2020/07/16

BACIÁS 2760 mt. Panticosako klasiko bat.








2020-07-04 Konfinamenduaren ondorengo lehenbiziko irteera Piriniora. Bagenuen gogoa!!! Igoera erraz eta klasikoa aukeratu dugu, Baciás. Aurretik sei bat aldiz badaukagu igota, urteko urtaro guztietan. Baina ez zaigu inporta. Goizeko 7:30etarako hasi gara oinez Bainuetxean. Harrituta geratu gara, ordu hauetan ea beteta baitaude aparkaleku guztiak. Argi dago, beharra daukagula mendira irteteko.

Argualas eta Garmo Negro. Horruntz, beti bezala, jende pila. Eguraldi oso ona dago iragarrita astebukaera guztirako eta horrela da.

Ur asko dator toki guztietatik.


Bidea oso nabarmen eta ezaguna da. Goiko leporaino GR11 jarraitzea da. Beraz, adierazpen gutxi.



Eguzkia Bainuetxeko lakuko uretan.

Hirumilakoak eta Pondiellos.
GARMO NEGRO-ALGAS-ARGUALAS 

Errododendroak topera daude loreztuta.



Begientzako jaialdia.




Pondiellos eta Arnales Infiernoekin lotuta.
Brazato-ko urtegian goizeko 9:30etan. Atseden txiki bat aurrean ditugun edertasunak ondo barneratzeko.

Brazato tontorrak urtegian bikoiztuta.



Telera-Retona-Collarada-Punta Escarra mendilerroa.

Goiko lakuetatik urtegira erortzen diren urak.

Urtegiaren gaineko muinoan, goiko lakuen ondoan.

Brazato-ko goiko lakuak. Paraje zoragarria, Lavaza tontorren babesean.

Lepora heltzeko geratzen zaiguna. Hemen ez dugu elurrik zapalduko.

Ikuspegia, bikaina.

Lepora heltzen. Hemen utziko dugu GR11, Bujaruelo-ra doana, eta eskuinera hartuko dugu.

Lepotik Vignemale guztia daukagu aurrez aurre.

Argualas-Algas-Garmo Negro-Pondiellos-Infiernos atzean.

Lepotik gora elurguneak daude oraindik eta ahal den horizontalean pasatzen saiatuko gara. Elurra gogorra dago oraindik.

Tontorraren azpira heldu baino lehen, elurgune hau igo eta gainean daukagun ertzera igoko dugu, gero ertzetik jarraitzeko. Bide egokiena iruditzen zaigu.

Gure ihezko mendi ezagun bat agertu da, Pico de las Neveras, eta Arratille bere ondoan. Orduan esan genuen bezala, "casacriston" dago Panticosatik. Hor seguru ez dela jende pilaketarik egongo.
 2019/08/pico-de-las-neveras-2891-mt

Ertzera igotzen harritzatik. Fondoan, Vignemale, Chabarrou, Neveras-Arratille. Mulets mendatearen inguruak.

Ertzean. Erraza da eta beheko harritzak baino askoz erosoagoa. Behean mendatea.

Tontorrera heltzen. Atzean, Bainuetxe gaineko tontorrak, Balaitús fondoan, Gran Facha eskuinean,...

BACIAS (2760m). Oraingoz bakarrik gaude. Laster hasiko da jendea heltzen.

Vignemale-rekin.

Brazato urtegia.
Bujaruelo aldera erortzen diren maldak eta lakuak. Fondoan, Mondarruego-Escuzana, Gabietous, Taillón, Perdido-Marboré, Astazous eta, ezkerrean, Munia mendikatea.

Vignemale, erraldoia.

Arratille-Pico de las Neveras eta Letrero lepoa.
Balaitús, Costerillou ertzarekin.

Baciás lakua, tontorraren azpian, oraindik erdi izoztuta.

Taillón igoera

Beheruntz, berriz igoerako bidetik. Zalantzan egon gara, hemendik zuzenean jeisteko urtegira, ezkerretik, baina Brazato-ko lakuen parajea asko gustatzen zaigu eta hortik igarotzea erabaki dugu.

Ertza utzi eta beheko elurguneetara jetsi gara. Orain bigunagoa dago elurra.



Lepotik, Batanes-eko lakuak, Bujaruelo-ra doan bidean.
GR11 PANTICOSA- BUJARUELO 

Hor dago zer geratzen zaigun orain.

Brazato-ko goiko lakuetan. Gozamena!

Urtegiko ertzak, errododendroekin.



Urtegitik behera. Eguerdia da eta bero egiten du. Irudi nahiko penagarriak ikusiko ditugu. Familiak umeekin hondartzara joango balira bezala, goruntz. Gehienak protestatzen, ez dakitela nora doazen ere. En fin, tristea...

Bainuetxea. Behera heltzerakoan, kotxeak errepidearen bi aldeetan aparkatuta, dena beteta ikusiko dugu. Pasada bat!

Garmo Negro-ra doan bide ondoan dagoen urjauzi ederra. Panticosa herrira jetsiko gara bokata jan eta ondo hidratatzera...
Ilunabar dotorea Tramacastilla-ko leihotik. Sabocós-Peña Roya-Punta Blanca.


IBILBIDEA