Mendebaldeko Pirinioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Mendebaldeko Pirinioa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025/10/14

⛰️CANDANCHU-ESTANES zirkularra eta MUJER MUERTA/CUCHET DE GARAY (1858 mt).

     2025-09-11  Gaur zerbait lasaia egiteko asmoz, CANDANCHU-ra etorri gara. Hemendik Estanés lakura doan bidea behin bakarrik daukagu eginda. Asko gustatu zitzaigun orduan, eta errepikatzera goaz. Baina itzultzeko, toki berdinetik egin beharrean, Sansanet aldetik egingo dugu. Horrela zirkular dotorea geratzen da. Eta Sansanet-eko bide arruntarekin topo egiten deneko zatia kenduta, erabat bakartia.

 CANDANCHU. Aparkaleku handian utzi dugu kotxea eta Biatlon-eko pistetara hurbildu gara. Handik ateratzen da, eskuineruntz, gure bidea. Kartel honek adierazten du.

 Chorrota de Aspe-ra joan behar dugu. Hasieran, metro batzuk galdu behar dira, lehenbiziko pagadira heltzeko.


 Izugarrizko ihintza eta hezetasuna bidean. Blai eginda izango ditugu oinak berehala.

 Ruabe del Bozo daukagu aurrean, eta ilargia. Ruabe-ren azpira heldu behar da.

 Ihintzak irudi politak eskeintzen dizkigu.

 Jetsieraren bukaeran baliza hauek daude. Orain ezkerretik joango gara, eta itzulera, Sansanet eta Peyrenère aldetik.

 Serbalen fruitu gorriak ur tantekin.


 Ruabe del Bozo. Ezkerreko ilunpean dago Aspe-ko Chorrota, eta gero bideak eskuineko basotik jarraitzen du.

 Bide estua eta bustia, aldapa gogorrekin.

 Aspe zirkoaren hormen azpitik doa bidea.


 Itzalean goaz eta hezetasun handia dago.

 Chorrota del Aspe-ra hurbiltzen. Hemen hondamendiak gertatu izan dira, eta bidea orain lehen baino metro batzuk beheragotik doa.

 CHORROTA DEL ASPE. Gaur ez dator ur askorik eta ondo pasatzen da.


 Irudi politak urjauzietan.




 Aspe sakanaren goi aldera begira. Duela urte batzuk (2010ean) hortik igo ginen LLENA DE LA GARGANTA eta ASPE-ra. Ibilaldi latza! 2010/09/arreta-handiko-ibilbidea-aspe-bailaran

 Atzera begira, duela urte batzuk erabiltzen zen bidea goian, eta oraingoa behean.

 Ondoren pagaditik doa bidea, eta perretxikoak agertzen hasi dira.


Basotik ateratzen da momentu batean, hurrengora sartu arte. Orratz dotorea gure gainean, Ruabe del Bozo-ren hormetan.

 Eta berriz basoan. PAGOEN BASOA. Gozamena da hemendik ibiltzea.

 Oroigarria da baso hau.

 Pagadia.

 Pagaditik atera gara. Atzera begira, basoa eta Aspe-ko igarobidea. Hodeiak sartu dira tontorretara.

 Eta Sansanet-etik igotzen duen bidearekin egin dugu topo. Hemen jende dezente. Pico Alto de la Portaza hodei artean.

 Estanés-era heltzen. Liouviella, Cúpula de Secús eta Pico Alto de la Portaza aurrean. 2015/10/cupula-de-secus-eta-liouviella-sansanet

 ESTANÉS lakua. Aipatutako mendiek osatzen dute zirko dotorea.

 Lakua, eta atzean, Gamueta eta Acherito.

 Paisai ederra lakuak eta Secús-Portaza mendiguneko tontorrak eskeintzen dutena.

 Estanés.

 Lakuaren eskuin aldean tontor borobilez osatutako mendilerroa dagoenez, bertara igoko dugu, ikuspegiak handitzeko asmoz. Acué, eskuinean, eta Castillo de Acher eta Aguas Tuertas aldea. 

⛰️MUJER MUERTA/CUCHET DE GARAY (1858 mt). Candanchú aldea, Anayet, Izas, Moleta-Pala de Ip, Collarada,...

 Liouviella eskuinean, eta Bernera-ko hormak. Hor geratzen da Sarrioen Harana.

Eta goiak utzi eta Sansanet-eko bidera jetsi gara. Orain, eskuinean utziko dugu Candanchú-tik ekarri dugun bidea eta Sansanet-eruntz jetsiko gara. Somport, La Raca, e.a. aurrean.

 Balizak, gazta saltzen duten txabolatik gertu. Gu Sansanet-eruntz.

 Hemen utziko dugu Sansanet-era jeisten den bidea, eta eskuinera jarraituko dugu, pistatik.

 Eta orain, pista utzi eta Peyrenère-runtz, basotik. Aspe-ko bira ere hemendik omen doa. Orain berriz bakardadea!

Aspe ibaia zeharkatzeko lehenbiziko zubia. Gero ezkerrera hartu behar da, eta beste bi zubi zeharkatu.




 Eta beste pagadi eder bat. Hemen bidea goruntz doa, baina nahiko erosoa da.

 Eta baliza hauetan, Peyrenère utzi eta eskuinera, Causiat lepora. Berehala aterako gara basotik eta goizean igaro dugun bidegurutzera helduko gara.

 Bagaude goizeko bidegurutzean, Ruabe del Bozo bistan. Laister helduko gara Candanchú-ra. Azkenean sei orduko ibilaldi dotorea gaurkoa.

IBILBIDEA




2025/09/08

⛰️PUNTA ALTA DE NAPAZAL 2363 mt

    Punta Alta de Napazal, Bozo mendatetik Bernera-ra doan mendiguneko lehenbiziko tontorra da. Lizara-tik edo La Cleta aparkalekutik egin daiteke igoera. Guk lehen Lizara-tik eginda genuen. Gaur, Aisa-tik gora dagoen La Cleta-tik egingo dugu. Ez da mendi oso bisitatua, eta horrek xarma gehiago ematen dio. Beti bezala, Aisa-tik doazen mendizale gehienak Aspe-ra joaten dira, eta Lizara-tik Bisaurín-era. Beraz, bakardadea izango da nagusi Bozo mendatetik gora.

 2025-08-30 Goizeko 8etan atera gara La Cleta-tik. Kotxe dezente aparkalekuan. Baina goian esan bezala, mendizale gehienak Aspe-runtz doaz. Igüer-eko lautadara heldu eta hor daukagu parean gaurko helburua. Bere eskuinean, Ruabe de Bernera.

 Askotan ibilita gaude inguru hauetan, baina gustora errepikatzen ditugu bisitak. Igüer-eko lautada guztia zeharkatuko dugu, Bozo mendatera igotzeko.

 Eskuinean utziko ditugu Rigüelo sakana, mendatea eta tontorra, eta Mallos de Lecherín eta Garganta de Borau. Eskuinean, Pico de la Magdalena.

 Behelainoak sartzen dira Aisa aldetik, baina berehala desagertuko dira. Goian, Magdalena.

 Igüer-eko "Belarrira"-ren oinera heldu behar gara. Igoera, bere ezkerrean dagoen kanaleta batetatik egingo dugu. Tontorra goian.

 Punta Alta de Napazal. Oso estetikoa hemendik.

 "Belarria". Esan bezala, ezkerretik gaindituko dugu. Mugarriz balizatutako bidezidorra dago.

 Bidezidor nabarmena dago. Aldapa handia dauka, baina erraza da. GR-tik joatea baino askoz laburragoa da.

 Azkenengo aldapan. Berehala aterako gara goiko zelaietara.

 Igüer-eko horma gainditu dugu eta orain eskuinetik datorren GRarekin egingo dugu topo, Bozo mendatera igotzeko. Tontorra aurrean.

 Bozo lepora heltzen. Ordu t'erditan behetik, nahiko lasai ibilita.

 Azkenengo metroak lepora igotzeko. Behean Igüer, eta goian Magdalena tontorrak eta Rigüelo mendatea.


 Atseden txikia Bozo lepoan. 1995 metrotara gaude. Ez dugu presarik. Gaurko mendia ez da luzea. Goiz ibili gara eta ez dugu jenderik ikusi bidean. Eta goian, seguruen, ez da inor ibiliko.

 Hemendik bi aukera daude eskuinean daukagun mendira hurbiltzeko. Bata, eskuinetik, gero jetsieran erabiliko duguna, eta bestea, orain hartuko duguna, ezkerretik, oso nabarmena den pinu baten azpitik.




 Hau da aipatutako pinua. Guk, behean utzi dugu jadanik. Mugarri gutxi batzuk daude eta aldapa handia.

