2023/09/21

⛰️Pic de AMITGES 2851 mt. ⛰️Tuc de SABOREDO 2834 mt. 馃彏️Gerber haranetik.

 

IBILBIDEA 

 2023-08-01 Hirugarren eguna Aran haranean. Gaurko ere eguraldi ona dago iragarrita. Baliatu behar dugu. Salard煤-tik Bonaigua mendatera igo eta Alt An猫u aldera pare bat km jetsi ondoren, La Peulla-ko aparkalekura heldu gara. Gerber haranera joango gara. Aurretik, behin igota gaude hortik Matar贸 aterperaino, baina tontorrik egin gabe.

 Honen ondoan dagoen aparkalekua da gaurko irteera eta helmuga (1900m). Goizeko 8,40ak dira.

 Hau da gure norabidea. Matar贸 aterperaino igo eta gero ahal duguna.

 Hasieran bide lasaia eta erosoa hor aurrean ikusten den Gerber haranaren sarrerara heldu arte.

 Oso ondo landutako bidea haranera sartzeko.

 Gerber-eko lehenbiziko laku txikia. Ordu hauetan ez dabil inor. Badakigu aurretik mendizale talde nahiko handia doala, irteeran ikusi ditugulako, baina bestela bakarrik goaz. Jeisterakoan ez da horrela izango.

 Bigarren lakura igotzen.

 Estanyera del Mig. Oso koketoa. Bidea ezkerretik doa goruntz.

 Landaretza lakuaren ertzetan.

 Bigarren lakua atzean utzi eta berehala helduko gara hirugarrenera, handiena.

 Estany Gerber-era heldu gara. Haran honetara datozen gehienak honera heltzen dira. Hori esan digu aparkalekuko arduradunak. Eta aparkalekua egunero betetzen dela, udan noski.

 Laku hau zoragarria da. Handia eta mendi ederrez inguratuta.

 Gerber lakua eta Puis de Gerber eta Pics de Ser贸s. Gu orain laku honen ezkerretik joango gara, eta ezkerrean dagoen Puis de Gerber-en ezkerreko mendatera igoko dugu. Matar贸 aterpea hor kokatzen da.

 Lorategia laku ertzean.

 Lakuaren gainean aldapa tentetu egiten da.

 Altuera hartzen da lakuaren gainean eta bloke artean igaro.

 Lakua eta Pics del Ser贸s eta Pic del Campo.

 Aldapa handia goiko lakuetara igotzeko. Momentu batzutan eskuak ere erabili behar dira harkaitz blokeak gainditzeko.

 Eta zati honetan zuhaitzen sustraiek ere laguntzen dute. Bidea beti dago oso ondo markatuta.

 Aldapa horiek gainditu ondoren, zati lasaiagoa lakutxo artean. Ingurua oso ederra da. Amitges tontorra ezkerrean eta Puis de Gerber eskuinean.

 Atzean utzi dugu Estany Long. Bidea ezkerretik dator eta hona heldu arte ez dugu lakua ikusi.

 Aterpera heltzeko balizak. Azkenengo momenturarte ez da ikusten aterpea.

 Estany Long eta Estany Red贸-ren gainean.

 Bi lakuak behean utzi eta laister ikusiko dugu aterpea.

 Muino baten gainean dago kokatuta Matar贸 aterpea. Helikopteroa eta suhiltzaileak ikusten ditugu.

 Helikopteroa aterpearen azpian, ezkerrean dagoen lakuaren ondoan utzi dute. Beraiek aterpeko tresneriaren errebisioa egiten ari dira.

 Matar贸 aterpea (2476m). Oso txukuna dago eta gaua igarotzeko toki egokia. Guk honerainoko bidea ezagutzen genuen aurretik. Denboraz oso ondo gabiltza (11,15ak dira) eta Amitges tontorrera igotzea erabaki dugu.

 Oraindik igoera latza geratzen zaigu aurrean daukagun Amitges tontorrera igotzeko. Baina ahaleginduko gara. Bere ezkerrean, Pics de Bassiero.

 Hor utzi dugu helikopteroa. Orain beraiek Amitges aterpera joango dira, hango errebisioak egitera.

 Gu, laku horretara jetsi eta goian dagoen lepora igoko gara, Estany Gelat lepora. Aldapa handia eta apur bat korapilatsua.

 Balizak eta Pic d'Amitges. Hemendik izugarrizko itxura du, baina atzeko aldetik errazagoa da. Gogorrena lepora igotzea da.

 Horiek gu baino askoz lehenago helduko dira...

 Aipatutako lakua igaro eta harkaitz bloke handien artean doa bidea hasieran.

 Atzean geratzen da Matar贸 aterpea.

 Aldapa handia. Beste bi laku txiki Amitges-en hormen azpian.

 Estany Gelat lepoa (2585m), eta Gerber lakutik ikusten genuen Puis de Gerber mendia.

 Lepo honetatik izugarrizko ikuspegia daukagu. Estany Gelat harrigarria gure azpian eta Sendrosa, Colomers aldeko tontorrak, Montardo, Besiberri mendikatea eta Aneto-Maladeta. Gauden tokitik Saboredo lakuetara eta aterpera jetsi daiteke.

 Amitges gertu dagoela dirudi, baina oraindik eskuinaldean geratzen den Amitges lepora igo behar dugu.

 Estany Gelat, Saboredo lakuak eta aterpea, Gran Tuc de Sendrosa, Montardo,...


 Estany Gelat eta Saboredo aterpea.

 Amitges lepora igotzen. Luzea egiten da azkenean, baina daukagun inguruak aldapa arintzen du.

 Atzera begira, Matar贸 aterpea eta inguruan dauden laku guztiak, batzuk igaro ditugu.

 Amitges lepoan gaude (2760m). Eskuinean, nahiko gertu, Tuc de Saboredo daukagu. Lehenbizi gure ezkerrera joango gara, Amitges-era, baina jeisterakoan akaso...

 Amitges aldera begira, lakua eta Amitges aterpea behean, Orratzen azpian, eta Peguera, Subenuix, e.a. Sant Maurizi ingurua da hori.

 Lepotik nahiko azkar igotzen da tontorrera, harkaitz artean doan bidezidorra jarraituz. Ez dauka inongo zailtasunik. PIC D'AMITGES (2851m). Eguerdiko ordubatean heldu gara. Luzea baina oso interesgarria.

 Ondoan, 1986an Amitges aldetik igotako Bassiero tontorrak.

 Biok gailurrean. Atzean, Besiberri mendikatea eta Aneto-Maladeta. Gozatzeko eguraldia eta tokia.

 Tontor asko ezagunak eta beste hainbat oraindik guk igo gabekoak. 2016/09/gran-tuc-de-colomers-2933-mt

 Eta bagoaz beheruntz, Amitges lepora. Ondo gabiltza eta Tuc de Saboredo-ra ere igotzea erabaki dugu. Hemen gaudenez...

 Lepora heltzen. Amitges tontorra goian, atzean.

 Lepotik gertu daukagu Tuc de Saboredo. Aurrekoa baino apur bat zailagoa dela esan digute beste mendizale batzuk. Bukaeran trepada aereoren bat daukala.

 Oinera erraz heltzen da eta berehala hasten dira trepada txikiak.

 Goian trepada teknikoagoak daude eta aereoa da, baina ez da oso zaila. Gozatu egin dugu igoeran. Atzean, Gelat lakua eskuinean eta Saboredo lakuak.

 Gailurrera irteten. Saboredo lakuak eta Gran Tuc de Sendrosa atzean.

 TUC DE SABOREDO (2834m). Eguerdiko ordubietan. Comoloformo-Besiberri mendikatea.

 Colomers aldeko mendiak aurrean eta Russell-Tempestades-Aneto-Coronas-Maldito-Maladeta-Alba mendilerro guztia atzean.

 Montardo aurrean eta Perdiguero-Lliterola-Maup谩s-... atzean.

 Tuc de Sendrosa. Lepoa eskuinean eta bertatik doan ertza da bi egun lehenago igotakoa. 2023/09/tuc-gran-de-sendrosa-2703-mt-

 Saboredo lakuak. Aterpea ere ikusten da.

 Mauberm茅. Hodeiak hasi dira inguratzen. 2011/09/passaran-mugarik-gabeko-ibilbidea 

 Lehen igotako Amitges.

 Gelat laku zoragarria.

 Arazorik gabe jetsi gara tontorretik eta lepora heltzen ari gara. Orain jetsiera luzea geratzen zaigu, baina erabat gustora goaz.

 Lepoan Sant Maurizi aldea eta Peguera, Subenuix eta abarrekin.

 Lepotik beherako lehen zatia bloke artean da. Baina orain ezaguna da.

 Estany Gelat lepoan, lakua eta Tuc de Sendrosa mendiarekin.

 Matar贸 aterpearen azpian dagoen laku ederra. Bertan oinak freskatuko ditugu, atsedena hartuz.

 Orain ez dugu igoko aterpera. Bere azpitik goaz L'Illa lakuaren ertzetik. Hemen zegoen lehen suhiltzaileen helikopteroa.

 L'Illa lakua eta Bassiero eta Amitges mendiak.


 Red贸 eta Long lakuen gainean. Igoerako bide beretik goaz beheruntz.

 Pinuen kontrastea Gerber lakuaren ur urdinekin.

 Lakuaren gainean dagoen blokeen arteko aldapa gogorra jeisten.

 Gerber lakua eta Puis de Gerber ezkerrean. Orain jende gehiago dabil hemen. Gu lasai, ordubetean helduko gara aparkalekura. Ibilbide zoragarria izan da gaurkoa eta nekatuta, baina erabat asetuta bukatu dugu. Orain Bonaigua-ra bertako ostatuan zerbait hartzera.

 Eta Bonaiguan sorpresa! Ez zegoen beste inor ostatuan eta kasualitatez Elgoibartar bat eta Soraluzeko hiru txirrindulari bokatak jaten. Laurak ezagunak, ikasle ohiak izandakoak. Traspirenaika egiten ari dira. Beraiekin barre batzuk egin eta zorte ona opariz agurtu dugu elkar. Beraiek bihar Viella-tik Benasque aldera. Guk bihar turismoa...





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina