2020/10/26

ASTAZOUAK PINETAtik.

 

Aurretik birritan gaude egonda Astazou-etan. Lehenbizi, duela urte pila Gloriettes urtegia eta Tucarroya-tik. 


 

Bigarrena, 2005ean semearekin, berak 14 urte zituela, gaur egingo dugun ibilbide berdinetik. 


 

Eta gu orain, urteak aurrera dihoazela, ba berriz 1800 metroko desnibela igo eta jeisteko asmoz. Animoz beteta gaude!


2020-08-06 Bielsan lo egin ondoren, goizeko 7etan hasiko dugu gaurko ibilbide gogorra Pinetan (1280m). Perdido, Cilindro eta gainontzeko tontor garaienetan eguzkia. Gu aldiz, itzalean eta freskuran. Igotzen hasteko baldintza egokiak.

Pinetako balkoira egin behar dugun igoera. 2500 metrotara dago, 1220 metroko igoera beraz.

Perdido eta Cilindro eguzkipean. Alboan izango ditugu egun guztian.

Beheko basoan, Pinetako tontorrekin goian.

Hiru Sororeak.

Cinca ibaiaren urjauziak Pinetan.

Balizak. Argi dago gure norabidea.

Izugarria da zirko hau, urjauzi eder guzti hauekin.

Basotik atera eta bagoaz zirkoko hormetara hurbiltzen. Urjauziaren eskuinetik gora doa bidea.

Ez dago atsedenik Pineta Balkoira heldu arte.

Guk gure "diesel" martxa hartu, eta apenas geratu gabe igoko dugu zirko guztia.

Urjauziak ezkerrean geratzen dira, Esparrets eta Tormosa hormen azpian.

Bidegurutzea. Gu, goazen denok bezala, ezkerrera. Eskuinetik Estaubé aldera pasa daiteke.

Oraindik gure gaineko hormak gainditu behar ditugu.

Urjauzi txikiak bidean. Ondo datoz freskatzeko, eguzkitan bero egiten baitu.

Behera begira. Jende dexente aurreratu dugu, gehienak zati bat azkar igo eta geratu egiten baitira.

Pineta harana.


Bide sigi-sagatsua. Nahiz eta aldapa handia egon, nahiko eroso igotzen da.

Erdiko horma horretatik ateratzen da balkoira. Hemendik ezinezkoa dirudi...

Hau da irteera. "Bira" dotore bat dago, eta oso erosoa da.

Beheruntz begira. Aurrean, Chinipro, Robiñera, Munia eta Troumouse-ko tontorrak.

Pineta balkoira irteten, aipatutako "bira" erosotik. Behetik ez dirudi horrelako pasabidea egon daitekeenik.

PINETA BALKOIA (2500m). 10:20 ak dira eta aurrean daukagun espektakulua Pirinioan dagoen ederrenetakoa da. Perdido eta Marboré-ko Zilindroaren ipar aldea.

Perdido.

Cilindro de Marboré.

Zati lasaia orain, Perdido, Cilindro eta abarren babesean. Izugarria da inguru hau.
Astazouak aurrean ditugu, baina urruti oraindik. Eskuinetik igoko dugu, Handira lehenbizi.

Elurgune batzuk igaro behar ditugu Marboré lakura bidean.

Lorategi ederrak ere badaude.

Marboré lakuan, Tucarroya bretxarekin aurrean.

Lakua eta Tucarroya.

                        Perdido eta Cilindro. Begiak horruntz dihoaz...
Astazou Handiaren oinean gaude.

Swan lepora hurbiltzen.

Bi Astazouen artean dagoen Swan lepoan, Marboré eta Zilindroa atzean.

      Astazou Handira igotzen ertzetik. Atzean, Txikia eta Gavarnie   zirkoa osatzen duten gainontzekoak.
Tontorrera heltzen. Gogorra izan da baina 1800 metroko desnibela bukatzen ari gara.

GRAND ASTAZOU (3071m). Marboré lakua eta Pineta harana zuloan. Ezkerrean, Munia eta Troumouse-ko zirkoko tontorrak. Eskuinean, Cotiella mendikatea, eta fondoan, erdian, Posets-Eriste. Gustora gaude, bakarrik. Gozatzeko momentuak!

Perdido eta Zilindroa.

Gloriettes urtegia eta Pic Long-Badet-Campbieil.

Pic de la Gèla, Gerbats eta Troumouse zirkoko hiru milako guztiak.


Vignemale mendikate osoa.

Espuguettes aterpea.



                                                           Marboré lakua.
Perdido-ren ipar aldea. Glaziarra erabat gutxituta eta bi zatitan banatuta.

Goian ederki gozatu ondoren, Swan lepora jeisten, anai txikiari bisita egiteko asmoz.

Txikira igotzen, ertzetik.

Ipar aldean dagoen "bira" estutik igarotzen. Patio handia dago ezkerrean, eta kontu handiz ibili behar da, motxilarekin batez ere.

Bira bukatu ondoren, hiru bat metroko horma igo behar da ertzera heltzeko berriz.

Eta orain ertzetik tontorrera. Hau errazagoa da. Ezkerrean, Casco eta eskuinean Vignemale.

Ertzean. Atzean, Astazou handia, Marboré lakua,...

PETIT ASTAZOU (3015m). Aurrean, Torre-Casco-Taillón.
Pimené igoera

Perdido ( escupidera-rekin ) eta Marboré-ko Zilindroa.

Marboré eta Picos de la Cascada. Hemendik hobeto ikusten ditugu Gavarnie-ko zirkoa osatzen duten tontor eta hormak.

                        Torre-Casco-Roland bretxa-Taillón-Gabietou
Gavarnie zirkoa.

Argualas-Algas, Garmo Negro, Pondiellos, Picos del Infierno.

Taillón Igoera

Ertza jarraituz, ezkerrean dagoen Astazou lepora jetsi gara, eta Marboré lakura jeisten hasi gara, sakanaren erditik orain. Astazou Txikia goian.

Astazou lepoa erdian eta tontor Txikia eskuinean. Poliki poliki beheruntz.

Perdido-ren glaziarra, pitzadura handiekin.

Erreka apur bat sortuta dagoen tokian atsedena hartu dugu. Oinak freskatu, jan eta edan... Dena behar dugu, oraindik jetsiera luzea geratzen zaigu eta.

Hodei bakarra Perdido gainean. Eguraldi bikaina aktibitate luze hau lasai egin ahal izateko.

Marboré lakuruntz.

Honekin ere alaitzen dira gure begiak.

Tucarroya bretxa eta aterpea.

Marboré lakua eta Tucarroya.

Agur esaten Astazouei. Hirugarren aldi hau ere ederra izaten ari da.

Pineta balkoitik behera. Badakigu zer geratzen zaigun, eta piano-piano, eta ahal dugun guztia gozatzen, bagoaz horma hau jeisten.

Trafiko handia dago orain ere, gora eta behera. Jende asko dator gora, laku ertzean lo egiteko asmoz.

Pineta.

Ondo dator apur bat freskatzeko, bero egiten baitu.

Pinetako hormak. Oraindik "bigarren solairuan" gaude.

Bide sigi-sagatsua.

Lirioa.

Urjauzien oinean gaude.

Gora begira. Hormaz inguratuta.

Urjauzi handiena.

Basoan sartzen.

Abiapuntu eta helmugatik gora begira. Arratsaldeko 18:45ean heldu gara. Izugarria izan da, oso gogorra (aurrekoetan baino gogorragoa, noski), baina ondo asetuta bukatu dugu. Egun bikaina!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina