![]() |
| Ertzetik ibiltzea pistatik joatea baino askoz interesgarriagoa da. Putre ugari dabil eta bat elurrezko korridoretik gora doa. Horrek ez du behar neguko materialik... |
![]() |
| Beste hauek zelataldia egiten. |
![]() |
| Lizarraga aldea eta Malkasko eta Iturgaieneko Trinitatearen ingurua. |
![]() |
| Beriain. Eskuineko ertzetik igoera polit eta desberdina dauka. Beriain fajatik |
![]() |
| Ollide Haitzetan gaude. Ertzeko tontor guztiak igotzen eta jeisten joango gara San Adrianeruntz. |
![]() |
| Baina halako batean ezagutzen ez genuen arku natural eder batekin egin dugu topo. |
![]() |
| Portupekoleze izena dauka. |
![]() |
| Toki ederra da. |
![]() |
| Arkua eta lezea. |
![]() |
| Sakana aldera dauden amildegien gainean. |
![]() |
| Unanua herria haranean. |
![]() |
| Ollideko Haitzak. |
![]() |
| Haitzetako baten tontorrean, Beriain eta Aralarreko Mikel Deunari begira. |
![]() |
| Gora eta behera inguruaz gozatzen. |
![]() |
| Ollideko haitz nagusiaren bila. |
![]() |
| Dorrau eta Beriain. |
![]() |
| Beste putre bat adi zelatan. |
![]() |
| Putrea bere hegaldi dotorean. |
![]() |
| Ollideko Haitz nagusia. |
![]() |
| Bere tontorretik San Adrian tontorra eta baseliza. |
![]() |
| San Adrianera igo baino lehenago behera jetsi gara eta baso eder honetatik Baizara hurbiltzen goaz. |
![]() |
| San Adrian atzean utzi eta Baizara igotzen. Urte asko dira ez garela ibili inguru hauetan. 1988.urtean mendiko bizikletekin ibili ginen. Orduan oraindik bizikleta gutxi ikusten ziren mendian. |
| 1988an |
![]() |
| Baizara heltzen. |
![]() |
| BAIZA edo MAIZAko buzoia (1182m). |
![]() |
| Aratz, Aitzgorri, Anboto,..., eta Etzegaratera doan errepidea. |
![]() |
| Tontorrean gustora. Beriain beti laguntzen. |
![]() |
| Baizatik atzera egin eta San Adrianera goaz ertzetik. |
![]() |
| Lizarraga herria gure azpian geratzen da. |
![]() |
| SAN ADRIAN (1114m). |
![]() |
| Baselizari bisita bat egitera. |
![]() |
| Eguzkitan zerbait jan ondoren, Lizarraga mendatera itzuli gara, pista jarraituz. Pasiara polita egin dugu azkenean. |


































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina