2015/07/20
GR10-eko 12 eta 13.etapak. I. Txitxiibilaldia, Etsaut-Gabas-Gourette
Emakumeen mendi irteera. Aurten, gurekin urtero eta hasieratik ibili den lagun handia falta zaigu, Txitxi. Bere oroimenez, hemendik aurrera egiten jarraituko ditugun mendi-irtereei TXITXIIBILALDIA izena jartzea pentsatu dugu. Hau da beraz, 1. Txitxiibilaldia. 12 emakume elkartu gara asteburua Pirinioan igarotzeko. Talde ederra. Plana, GR10-aren bi etapa egitea, Etsautetik Gabas-era lehen egunean eta Gabas-etik Gourette-ra bigarrenean.
Uztailak 11. Goizeko 5:30etan atera gara Elgoibartik. Bus txiki batean. Ilusioa egiten dit txikia izatea azkarrago abiatuko garelako Etsaut-era eta 1. etapa-ren bukaera Bious Artigues-en izatea, bus txikiak bertara heltzen direlako, horrela Gabas-erako errepide estua busez egin ahal izateko.
Goizeko 10:00ak dira irten orduko Etsauten, lainotuta dago eta eskertzen da, bidea ondo markatuta dagoelako. Ea zelan portatzen garen...
"Le Chemin de la mâture". Egurraren bidea, hemendik garraiatzen bait zituzten (itsasontzietako mastak egiteko) mendiko egur gogorrenak.
GR10 etapa 12. wikiloc

Landaretza artean sartzen, basoan |
Garoa leporaino. |
Landare ugari |
Lainoak behean utzi, eta zig zag haundi-luze batean ba goaz gorantz. Atzean, Anie, Mahaia eta Belagua-Lescun-Zurizako mendilerroa. |
Pic de Sesques eta Caperan orratza. |
Marijo argazkilaria. |
Sesques, atzean. |
Ayous lepoan gaude eta lehenengo bista Midi d´Ossau da. |
Pic d´ Ayous-era joatea erabaki dugu, eguraldia ezin hobea da eta denbora daukagu. |
Lorak harkaitzetan ere irteten dira. |
Ayous gailurrean, beste aldera Bious Artigues, lainotuta dago |
Ayous Aterpea. GR10a egiten duten askok, hemen egiten dute lo. |
Pic de Ayous, Lac de Ayous-etik |
Ayous-eko lakuak eta Midi. Hau da irudi klasikoa. |
Lac de Ayous. |
Ausartenak. |
Lakutik jeisten den ura. |
Bious Artigues lainotuta, enkantoa dauka. Busa goiko parkean aurkitu dugu eta eskertzen da, 6-7 km-ko errepidea saihesten baitugu. |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)