![]() |
| Alde honetan oso jende gutxi dabil, nahiz eta beste aldetik jendetza dabilen dagoeneko. Gozatzen goaz. |
![]() |
| Fraucata-ko hormetan dagoen Canarellos faxatik itzultzea pentsatzen ari gara. |
![]() |
| Momentuz izugarrizko lasaitasuna daukagu eta bidea zoragarria dago. |
![]() |
| Hau da naturak eskeintzen digun oparia! |
![]() |
| Canarellos aldera begira. Edertasuna! |
![]() |
| Tozal del Mallo eta Gallinero-ko hormak. Beraien azpitik doa Racón faxa. |
![]() |
| Arazas, Arripa zubiaren azpian. Hortik igaroko dugu beste aldeko jende izurritera. |
![]() |
| La Cueva urjauzia. |
![]() |
| Del Estrecho ujauzia. |
![]() |
| Soaso-ra doan bide nagusian. |
![]() |
| Izugarri ederra dago basoa. |
![]() |
| Jarri dugun trackean ikusten den bezala lehenbizi Soaso aldera jarraitu dugu baina zihoan jendetza ikusi dugunean, buelta eman eta Canarellos faxara doan bidea hartu dugu. |
![]() |
| Hemen lasaitasuna berriz. Gainera eguraldia hoberuntz doa eta eguzkia ikusi eta sentitzeko aukera ere daukagu. |
![]() |
| Fondoan Ordesa-ko aparkalekua (gero jakin dugu 10etarako itxi egin dutela, bete egin delako), eta behean gozatu ditugun basoak. |
![]() |
| Bidezidor estua amildegiaren gainean. |
![]() |
| Arripas urjauzia eta zubia orain goitik ikusita. |
![]() |
| Oso ederra eta lasaia Canarellos-eko bidea. Aurretik ezagutzen genuen, baina udazkeneko kolore hauekin beste gauza bat da. |
![]() |
| Atzera begira, igaro dugun bidezidorra. Goian izugarrizko hormak eta behean amildegia. |
![]() |
| Fraucata-ren hormak gure gainean, Cotatuero-ra bidean. |
![]() |
| Cotatuero urjauzia. Bere azpian atseden txiki bat hartu dugu eta Racón-etik jarraitzea erabaki dugu. |
![]() |
| Hau da Racón faxara igotzeko bidegurutzea. Aldapa daukagu baina baso eder honen barrutik joanda ez dago "aldaparik". |
![]() |
| Atzera begira, Cotatuero-ra etortzeko erabili dugun Canarellos faxaren ibilbidea ikusten dugu. |
![]() |
| Orain Gallinero-ren hormen azpitik goaz. Hau da Racón faxa. |
![]() |
| Cotatuero atzean geratzen da. |
![]() |
| Cotatuero-ren goiko aldea. Hodei beltzak hasi dira agertzen, baina lasai goaz. Oraindik eutsiko diola dirudi. |
![]() |
| Fraucata-ko hormak eta Tobacor mendia. Canarellos erdi aldean somatzen da. |
![]() |
| Cotatuero |
![]() |
| Racón-en Gallinero-ren azpian. |
![]() |
| Carriata zirkora heltzen. Tozal del Mallo ezkerrean, hodeipean. |
![]() |
| Tozal del Mallo. Ordesako branka dotorea. Igotzeko bide arrunta erraza da. |
![]() |
| Carriata zirkoan. |
![]() |
| Orain "Pradera"-ra jeistea geratzen zaigu. Hainbat aldiz igo eta jetsi gara hemendik eta oso ezaguna egiten zaigu. |
![]() |
| Ibilbidea Track-a |



















































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina