![]() |
| Encantats mendiak ditugu aurrean. Eguraldi bikaina daukagu eta honek segurtasun handia ematen digu, ibilaldia luzea delako. |
![]() |
| Sant Maurici-ra heldu baino lehen dagoen baseliza, eta iturria bere ondoan. |
![]() |
| Gu ez gara Sant Maurici bertara heldu behar. Apur bat lehenago, Mallafré aterpera doan bidea hartuko dugu, eta ondoren Portarró d'Espot. Honeraino 50 bat minutu behar izan ditugu. |
![]() |
| Encantats. |
![]() |
| Eta azpian, Mallafré aterpea. |
![]() |
| Encantats atzean uzten. |
![]() |
| Sant Maurici lakua. |
![]() |
| Bide ertzean ere gauza politak ikusten dira. Orein bikotea ere ikusi dugu bidea zeharkatzen gure aurrean, baina azkarregi zihoazten... Dena dela, sentipen ederrak dira. |
![]() |
| Amitges eta Bassiero. |
![]() |
| Encantats. Portarró-ra heldu arte atzean izango ditugu. |
![]() | |
| Gutxiago falta zaigu Portarró-ra heltzeko. Hau Parke Nazionaleko bidea da, eta oso ondo dago balizatuta eta egokituta. Mendizale dexente dabil, gehienak aterpeen arteko zeharkaldiak egiten. |
![]() |
| Zuhaitz lehor baten azpitik igarotzen. |
![]() |
| Egurrezko oinzubiak hezeguneak zeharkatzeko. Han goian dago Portarró d'Espot. |
![]() |
| Portarróra heltzen eta, oraingoz, agur esaten Encantats-ei. |
![]() |
| Zoom-arekin, gure helburua eta igoko dugun korridora. |
![]() |
| Estany Llong oso behean utziko dugu. |
![]() |
| Hau da aurrean daukagun zeharkaldi luzea Bergús lakura lehenbizi, eta ondoren gure mendira igarotzeko. |
![]() |
| Oso behean uzten ari garen Redó lakuko irlatxoa. |
![]() |
| Bi lakuak, Redó eta Llong atzean. |
![]() |
| Portarró atzean utzi eta Pic del Portarró-ren azpitik goaz. Atzean, Subenuix. |
![]() |
| Altuera batere irabazi gabe egin dugun zaharkaldi luzea, Bergús lakuaren urak Redó-ra erortzen diren urjauzietan bukatzen da. |
![]() |
| Atzera begira, Pic del Portarró eta izen bereko lepoa. |
![]() |
| Ondo dekoratuta agertzen zaigu zerua. |
![]() |
| Bergús lakua, izen bereko mendiaren azpian. Itzultzerakoan gozatuko dugu gehiago. |
![]() |
| Bergús lakutik gora malda asko tentetzen da. Mugarriak jarraitzen. |
![]() |
| Baina behin sartuta, blokeak gainditzen jarraitu dugu korridorera heldu arte. Atzean, erdian ikusten da Portarró. Lekutan geratzen da. |
![]() |
| Korridorea igotzen. Gogorra. Gure ezkerreko hormari lotuta igo dugu. Jetsiera beste aldetik egingo dugu. |
![]() |
| Lepora heldu eta artalde handia dugu ongietorria ematen.Beste alderuntz, Contraix lakua eta mendia, Punta Alta, Besiberri mendilerroa, Aneto eta Maldito mendiak. |
![]() |
| Lepoan. Hemendik oso gertu daukagu tontorra. |
![]() |
| Tontorrera heltzen, aurrean aipatutako mendiekin. |
![]() |
| Ipar Besiberri, Mulleres eta Tempestades-Aneto-Malditos-Maladeta atzean. |
![]() |
| Colomers zirkoa eta Pass'Aran egin genuenean igotako hiru mendi eder. Pass´Aran |
![]() |
| Portarró d'Espot-era begira, Bergús lakua, Pic del Portarró, Subenuix, Peguera, Monestero,... Guk egin dugun ibilbidea. |
![]() |
| Lac Major de Colomers eta Aterpea. Hau Baños de Tredós alde da, Colomers-eko zirkoa. |
![]() |
| Contraix mendian egon ginenean ere CONTRAIX 2011ko abuztuan bakarrik egon ginen. Orduan, Cavallers eta Ventosa i Calvell-etik egin genuen igoera. |
![]() |
| Paisaiaz eta tokiaz gozatu ondoren, jeisteko ordua da. Lepora jeisten. |
![]() |
| Azken begirada Contraix, Punta Alta eta Malditoei. |
![]() |
| Lepotik behera, bide erosoagoa jarraitzen orain. |
![]() |
| Zati gogorrena jetsi ondoren. |
![]() |
| Bergús lakura jeisten, tontorra atzean. |
![]() |
| Korridora. |
![]() |
| Bergús lakua. |
![]() |
| Hezeguneak lakua baino apur bat gorago. |
![]() |
| Bergús lakuan. Izugarrizko tokia iruditu zaigu. Hemen ez dago jendetzarik, bakar bakarrik gaude. Ingurua espektakularra. Geratzeko tokia... |
![]() |
| Morto eta Subenuix mendiak lakuan bikoiztuta. Ezkerrean, Peguera. |
![]() |
| Bitxiloreak harkaitzetan. |
![]() |
| Redó lakuaren gaineko zeharkaldian. |
![]() |
| Portarró d'Espot-era heltzen. Orain Colomers, lehen baino urrutiago dagoela iruditzen zaigu. |
![]() |
| Hodei dotoreak sortu dira Subenuix eta inguruko mendiak apaintzeko. |
![]() |
| Portarró-tik behera Parkeko bide ona jarraitzen. |
![]() |
| Encantats berriz begibistan. Politak dira! |
![]() |
| Sant Maurici lakua. Azkenean 10 ordu egin ditugu guztira ibilaldi gogor baina oso ederra egiteko. Asko gozatu dugu. |
![]() |
| 2016-08-13 Gaur atsedena hartuko dugu, eta turismo apur bat egiteko erabili Benasque-ra bidean. Salardú-ko eliza (Aran) eta Aneto eta Malditoak atzean. |
![]() |
| Vielha. Eliza. |
![]() |
| Ba hori! |
![]() |
| Aneto herritik Llauset urtegira igoko dugu. Oraindik goian dago urtegiko presa. Vallibierna-ren alde hau ez dugu ezagutzen eta gaur da eguna. |
![]() |
| Vallibierna mendiak Llauset urtegian bikoiztuta. |
![]() |
| Eta azkenean Benasque-ra heldu gara. Emakumeak boloetan. Bihar ea egiten dugun 3000ko mendi berriren bat, batzuk geratzen zaizkigu eta. |





































































iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina