Goizeko 8retarako utzi dugu kotxea Sotres-era sartzeko dagoen "errebuelta" ondoan. Ezkerrean, Cueto Tejao eta Picu Boru ditugu. Eguraldia bikaina. |
Sotres-eko "inbernalen" gainean Escamellao, Juan de la Cuadra mendilerroa eta Peña Vieja. |
Fresnidiello-ko hormak eta Moñas gainean. |
Aliva-ra dihoan pistatik goaz. Aurrean Escamellao daukagu. |
Cabeza de los Tortorios. |
Peña Castil. |
Vegas de Sotres. |
Moñetas harana eta Cuchallón de Villasobrada, Torre del Oso, Carnizoso eta Peña Castil. Gero, hauen atzetik joango gara Urriellora. |
Cuchallón, Torre de las Colladetas, Horcada Bonita estua (hortik igaroko dugu), Martínez orratza, Torre del Oso. |
Vegas de Sotres. |
Aliva-ko Txalet Erreala eta Peña Vieja. |
Putrea. |
Mánforas meategiak eta Vidrio kanala. |
Hau da igo behar dugun kanala. |
Beheko aldean goazela igotzen, rebekoa goiko hormetan guri harriak jaurtitzen. |
Goi parteko galeria eta kobazuloak. |
Kanala, goitik behera begira. Bidezidor arrastoak daude harri artean eta nahiko ondo igotzen da. |
Meatzarien txabolak hormetan txertatuta. |
Txabolaren barnealdea. |
Galeriak. |
Kanalaren irteeratik beheruntz begira. Hemendik jeisten bada, puntu hau da klabea. Hemen hartu behar da ondo kanala, bestela arazoetan sar gaitezke eta. |
Kanaletik irten ondoren, bidezidor malkartsua dago terreno irekian Peña Vieja-ren azpira heldu arte. |
La Garmona-ren horma eta orratzekin. |
Peña Vieja eta Tiros Navarro-ren azpian gaude. Gertu ditugu, baina aurretik ezagutzen ditugunez, gaur ez ditugu igoko. Hau da jarraitu behar dugun gutxi gora beherako ibilbidea. |
Colladetas, Horcada Bonita estua, Torre de los Martínez eta Torre del Oso. |
Collada Bonita, Urriello-ra igarotzeko tokia. Ez da hemendik logikoagoa dirudien erdiko lepo zabala. Konfusio dexente egoten dira hemen. |
Hasieran erosoa dela dirudi, baina igoera eta jetsiera batzuk ditugu aurrean, dauden "jou"ak zeharkatzeko. |
Moñetas gainean gaude eta Sotres oso behean geratzen da. |
Peña Vieja atzean uzten. |
Cuchallón de Villasobrada. Mendi nahiko zaila eta arriskutsua. Orain eskuinean utziko dugu. |
Hauek bai mugitzen direla erraz! |
Ingurune gogorra da eta kontu handiz ibili behar da, zulo asko baitaude. |
Ezkerrean, Campanarios, Horcada de Lebaniego eta La Morra. Hortik ere jetsita gaude hona, La Morra igo ondoren. |
Zeharkaldi guztia egin ondoren, Collada Bonita-ren azpian gaude (izkutatuta dago). Aguja de los Martínez eta Torre del Oso ditugu gainean. |
Lepo estua hartzeko dagoen malda oso gogorrean. Ea lau hankatan igo behar da... |
Orain atzean, Cuchallón de Villasobrada. |
Eta aurrean, erregea, Urriello bikaina. Horrelako ikuspegiarekin, neke guztiak ahazten dira. |
Hor bizi izandako abenturak gogoratzen... |
2002ko Abuztua. Urrielloren tontorrean. |
Tras el Picu zulora jetsi gara. Erdian geratzen da Collada Bonita, Los Martínez orratza eta Torre de las Colladetas artean. Izena ondo ipinita dauka. |
Naranjoaren hego hormarekin. |
Nahiz eta eguerdia igarota izan, oraindik jende asko dago igotzeko zain. |
Horman ere kordada dexente, " Directa de los Martínez" ibilbidean. Hau da bide arruntena. |
Celada lepoan, Urriello-ra jeisteko kanalaren gainean. Parean, Albos mendiak. |
Torre del Carnizoso. Hau ere dotorea da. |
Jetsi dugun Celada kanala eta Torre del Carnizoso. |
Urriello (Naranjo). Ipar eta Mendebaldeak. |
Urriello-tik behera, bide-autopistatik jetsi gara. Pandébanoko txabolak. |
Udan, jende ugari ibiltzen da hemen gora eta behera. |
Arnandes artegia, Bulnes gainean. |
Pandébano. |