2020-06-20 ATXARTE. Goizeko 8:30rako kotxe asko harrobiaren azpiko aparkalekuetan. Argi dago denok gaudela mendira irteteko beharrez. Urjauzi txikiak errekan. |
Asuntze-Pol Polera doan bidea hartu dugu eta Alluitzen hormen azpira ari gara heltzen. |
Atzean, Urresteiko ertza eta Untzillaitzera doan Diagonal Handia ditugu. |
Untzillaitzeko espoloi eta hormak. |
Urrestei. |
Astxiki. |
Alluitzeko "Concava" hormen azpian. Gure kanala eskuinean geratzen da. |
Garo artean, kanalera hurbiltzen. Freskotasuna hanketan... Untzillaitz atzean. |
Kanalera sartzen. Hasieran Urkulu-Larrano kanaletik igotzen da zati bat. |
Lehenengo zatia. Urkulu kanala hor goian itxi egiten da eta ezkerrera hartzen da Kokuzkulura igarotzeko. |
Bidezidorra antzematen da. Hirugarren aldia da hemendik igotzen dugula, eta gero eta nabarmenagoa da bidea. |
Egin dugu ezkerrera, eta gainean daukagu Kokuzkulu kanal guztia. Izugarria da tokia. Guretzat, bide ederrena Alluitzera igotzeko. |
Lorategia hainbeste harkaitz artean. |
Ardiak, eskerreko hormetan dagoen kobazuloan. |
Kanalari izena ematen dion kobazuloa. Bere azpiraino igo behar da. Kanala erraza da. Aldapa dauka, baina oso ondo igotzen da, toki egokienak aukeratuz beti ere. |
Ezkerrean ditugun Alluitzeko orratzak. Oso alpinoa da ingurua. |
Paraje hauetako biztanleak. |
Begiak alaitzeko. |
Hau da behean uzten ari garena. Kanal zabala eta ederra oso. |
Kobazuloaren oinera heltzeko azken zatian ezkerrera pasa behar da. Zorrotzaren hormak atzean. |
"Bira" antzeko bat Alluitzen hormen azpian. |
Tontorretik oso gertu ateratzen da. Infernuzubi ondo ikusten da. |
Tropela gora heldu baino lehen, ertzeko bidea hartu dugu. Infernuzubin lasai ibiltzea nahi dugu. Aspaldi ez dugu igaro eta zirrara apur bat badugu... |
Kokuzkulu orain goitik ikusita. |
Gure aurrean doan laukotea Infernuzubia igarotzen. |
Jetsiera polita Infernuzubira heltzeko. |
Zubiaren bukaeran. Oso lasai pasa dugu eta gustora. Askotan geunden ibilita hemen, baina aspaldian ez, eta urteekin gauzak desberdin ikusten dira. |
Ertza jarraitzen, igarobidearen beste aldean. Harkaitz oso ona. Lau parabolt daude bertan. |
Infernuzubi eta bertara heltzeko jetsi behar den tximinia antzekoa. |
Larrano-Urkulu bretxa jeisteko ertza utzi behar da. |
Malda handia baina zailtasunik gabekoa. |
Urkulu-Larrano bretxa eta Zorrotza tontorra. |
Atzean, Urkiola, Saibigain, Lekanda, Gorbeia. |
ZORROTZA tontorreko buzoia eta Alluitz. |
Zorrotza. Destrepe erraz bat egin behar da hemendik igotzeko. Tontor airosoa da. |
Anbotora begira. Gu gaur, Larranora bakarrik joango gara. Jarraipenean, askotan ibili izan gara. |
Beste jetsiera bat kanal batetik. |
Eta orain berriz ertza hartzera. |
Axpe. |
Hemendik aurrera askoz lasaiagoa da ertza. Atzean, Mugarra. |
Zaldi talde handia Larranoko zelaietan. Hemen, jendetza. |
Larrano. |
Larranotik, egindako ertza. |
Asuntzetik Atxartera jeisten. Zuloan bero egiten du. |
Kokuzkuluren azpian. Zirkuitoa ixtera goaz. |
Elorriak, fruitu berriekin. |
Unzillaitz. |
Eta Atxartera heltzen. Aspaldiko igoerak berrikusten... Gozamen galanta gainean daukagula bukatu dugu gaurko ibilaldia. |
wikiloc.com/ibilbide |