. Aurrean, Midi. |
![]() |
| Lurien lakua 600 m. beherago. Behelainoak igotzen ari dira. |
![]() |
| Denbora dexente egin dugu tontorrean baina jetsiera luzea daukagu eta bagoaz beheruntz. Dordokak, gora eta behera martxa berdinean. |
![]() |
| Ertza utzi eta behera. Malda handia dago eta destrepe txikiak egin behar dira. |
![]() |
| Midi eta Borau-Aspe-Bozo-Bisaurín atzean. |
![]() |
| Goiko irtengunea jeisten. |
![]() |
| Goiko irtengunea atzean utzi eta bidezidorra berriz harritzan. |
![]() |
| Lurien lakua nahiko behean oraindik. |
![]() |
![]() |
| Tontorra erdian eta, ezkerrean, igarotako ertza. |
![]() |
| Beheko irtengunean. |
![]() |
| Lurien lepora hurbildu gara eta bagoaz lakura jeisten. Orain bide hobea. |
![]() |
| Lakua baina apur bat gorago geratu gara, jan eta edateko. Tontorrari begira. Hemendik 1000 m-ko jetsiera geratzen zaigu. Ez dago presarik. |
![]() |
| Lurien lakua. |
![]() |
| Lakutik putzura jeisten. Behelainoak jolasean ari dira, gora eta behera. |
![]() |
| Ibilbideko zati lasaienean. Basora sartu arte horrela da, han berriz gogortzen da. |
![]() |
| Bizikletak gainean hartuta lakuraino doazen hiru gaztetxokin gurutzatu gara. Gero, bizikletan jeistea da beraien asmoa. Badute meritoa! (Ez ditugu ikusi jeisten ). |
![]() |
| Midi, dotore edozein tokitik ikusita. |
![]() |
| Basora sartzen. Azken esfortzua belaunentzat. |
![]() |
| Hau da sarrera. |
![]() |
| Ikusten dugu Fabrèges urtegia. |

![]() |
| Ibilbidea hemen |
![]() |
| Merezi dugulakoan... On egin! |




























































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina