Bidea oso ezaguna da. Respomusora igo ohiko bidetik, Aguas Limpias errekaren ondotik, ahal ditugun edertasun guztiak ikusi eta gozatuz. |
Soba-tik datorren erreka. |
Arriel-etik Cheto lautadara erortzen den urjauzietako bat. |
Musales aldea eskuinean, ilargiarekin. |
Landare politak. |
Soques eta Diente de Soques atzean geratzen dira. |
Ur ugari bide guztian. |
Eta lorak. |
RESPOMUSO. Beti bezain ederra. |
Llena Cantal ezkerrean. Beste tontor oso interesgarria. TEBARRAYko ibilbidea |
Aterpea begi bistan. Ez gara bertara joango. Goiko bidetik jarraituko dugu. Eguzkia parean daukagu! |
Bidegurutzea. |
Llena Cantal. |
Atzera begira. MUSALES Igoera |
Ezkerrean, gure gainean, Frondiellak. |
De las Ranas lakua eta Campo Plano, Llena Cantal, Tebarray mendiak. |
Atzera begira, lakua, Respomuso, Musales, Sancha Collons,... |
Frondiellak. |
Soques-Soba mendikatea. |
Campo Plano eta Gavizo-Cristals eta Frondiellak. |
Facha sakanean sartu gara eta aurrean daukagu tontorra, baina falta zaigu oraindik. |
Lorategiak errekaren ertzetan. |
Horrelako hiru erreka pasa behar izan ditugu. Azkenean oinak blai eginda. |
Facha lakuetara heldu baino lehenago hasi dira elurguneak agertzen. Zorionez arrasto ona dago eta ez da material berezirik behar. Hori bagenekigun. |
Marmotak ere ez du materialik behar. Azkar asko desagertu da. |
Facha lakuetako bat. Hiru daude. |
Beste elurgune bat. Atzean Frondiellak. Hodeiak ugaritzen ari dira, baina ez da ekaitzik espero, eta lasai goaz. |
Lakua zeharkatzen. |
Facha lepora igotzen, atzera begira. |
Facha lepora heltzen (2664m). Atzean daukagun panorama, ederra. Respomuso, Musales, Midi estalita,... |
Lepotik. Orain 340 metroko aldapa latza geratzen zaigu, baina oso entretenigarria. Jeisten ari diren mendizale batzuk abisatu digute semea zain daukagula tontorrean. Bultzada animikoa! |
Bagoaz, piano, piano... |
Zenbat eta gorago, espektakulua ere handiagoa, noski. Balaitús, Frondiellak, Midi, Facha lakuak, Respomuso,... |
Facha hiru lakuak eta Campo Plano eta Respomuso beherago. |
Trepada errazak igaro behar dira, baina beti adi ibiltzeko parajeak, harri solte asko baitago. Ingurua, zoragarria. Facha-ren hiru lakuak azpian. |
Ari gara goiko ertzera heltzen. |
Azkenengo zatira irteten. Atzean, Cambales, Punta de Aragón eta Petite Facha. |
Azkenengo trepadak tontorrera iristeko. |
Hamabiak baino lehenago heldu gara. Jende dexente dago tontorrean. |
GRAN FACHA (3006m). Semearekin, oso pozik. Duela 18 urte hemen ginen hirurok. Polita da berriz horrela elkartzea!
2002
2002
1984 Hemen Ama Birgiña badago.
|
Marcadou eta Wallon aldea, Chabarrou, Vignemale,... |
Eñaut. |
GRAN BARBAT igoera |
PICOS DEL INFIERNO igoera |
Vignemale. |
Tontorreko ikuspegiaz gozatu ondoren, berriz beheruntz, kontu handiagoarekin, nekea ere nabaritzen baita. Gu toki berdinetik La Sarra-ra eta semea, Marcadou-tik bueltan Panticosa-ra. |
Marcadou aldea. Fondoan, Midi de Bigorre agertzen da. MARCADOU igoera |
Jetsi behar dugun ertza eta lepoa. |
"Anbientea" dute paso batzuk. |
Edozein tokitan sortzen dira lorategiak. |
Hortik pasa behar dugu berriz. |
Lepora jeisteko azkenengo zatian. |
Lepotik behera, lakuetara. |
Lakuaren zeharkaldia. |
Llena Cantal. Alde honetatik ere oso dotorea da. |
Errododendroak. |
Tontorra goian. Facha sakana. |
Siemprevivak ere hasi dira agertzen. |
Campo Plano. Toki bikaina. |
Campo Plano uztera goaz. Atzera begira. |
Las Ranas eta Respomuso. |
Respomuso. |
Aterpea, Facha ezkerrean, Campo Plano, Llena Cantal, Gaurier, Marmolera, Tebarray. |
Nahikoa daukagu La Sarra-ra jeistearekin. Santiago-ra gehiegi izango da... |
Aguas Limpias-en urjauzi ederra. |
Arratsaldeko 6retan heldu gara La Sarra-ra. Gora 6 bat ordu eta beste 6 behera, jan eta edateko geldiune batzuk baliatuz. Hau da diesel izatea... Baina gozamena eta poza handiak. Ibilaldi zoragarria! |
IBILBIDEA TRACK-a |