 Pare bat sarrio behean, Lizara-ra jeisten den bidetik gertu.

 Bagoaz goruntz. Hasieran, nahiko nabarmena da bidezidorra, nahiz eta aldapa handia izan.

 Paisaiaz gozatzeko geldialdi txikiak eginez. Hor, Bozo mendatearen beste aldean geratzen diren Punta del Cuello Bozo, Napazal, Petrito eta Mesola.

 Goiko lepo horretara igo behar da. Bere eskuinean dago mugarri berezia, "harkaitz kulunkaria". Guretzat hau da tarte gogorrena. Aldapa handia eta eremu deserosoa ibiltzeko. Zorionez ez da oso luzea.

 Aipatutako lepora heltzen. Orain Bernera-ko hormak izango ditugu ikusgai. Igüer oso behean geratzen da.

 Hurrengo tartean edelweis ugari egoten dira, eta horrela da gaur ere. Baina, gehienak oso lehortuta daude. Aspaldi ez du euririk egin eta bero latzak izan dira Pirinioan ere.


 Ondoren, goiko hormen azpira heldu behar gara, mugarriak jarraituz. Aurrekoan izan ginenean, mugarriak hormaren erdira doaz, hortik gainditzeko, eta guk hori egingo dugu. Baina orain, mugarriak hormaren eskuinera doazela ikusten ari gara.


 Gure ezkerrean, Bernera-ren hormak eta Bisaurín atzean. Zirko ederra sortzen da hemen.

 Lizara aldea eta Bisaurín-era igotzeko Foratón mendatea.

 Lizara. Aparkalekua, kotxez gainezka. Gaur ere oso bisitatua egongo da Bisaurín.

Nahiz eta mugarriak eskuinera eraman, guk aurrekoan igotako tokitik hartuko dugu. Trepada txiki batzuk daude, baina ez da oso zaila.

 Hormara hurbiltzen. Hor aurrean dagoen kanaletik gora igaroko dugu.


 Kanal estu horretatik gora gainditzen da lehenbiziko zatia. Oso babestua dago eta erraz igotzen da.

 Kanalaren irteeran. Ondoren eremu irekiagora ateratzen da. Harri solteekin kontuz ibili behar da.

 Trepada txiki batzuk eta goiko lautadara aterako gara.

 Putrea.

 Tontorra lautada batean dago, eta berehala helduko gara. Hemen, inguruko tontor nagusiak.

 PUNTA ALTA DE NAPAZAL (2363m). Atzean, Bernera eta Bisaurín. 2 ordu eta 50 minututan behetik. Lasaitasun galanta hemen.

 Ruabe de Bernera eta Olibón.

 Mallos de Lecherín eta Collarada.

 Jeisteko mugarriak jarraitu ditugu. Bozo mendateruntz erortzen den ertzetik doaz. Bide hau ez genuen ezagutzen. Zailtasunez, bestearen antzekoa da.

 Kanal-Tximinia horretatik behera egin eta ondoren gure eskuinera hartuta, goiko hormaren azpira helduko gara.

 Hemen ere, harri solteak dira arazo handiena. Beraz, adi.

 Hau da kanala.

Bagaude goiko hormaren azpian. Ezkerretik igo eta eskuinetik jetsi. Baina, esan bezala, mugarriak eskuineko ertzetik doaz.


 Harkaitz-kulunkariaren ondoko lepora jeisten. Bernera-ren hormak eta Bisaurín.


 Harkaitz-kulunkaria.

                                                       
Bozo lepora jeisteko bide zuzenagoa erabili dugu, alde honetatik. Hortik ere egin daiteke igoera, beste aldeko pinuaren ondotik pasa gabe. Orain, zerbait luzatzeko bidea GRa jarraituko dugu, Aspe-ra doan bidearekin topo egin arte. Gero, handik behera.


Bagaude Aspe-rako bidean eta Rigüelo harana aurrean. Goian, Pico de la Garganta de Borau, Mallos Lecherines eta Pico Rigüelo.

 Eta atzera begira, Bozo mendatera egindako igoera ezkerretik, eta jetsiera eskuinetik. Punta Alta de Napazal-Ruabe de Bernera-Olibón, eta Llena del Bozo. Eta kotxera. Sei bat orduko ibilaldia izan da. Gustora gaur ere.


Ibilbidea Hemen