Basoan ilun dago oraindik. Esan bezala hasieratik dena da gora eta gora, atsedenik gabe. Irteera 1240 metrotan egin dugu eta ea 1500 metroko garaiera-aldea geratzen zaigu tontorrera heltzeko. |
Ilargia daukagu lagun. |
Basotik irten eta ilargiak adierazten digu Otal tontorra, oso urruti oraindik eta dexente gorago. |
Elur-jausien ondorioak Turbón sakanean. |
Atzean, Mondarruego, Escuzana eta Gabietouak oraindik itzalean. |
Basotik atera gara eta aldapak berdin jarraitzen du. Sakan honen ezker aldetik doa bidea. |
Ilargia eta hegazkina. Hainbat ikusiko ditugu pasatzen. |
Otal eta Pico Royo-ren artean dagoen sakanean gora, Arañonera kobazuloetara heltzeko lehenbizi. |
Ilargiak markatzen digu norabidea. Ezkerreko mazela horretatik doaz mugarriak. Lepoa erdian, fondoan. |
Arañonera sistemako kobazulo izoztuaren sarrera. Ihez hemen eman genuen buelta, bertan zaparrada bat jasan ondoren. Jeisterakoan egingo diogu bisita. |
Kobazulotik gora, eremu harritsuan sartuko gara. Mugarriak jarraituz goaz. Toki batzutan ez du ematen bide logikoena adierazten dutenik, baina nahiko ondo igotzen da. |
Bujaruelo harana oso behean geratzen da. |
Sakan honetatik doa bidea. |
Goian ikusten den mugarrira igo behar dugu. |
Otal, burua erakusten atzean. |
Leize baten ondotik igarotzen da, eta nola ez, begirada bat bota behar. Atzean, Escuzana, Gabietous eta Bujaruelo mendatearen inguruak. |
Lepora heltzeko azkenengo maldetan. Atzean, Gabietouak, eta Bujaruelo mendatearen ezkerrean, Bernatuara. BERNATUARA IGOERA |
Otal lepotik (2351m), Otal mendia. 1100 metroko garaiera-aldea egin dugu honeraino. Oso konstantea da aldapa. |
Tendeñera, Otal lepotik. |
Otal. Hemendik antzematen dugu nondik dihoan azkenengo igoera. Baina oraindik bere oinera heldu behar gara. |
Otal-en hormak izen bereko haraneruntz. Atzean Tendeñera. |
Oraindik lepoan gaude atseden pixkat hartzen eta ikuspegiaz gozatzen. Otal harana daukagu zuloan. |
Putreak eskuinean geratzen den Pico Royo-n. |
Lepotik, bretxa zuri hori zeharkatu behar da Otal-en oinera heltzeko. |
Atzean Vignemale mendikatea daukagu. Oso ondo ikusten da Moskowa korridorea nondik dihoan. |
Lehen aipatutako bretza zuria zeharkatzen. Behean Otal lepoa eta Pico Royo. Atzean Vignemale, beste guztien gainetik. |
Bagoaz. Bakar bakarrik gaude mendian ( beste askotan bezala). Bidezidorra dago hormaren oineraino. |
Hormen azpian gaude. Ezkerrean daukagun kanaletik gora egin behar dugu. Mugarriak daude bidea ondo adierazten. Hemen kaskoa jarriko dugu, beste erreportai batzutan horrela gomendatzen dute eta. |
Hasi gara trepadekin, baina oraindik ez dugu hartu benetako kanala. Argazkiaren eskuinean antzematen dena da. |
Orain gaude kanalean. Teknikoki erraza da, baina malda handia dauka eta harri eta harkaitz solte asko dago. Adi ibiltzekoa beraz. |
Kanalean. |
Lehenbiziko bretxara irteten. |
Tontorraren ondoko bretxan, Tendeñera-rekin atzean. Hemendik gora gutxi falta da eta errazagoa da. |
PICO OTAL (2701m). 3,45 ordutan igo ditugu 1500 metroak. Mondarruego, Escuzana, Gabietouak, Marboré, Cilindro, Perdido,... |
Vignemale-rekin. |
Tendeñera eta Tozal de Ripera. |
Mallarruego aldea eta Pico de las Escuellas aurrean, Feniás-Argualas-Garmo Negro ondoren eta Midi d'Ossau atzerago. |
Pico de Bernatuara ( beste batzuentzat Gabièt). Igoera potentea dauka horrek ere, Bujaruelotik. |
Goiko zati erraza jeisten. Hau da azken bretxa. |
Kanalera sartzeko zeharkaldian. |
Kanalean. Bertikala da. |
Pasarte apur bat zailagoa. |
Kanala utzi eta igoeran geratu garen tokira jeisten, berriz kasko kendu eta zerbait jan eta edatera. |
Hau da parean daukagun panorama. Mondarruego, Gabietouak, Taillón, Marboré, Cilindro, Perdido,... Zuloan, Bujaruelo harana eta eskuinean, Ordesa. |
Hau da Fenés mendia. |
Bretxa zurira jeisten. Tontorra atzean. |
Eta sorpresa!, talde handi bat azaldu da leizera sartzeko asmoarekin. Bitartean hiru eskalatzaileak berean. Kanalizo bat jarraitzen ari dira. Harrigarria da horma hori. |
Bretxa zuritik, azken begirada Otal tontorrari. Mendi gogorra eta, dirudienez, ez da oso bisitatua. |
Bretxa zuria zeharkatzen, Otal lepora jeisteko. |
Gabietouak eta Escuzana. |
Igoerako toki beretik ari gara jeisten. Tontorra oraindik ikusten da. |
Arañonera sistemako kobazulo izoztua. |
Sistema horretako beste sarrera bat. Izugarria da ateratzen den haize hotza. |
Beste aho bat. Espeleologoak dabiltza hemen. Esan digutenez, Fenés kanpina baino beherago ateratzen dira hemendik sartuta. Zirraragarria izango da abentura hori. |
Oraindik Bujaruelo harana oso behean geratzen da. Aurrean Escuzana. Piano, piano, ... |
Atseden bat balkoi panoramiko dotorean. |
Artzai txabola baten aztarnak Turbón sakanean. |
Basoan murgilduta. Orain eskertzen da itzala. Azkenean 7 ordutan bukatu dugu gaurko ibilaldi gogor eta dotorea. Mendi interesgarria. |