![]() |
| CALAFATE. Hostala. Itzultzen hasteko ordua da. Goizeko 8:30etan hartuko dugu Puerto Natales-era doan busa, Argentina eta Txileren arteko muga zeharkatu ondoren. |
![]() |
| Autobusetik, Paine mendikate guztia ikusten dugu pampa patagonikoaren hondo-irudi bezala. |
![]() |
| Hego Izotz Eremuko mendiak. |
![]() |
| Paine. |
![]() |
| Baguales mendilerroa. Horrelako paisaiak ikusten, oso ondo egiten da lau orduko bidaia (+ mugakoa). |
![]() |
| Dorotea-ko muga igaro ondoren, berehala helduko gara Puerto Natales-era. |
![]() |
| Aurrekoetan bezala Amerindian hartu dugu ostatua. Hemen genituen Argentinan behar ez genituen tresnak gordeta, eta gainera oso ondo tratatzen gaituzte bertakoek. |
![]() |
| Merienda-bazkaria egiten hostalean. |
![]() |
| Nahiko hegoan gaude! |
![]() |
| Garai honetan ez dago turismo askorik eta gozamena da Costanera-tik pasiatzia. Gainera, daukagun eguraldi bikainarekin, oso ederra ikusten da dena. Kormoranak eguzkia hartzen. |
![]() |
| Alberto de Agostini eta Patagoi bat. |
![]() |
| Costanera eta Dorotea mendia. |
![]() |
| Etxe gehienak era honetakoak dira, egurrezkoak eta kolore biziekin margotuta. |
![]() |
| Los Pioneros jatetxea, Costaneran. |
![]() |
| Eguzkia badihoa izkutatzera mendien atzean, baina oraindik espektakulu ederra ikusiko dugu. |
![]() |
| Seno Ultima Esperanza, Balmaceda mendia erdian, Cordón Prat eta Paine eskuinean. |
![]() |
| Balmaceda eta Cordón Prat. |
![]() |
| Dorotea tono gorriak hartzen ari da. |
![]() |
| Paine Grande. Izugarria da nola ikusten den hemendik. |
![]() |
| Balmaceda mendia. |
![]() |
| Balmaceda. Gero eta ederragoa jartzen ari da. Costaneran arratsalde eta ilunabar bikainak igaro ondoren, erdi aldera joan gara. Afaltzeko hitzordua daukagu. |
![]() |
| Horrela prestatzen dute bildotz patagoniko famatua. Baina hau ez da izango gaurko gure menua. |
![]() |
| Herriaren beste puntan dagoen "El Cangrejo Rojo"-n elkartu gara semearen lagunekin, elkarrekin afaltzeko. Koktela: txiletarrak, estatu batuarra, kanadiarra, irlandarra eta gu. |
![]() |
| Menu desberdinak, baina denak oso goxuak, Txileko ardo txuri eta beltzekin lagunduta. |
![]() |
| Apirilak 16. Goizeko 9retan hartuko dugu Punta Arenas-era itzultzeko busa. Hiru bat orduko bidaia daukagu. Bus geltokiaren ondoan dagoen ostatua egunsentiko eguzkipean. |
![]() |
| Autobusetik hartutako irudiak. Natales-etik irteten gaude. Behelainoak eta izotza zelaietan. |
![]() |
| Batzuk lotan, eta gu ahal dugun guztia ikusten. Patagoniari azkenengo begiradak... |
![]() |
| Bi egun ditugu PUNTA ARENAS-en egoteko. Motxilak eta poltsak berriz prestatu, herrian itzuli batzuk eman eta lagunekin agur afari eta bazkariak egiteko izango dira. |
![]() |
| Momentu lasaia. Kafea hartzen "El Pingüino" irakurriz. |
![]() |
| Eskolatik irteteko ordua da. Eskola honetan neskak bakarrik daude. |
![]() |
| Costanerak erakarmen handia du. Berriz ez dugu uste askotan egongo garenik Magallanes itsasartean, nahiz eta, zeinek jakin? |
![]() |
| Kasinoa. Kuriositate bezala, goiko solairuko komunetatik hiri guztia ikusten da, beirate hauen ondoan baitaude, eta badirudi kanpotik ikusi behar zaituela, baina ez da horrela. |
![]() |
| Café-Almacén "Tapiz". Toki kuriosoa eta oso atsegina lasai egoteko. |
![]() |
| Eñauten pisukidea den Diegorekin, bere amak prestatutako mermelada goxuak eta gazta dastatzen. |
![]() |
| Artzaiei eskeinitako monumentoan. |
![]() |
| Erdiko pasealekuan, udazkeneko koloreekin. Bi egun barru udaberrian egongo gara... |
![]() |
| Denda hau asko gustatu zaigu. Denetarik saltzen dute, kale erdian. |
![]() |
| Arturo Prat kaiaren sarreran. Hemendik ateratzen dira Antartika, Ushuaia, Puerto Willians, eta abarrera doazen itsasontziak. |
![]() |
| Magallanes eta Antartikako esploratzaileei buruzko informazioa. |
![]() |
| Hortik gertu dago Azoka. Jatetxez beteta dago eta oso ondo jaten da. Alfredo Soto irakasle eta Antartika eta Patagoniako adituarekin bazkaltzen. |
![]() |
| Illunabarrean, pasiera luzea Costaneratik. Azkenengoa izango da. |
![]() |
| Australis itsasontzia. |
![]() |
| La Mesita Grande-n afaltzen Eñauten pisukide eta lagunekin. |
![]() |
| Apirilak 18. Goizeko 6:20an hartu dugu Santiagorako hegazkina. Egunsentia. |
![]() |
| Landutako eremuak Santiagora hurbiltzerakoan. |
![]() |
| SANTIAGO. Zortzi ordu ditugu Madriderako hegaldia hartu baino lehen. Aurretik ezaguna dugun hirian itzulitxoa emateko nahiko denbora. |
![]() |
| Manuel Montt inguruan ibili gara, hemen geratu bait gara Karukinkan ezagutu genuen Franciscarekin bazkaltzeko. |
![]() |
| Auzo horretako jatetxe tipikoenetakoa omen da. |
![]() |
| Bazkaldu eta solasaldi ederra izan ondoren, azken agurra. Euskal Herrian ikusiko dugu elkar! |
![]() |
| Bidai luzea Madridera eta Euskal Herrira, baina bizi izan ditugun egun bikainak asko arinduko digute, bai bidaia, eta bai |






































































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina