2020-02-24 Ihauterietako Astelehena. Izugarrizko eguraldia. Gure mendietako klasiko bat! Arantzazutik atera eta Urbiara lehenbizi. |
Aurrean daukagunak deitzen digu eta guk, zintzo, kaso egingo diogu. |
Arbelarera doan bidea utzi eta maldan gora, harkaitzera heltzeko. |
Udaberria otsailean. |
Pasabide oso dotorea ea goraino. Garai batean hau erabiltzen genuen Arbelaitzera igotzeko, baina utzita genuen. |
ARBELAITZ. Orain ertza jarraitzea geratzen zaigu. |
Arbelaitz atzean uzten. |
IRAULE |
IRAULEn |
AITZURI. Buzoietan ipintzen dituen izenak erabiltzen ditugu... Badakigu eztabaidak daudela honi buruz. |
Aketegi pasa eta Aitzgorriruntz. Normalean hor aurrean dagoen Aitzabal "saltatu" egiten dugu, baina gaur bisita bat merezi duela pentsatzen dugu. |
AITZABAL |
Tontorrean, gustora. Igoera labur eta erraza. Honek ere merezi du, bai. |
Eta azkenik AITZGORRI. |
Jeisteko, gehienetan bezala, asko gustatzen zaigun eta nahiko bakartia den bidea aukeratu dugu, Oltzara doana. Lasaitasuna eta gozamena. |
Oltza. Aitzgorriko paradisuetako bat. |
Gaur hemen ez dabil inor. Ah ze pakea! |
Oltzatik Urbiara, betiko bide zaharretik. |
Eta Urbia behean utzita, Zabalaitzen azpiko bidetik, Arantzazura. |
Gaurko zeharkaldia. Noiz ahalko dugu berriz horrelakorik egin?... Oraingoz irudiekin konformatu beharko gara. |
Ibilbidea hemen |