![]() |
| Irudi oso dotoreak ikusteko aukera daukagu. |
![]() |
| Hau zen hasierako plana, baina berandu gabiltzanez, Degurixara igo eta handik Andartora joatea erabaki dugu. |
![]() |
| Goroeta auzoa igaro eta urtegiaren bukaeran Orbera doan pistatik hasi gara. Berehala utziko dugu eta Orbe baserritik doan PRa jarraituko dugu. |
![]() |
| Iruaitzen hiru tontorrak ditugu sakanaren gainean, ezkerrean. |
![]() |
| Azkenengo egunetan euri dexente egiten ari da eta Arbe errekako urjauziak oso dotoreak daude. |
![]() |
| Bidea oso labainkorra da zati batzutan, baina garbituta dago eta pistatik baino hobeto goaz. |
![]() |
| Paraje ederrak Arbe sakanean. |
![]() |
| PRa pistara ateratzen da, eta pistatik jarraitzen du zati batean. Ugastegi baserrietara heldu baino lehen, pistaren ezkerrean dagoen urjauzi eder hau ikustera hurbildu gara. |
![]() |
| Artaldea tontorretik gertu. Urkulu ikusten da, eta baita Arbe sakana. |
![]() |
| Degurixa. Lasaitasuna eta gozamena. |
![]() |
| Tontorrera hurbiltzen. |
![]() |
| ANDARTO (1074m). Mairuatx mendia Degurixa erdian, eta Arlautz, Aranguren, besteak beste, fondoan. |
![]() |
| Araotzeruntz begira. Beste abiapuntu bat paraje hauetara etortzeko, eta ibilaldi ederrak egiteko. |
![]() |
| Beheruntz, pasabide dotoretik. |
![]() |
| Degurixara jeisten. |
![]() |
| Degurixatik behera, pagadian dagoen galtzada ederrean. Pista gertu dago, baina zorionez, betiko bideak oraindik irauntzen dute. |






























iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina