![]() |
| Espelunguère-ko lautadara atera eta hor ditugu ezkerrean Liouviella eta Cúpula de Secús, Estanés lakuaren gainean. |
![]() |
| Gure gainean Acué-ren horma gorrixkak. |
![]() |
| Cúpula de Secús. |
![]() |
| Liouviella. |
![]() |
| Hasieran pista jarraitzen da basoan sartzeko, baina berehala bukatzen da. |
![]() |
| Hau da gure norabidea. Hiru ordu edo markatzen ditu aterpera heltzeko. |
![]() |
| Basotik atera eta han atzean ikusten dugu Midi d'Ossau-ren buru erraldoia. |
![]() |
| Couecq txaboletara heltzen. Hemendik ezkerrera hartzen bada, Acué-ra igo daiteke. Joanda gaude pare bat aldiz, elurrarekin. |
![]() |
| Cabane Grosse. |
![]() |
| Eta bere albokoa. |
![]() |
| Grosse txabolako alde irekia. Oso txukuna eta garbia. |
![]() |
| Txabolak eta Acué-Gabedaille atzean. Eskuinean Countendé de Couecq lepoa eta Arri-ra doan ertza. Hortik ere igo daiteke Arlet-era. |
![]() |
| Baina gu aterpera doan GRa jarraitzen goaz. Itzuli guztia egiteko gogoa daukagu. Col de Acué edo Countendé-ren eskuinean Pic Arri. |
![]() |
| Cúpula de Secús, Portaza eta Secús mendilerroko gainontzeko tontorrak. |
![]() |
| Lapachoaou lepora heltzen. Igoera luzea baina nahiko leuna. |
![]() |
| Lepoan, 1940 metrotara. Hemendik aurrera, Arlet-en azpira heldu arte nahiko laua da bidea. Ezkerrean, Acué eta Gabedaille. Gero horien atzetik itzuliko gara. |
![]() |
| Lapachoaou txabolak, Urdos aldera jeisten den beste haran batean. |
![]() |
| Banasse-ko larreak eta gure gaurko tontorra. Hau dena zeharkatu behar da. Bidea ea laua da, eta oso erosoa. Gainera ingurua ederra da. |
![]() |
| Gourgue Sec txabola laku txiki baten ondoan. |
![]() |
| Toki ederrean dago kokatuta txabola hau. Eskuinean, Baralet harana. |
![]() |
| Toki oso kuriosoa da Banasse lautada hau. Ur ugari dago eta errekatxoaren meandroak ikusgarriak dira. Beste Aguas Tuertas bat dirudi. |
![]() |
| Bidegurutzea. |
![]() |
| Aldapa latza, baina arazorik gabe. |
![]() |
| Ertzean, tontorretik gertu. Aterpea eta lakua gure azpian. |
![]() |
| Arlet aterpea eta lakua. Toki dotorean dago aterpea. |
![]() |
| Beste alderuntz, Aguas Tuertas. Horra jetsiko gara. |
![]() |
| Castillo de Acher. |
![]() |
| Aurrean Arlet lepoa eta Aillary mendi gorria. Lepo horretatik jeisten da Aguas Tuertas-era. |
![]() |
| Dec de Lhurs, Billare eta Auñamendiren piramidea. |
![]() |
| Aguas Tuertas. |
![]() |
| Aguas Tuertas-en gainean Marcatón, Anatera, eta Agüerri eta Castillo de Acher besteak beste, atzerago |
![]() |
| Aillary eta atzean, Chipeta, Petraficha, Quimboak, Gorreta, Gamueta, Acherito. |
![]() |
| ARLET (2207m). Atzean, Midi, Balaitús, e.a. |
![]() |
| Beste aldera jeisten. Goian malda dexente dauka, eta momenturen batean eskuak erabili behar dira. Hau elurrarekin ez da izango oso erraza. |
![]() |
| Tontorra ezkerrean geratzen da. Hori da jetsi dugun ertza. Orain lakura ari gara jeisten. |
![]() |
| Aterpearen atzean Labigouer mendia. |
![]() |
| Arlet lepora ari gara igotzen. Arlet mendia eskuinekoa da. Toki guztietatik ikusten da Midi. |
![]() |
| Aillary mendia Arlet lepotik. Hemendik berehala igotzen da, baina egonda gaude bi aldiz, eta gaur txanda-pasa egingo dugu. |
![]() |
| Hurrengo helburua horra jeistea da. |
![]() |
| Aguas Tuertas. Gero haran guztia zeharkatuko dugu, fondoraino, eta han ezkerrera joan. |
![]() |
| Arlet mendiaren mazela zeharkatzen. |
![]() |
| Hor ikusten da Aguas Tuertas-erako sarrera Guarrinza-tik. Inguru honetara jetsiko gara. |
![]() |
| Arlet lepotik behera, diagonal luze bat egiten du, Acué-ren lepora doan haranera heldu arte. Bidea mugarriz markatuta dago. |
![]() |
| Oza harana eta Chipeta-tik Acherito-rainoko mendierroa. |
![]() |
| Behin Aguas Tuertas-en, egin dugun jetsiera ikusten. Arlet mendia eskuinekoa da. |
![]() |
| Meandroa. Gu orain errekaren ezkerretik (ez dugu zeharkatuko erreka) joango gara haranaren fondoraino. Toki batzutan ura eta hezetasun dexente aurkitu dugu, baina nahiko ondo heldu gara bukaerara. |
![]() |
| Bukaerara heldu eta ezkerrera hartu dugu. Berehala aurkitu ditugu baliza hauek. Orain Escalé igarobidearen bila. |
![]() |
| Zati hau ere ez dugu ezagutzen. Hemen errekatxo txiki bat dago eta alde batera eta bestera ibili behar da. |
![]() |
| Heldu gara Escalé igarobidera. |
![]() |
| Igarobide polita. Bidea "armatuta" dago. |
![]() |
| Aurrean daukagu Espelunguère-ko basoa eta lautada. Baso horretatik doa bidea. |
![]() |
| Atzera begira, Escalé igarobidea. |
![]() |
| Pagadian sartzera goaz. |
![]() |
| Udazkeneko koloreak. Gozamena. |
![]() |
| Espelunguère-ko lautadara jetsi gara, txabolaren ondora. Hortik gatoz gu. |
![]() |
| Eta lasai, presarik gabe, eta udazkeneko arratsalde ederraz gozatzen, aparkalekura jeisten goaz. |
![]() |
| Hasierako urjauzi berbera berriz. 7 bat orduko ibilbide ederra egin dugu, eta modu egokia hiru eguneko trilogia bukatzeko. |
![]() |
| Aparkalekutik Estaens zentralera eta Forges d'Abel-era doan errepide estua ere oso polita dago. |
![]() |
| Hurrengo egunean, Tramacastillan, bertako eta inguruko udazken koloreak. |














































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina