Hasieran Sil ibai gaztearen eskuinetik dihoan pista jarraitu behar da. Belarra jasotzeko garaia da. Erdian Picos Blancos mendia. |
Dotore daude zuhaitzak larrosaz beteta. |
Sil ibaia, oraindik oso txikia. |
Atzera begira, La Cueta herria erdian, mendiz inguratuta. |
Ihintza |
Covalancha artegira igotzen Mortera mendiaren hormen azpian. |
Covalancha artegia eta Picos Blancos mendia. Ezkerreko zulotik gatoz. Balizak toki askotan desagertuta daude. |
Puertos de Calderones ibarra eskuinean utziko dugu. Horra behera jetsi gabe, bidezidorra Cuetalboren hormen azpitik doa. Eskuinean, Peña Chana de Babia eta Montihuero ezkerrean. |
CUETALBO ( 2074m). Ezkerrean, Picos Blancos (Cornón bere atzean), erdian Peña Chana de Somiedo eta Mortera Mendia eskuinean. |
Bigarren egunean igotako Picos Albos ( beraien erdian, Pico Rubio), eta behean Mortera del Valle-ko ilargiko paisaia. |
Cuetalbo-tik jetsi ondoren, Orniz-ekin lotzen duen mendilerroan. |
Artzaia abereekin eta mastinekin beheko ibarrean. |
Gu bitartean goitik. Cuetalbo, atzeko eskuineko tontorra da. |
Eskuinean Montihuero daukagu, eta bere aurrean, Aste Santuan Torre de Babia-tik igo genuen Chabuezo. Beraien artean dago kokatuta Los Verdes lakua. |
Orniz-en piramidea. Berdetik igotzen da, gero ezkerrera hartu eta azkenengo zatia ea zuzen goraino. |
Berdetik gora. Cuetalbo eskuinean, eta ezkerrean Peña los Años-era doan mendilerroa. |
Atzean, Montihuero, Peña Redonda, Los Años, Salgueiro, e.a. Behean, Sil-en Iturburuak. |
Azkenengo zatian sartzen, harriak eta lorak. Hemen dago malda handiena. |
Goitik, Somiedo aldea ikusten dugu. Morteras del Valle eta Valle del Lago. Beste planeta batetako paisaia. |
PEÑA ORNIZ (2191m). Hodeiak sartzen Montihuero aldean. |
Torre Orniz oso gertu daukagu. Joateko asmoa genuen, baina hodeiak sartzen ari direla eta artzaia zain izango genuela eta, azkenean beste baterako utzi dugu. Eskuinean, Calabazosa dago. |
Piramidea jeisten. |
Orain ondo ikusten dugu Cuetalbora egin dugun igoera latza, mastinak atzean genituela. Berotu ederra hartu dugu... |
Sil ibaiaren iturburuetako batean. Orniz atzean. Azkenean artzaia eta artaldea beste toki batetara joan dira eta ez dugu topo egin berarekin. |
Igoerako erabili dugun bide beretik egingo dugu jetsiera. Covalancha artegiruntz hurbiltzen, Picos Blancos ditugu aurrean. |
Montihuero erdian eta Peña Chana de Babia eskuinean. Calderones ibarra orain ezkerrean uzten. |
Ibilbidea |
Sil ibaia La Cueta-tik gertu. |
LA CUETA. Eliza. Azkenean, arazoak arazo, laugarren egunari pentsatutako etekina atera diogu eta pozik gaude. Beste gazta dastaketa bat egin dugu Picos Blancos ostatuan eta bagoaz Torrebarrio aldera. |
Piedrafita de Babia-tik San Emiliano-ra goazela, ezkerrera desbideratu gara Babia-ko Lakua ezagutzera. Ez da oso handia, baina ez genuen ezagutzen eta kuriositatea sentitu dugu. |
TORREBARRIO. Ubiñaren azpian gaude. Goiko auzoko eliza eta Ubiña Txikia. |
Hemen ere mastin ugari daude, baina herrian lasaiak dira. |
Ubiña Handia. |
Fontanak, Castillinak, Puerta de Arco eta Ubiña Handia. Bihar iluntzean beste aldetik ikusiko ditugu. |
Siete eta Castillinak. Ibilaldi ederra egin genuen duela bi urte ertze guzti horretan... |
El Rebezo aterpean. Berria da eta oso ondo dago. Bakarrik gaude arduradunekin. Bertan afaldu eta egingo dugu lo. Bihar arte. |