Goian eguzkiak jotzen du eta kontraste handiegia dago, baina paraje honek beti hunkitzen gaitu. |
690 metrotara dagoen Collados de Asón-eko aparkalekuan gaude. Goizeko 9ak dira eta zaldiak dabiltza errepidean. |
Erdian ikusten den pistatik aterako gara, La Posadía eta Brenavinto eta Colina aldera joateko bezala. Baina gaur berehala utziko dugu pista, ezkerrera hartzeko, Hondojón-era doan PRa jarraituz. |
Asón lepoen beste aldean Mortillano mendia geratzen da. Aspaldi igo genuen hemendik eta igoera nahiko konplikatua dauka goiko karstean batez ere. |
Aldapa dotorea pista utzi ondoren. Hego haize nahiko zakarra dabil, baina eguraldi ona bestela. |
Horneo-ko txabolak eta monolitoak ditugu eskuinean. Hortik doa Colina-ko PR-a. |
Horneo-ko txabolak eta beraien barruti mugatuak. |
Campanarios gure parean. Eskuinean ikusten den arrakalatik gora doa Coladero bidea. Eginda daukagu eta oso interesgarria da. Gaur eskuinean utziko dugu. |
Sartu gara basoan. Oraindik udazkeneko tonoak ez dira oso nabariak baina polita dago. |
Basotik atera eta berehala gaude Ojón-eko txabolen ondoan. |
Ojón-eko txaboletako bat. Toki ederra da, Campanarios-en magalean. |
Eta oraindik urruti, baina aurrean daukagu gure helburua, Peña Lusa eta Bustarejo eskuinean. Jarraituko dugun bidea ere antzematen da. |
Ojón. Txabola ederrak eta abereak zelaietan. |
Balizak Ojón-en. Gu orain La Brenía-runtz. Hondojón-ekoa jarraituz, Campanarioen gainekaldea hartzen da ondoren Brenavinto-ra jeisteko. Ibilaldi polita hori ere. |
Orain jarraitu behar duguna. Busturejo basoa eta Peña Lusa goian. Eskuineko zuloan Hondojón. |
Busturejo basoruntz. Peña Lusa aurrean beti. Norabidea garbia da. |
Hemen sartuko gara Busturejo baso ederrean geziarekin markatuta dagoen Portillo de las Escalerucas-era heltzeko. Hortik igaroko gara goiko aldera. |
Busturejo pagadia. |
Basora sartzen. PRa utzi dugu. Pare bat mugarri daude sarreran, bide egokia adierazteko. |
Pagadi garbia eta oso atsegina. |
Basoko aldapa gainditu ondoren Escalerucas-en oinera heldu gara. Pasabide dotorea. |
Ez dago zailtasunik, eskailera bezala daude harkaitzak eta ondo igotzen da. Hezetasuna da arazo handiena. |
Pasabidean sartuta. |
Hau da pasabidearen irteera goian. Asko gustatu zaigu, eta jeisteko ere ibilbide bera erabiliko dugu. Ojón-etik egin dugun ibilbidea ikusten da eta Mortillano mendia atzean. |
Ojón-eko paraje ederra. Bidea eskuinetik dator. |
Goiko partean, Porrones zuloa inguratu eta Bustarejo lepoa daukagu parean. Igotzeko horra joango gara, gero mendiaren beste aldetik jarraitzeko. Jetsi, ezkerretik egingo dugu. |
Bustarejo leporuntz, Lusa-ren hormen azpitik. |
Bustaro lepotik Lunada aldea daukagu behean, eta Cubada Grande eta Castro Valnera mendiak aurrean. |
Lunada mendatea eta Pikos de Europa-ko tontorrak elurtuta. |
Lepotik, Lunada aldera igaro eta Lusa-ren hormen azpitik goaz, hemendik igotzeko kanalaren bila. |
Lunada-ko baso eta txabolak. |
Hau da kanalaren hasiera. Zabala da eta, aldapaz aparte, ez dauka zailtasunik. |
Goiko aldean estutzen da, baina erraza da. Hau da irteera. Hemendik nahiko azkar heltzen da tontorrera. |
Azkenengo aldapa tontorrera heltzeko. Castro Valnera da hemengo erregea, neguan batez ere. |
PEÑA LUSA. Jeisten ari zen mendizale bakarti bat besterik ez dugu ikusi. |
Portugaleteko Ganerantz taldeak jarritako oroimenezko plaka bat. |
Asón, La Gándara, Mortillano, Mazos eta Laredo aldeko itsaoari begira. |
Lunada, Castro Valnera, Cubada Grande eta abarrekin. Haizea dabil eta ez dugu denbora asko egingo goian. |
Jeisteko, igoeraren beste aldetik egingo dugu. Tontorra eskuinean dago. Belarrezko kanal batetik behera. Itxuraz, hau da alde honetatik igotzeko bide arrunta. |
La Bernía, La Gándara, La Sía mendatera doan errepidea,... gure oinean. |
Busturejo lepoa baino beherago elkartu gara igoerako bidearekin. Orain Porrones zuloak inguratu eta Escalerucas pasabideruntz jetsiko gara. |
Picón del Fraile, militarren tresneriarekin. |
Escalerucas-en, jeisteko prest. |
Busturejo basoan. |
Izugarrizko lasaitasuna adierazten du baso honek. Gozamena! |
Bizitza pagoen enborretan. |
Pagadia. |
Ojón-era itzultzen, Busturejo basoa eta Lusa atzean ditugula. |
Ojón. |
Ojón. Izugarri ederra da tokia. |
Ojón-en esango diogu agur Peña Lusa-ri. Orain Hondojón-eko PRa jarraitzea besterik ez zaigu geratzen. |