Leintz-Gatzagako etxe dotorea. Herritik irten eta pare bat ordu baino zerbait gehiago ibili ondoren, berriz bertara itzuliko gara. |
Gaurko eguraldi kaxkarra dago iragarrita, eta etxetik gertu daukagun inguru bat ezagutzera etorri gara. Gipuzkoako mendi guztiak (puntuableak) egin ditugu eta leku hau oraindik ez dugu ezagutzen. |
Lenitz Gatzaga, bertan aparkatzen dugu. |
Gatzaren Museotik eskuinera abiatzen gara. Ibilbidea oso ondo markatuta dago. |
Dorleta Santutegiko kanpandorrea. |
Igoera oso polita da. Oihanean gaudela dirudi. |
Arlabanetik Hiruerreketarako bidetik Olaun auzoko baserria eta Orixol eta Anboto agertzen zaizkigu. Momentu batean, eguzkia ere atera da. |
Bi pago eder. |
Baso ederra, aritzak, pagoak eta gaztainondoak nagusi. |
Deba ibaiaren sorlekua den Hiruerreketan gaude. Gure herrian ezin dugu horrela eduki ibaia, gure hankapean. |
Hiruerreketatik Olaunera bidean, Debaren adar batek meandro politak egiten ditu mirari natural bat sortuz. |
Beste baserri eder bat. Autopistak apurtzen du paisaia. |
Nordebizi, Arlabaneko errepidean. |
Dorletara jeisteko bidea ere oso polita da, basoan zehar gaztainondoen hostoak zapaltzen. |
Dorleta Santutegia. |
Santutegiaren ondoan dagoen etxeko leihoa. |
Itxita dago eta ezingo dugu barrutik ikusi. Bertan, mundu guztiko ziklistak beraien zaindariari eskeinitako maillotak eta eskaintzak daude. |
Erdi Aroko galtzada batetatik jetsiko dugu Museora. |
Museoa, itxita dago, eta hau da kanpotik ikusten dena. |
Eta herrian berriz. |
Bai ederra Leintz Gatzaga !!! |