2012/04/14

ASTURIAS: Proaza-Desfiladero las Xanas-Puerto de la Ventana; LEON: San Emiliano,Torrestio, La Farrapona; Asturias: Somiedo, Brañas de la Pornacal eta abar...

         Pasku Astea Asturiasetik Leonera, eta berriz Asturiasera...

 Barru-ko hondartza.
Kriston eguraldiarekin hasten dugu periploa... Badakigu hurrengo egunetan ez dela izango horrelakoa.
El Texu. 2.000 urte inguru omen ditu. 6 metroko zirkunferenzia. Quirós kontzejuko Bermiego herrian dago.

Elizako arkupeak laukiztatuta Ubiña mendikateko Peña Rueda ikusten dugu.
Hagina

 Horreoaren zutabea.

Bermiegoko etxe txuri-gorria.
Bigarren egunean, Proaza ondoko Villanueva herrian, euripean, Xanas haitzartea ezagutzeko asmoarekin.
 Las Xanas. Hasieran dagoen tunelean.

Espektakularra

Villanueva atzean lagatzen ari gara.

Imajinazio apur batekin Xanak entzun daitezke.

Bidea oso ondo egokituta dago, soka eta guzti, amildegia handia denean alde batean.


Gainera La Llaguna ibaia urez gainezka dator.

Pedroveya herriraino dator ibilbidea. Bakar bakarrik gabiltza...Ez da arraroa.
Berriz bide beretik jetsi gara, paisaiaz eta euriaz disfrutatzen...Horregatik dago hain berdea dena.

Arratsaldean Leon aldera pasatzen Ventana portutik. Zalantza batzuk izan ditugu, elurra bait zegoen, baina bidea garbi aurkitu dugu. Babian sartzera goaz.

Torrebarrio-tik Ubiña Txikia eta Ronzon kollaua ikusten ditugu. Ubiña Handia eta Fontanak tapatuta daude.

San Emiliano


Hurrengo egunean Torrestio-ra etorri gara.

Farrapona-ra igotzea pentsatu dugu, batzuk oinez, bestea bizikletan. Herriko txakur bat etorri da gurekin gida bezala.

Portua baino beherago hasten da elurra. Hemen, egiten ari du.


Baina ez gara beldurtu eta Salienciako lakuetara igotzea erabaki dugu. Hau Saliencia arana da, Asturias aldean. Somiedon gaude.

Ehunka rebeko ikusi ditugu.
 Cerveriz lakua izoztuta, Albo gailurren azpian. Hemen ere gu bakarrik gaude.
La Mina lakutxoa eta Traspando eta Calabazosa gailurrak, Somiedo eta Babia eskualdeen arteko muga.


Torrestio-n "La Farrapona" Tabernan. Kriston bokatak prestatu dizkigute eta bertako pasadizo eta historixak kontatu. Oso toki berezia.

Arratsaldean berriz Asturiasera, Pola de Somiedo-ra.
 Euriak jarraitzen duenez, Villar de Vildas-era etorri gara, aspaldian nahi genuen ibilbide bat egitera.
Villar de Vildas. Gailurretan ezinezkoa denez , kota baxuagoetan ibiliko gara. Badaude aukerak... eta oso ederrak gainera.

"La Pornacal" braña.


Horrelako 34 etxola daude, piorno edo isatsez egindako estalkiekin.


 Herrixka bat da. Majikoa... Museo naturala.


Hemendik gora, La Requexada-ko belardiak. Rebekoak eta gu bakarrik gabiltza. Artzak ez dira agertu...

Elurra zapaltzen hasi gara. Gainean, Cornón gailurra daukagu. Noizean behin, eguraldiak treguaren bat eskeintzen digu eta paisaia zabaldu egiten da.
Corralón urjauzia.

Braña Viella edo Braña de los Cuartos-era heltzen.

Inpresionantea dago dena.

Hemengo txabolak besteak baino zaharragoak dira. Hauek sekzio zirkularra daukate, "corroak", aintzinako "castroen" antzera.

Berriz La Pornacal-en, baina orain elurpean. Hau gozamena!

Behin 4 ordu ibili ondoren omenaldia gorputzari Villar de Vildas-eko tabernan.

Eta irteera borobiltzeko, arratsaldean Asturiaseko beste hondartza batera.
Celorio. Mendian dana lainotuta. Goizean elur artean eta orain itsasoan oinak bustitzen...


 Lora hondartzan.