2009-08-12 eta 13.
Bero honekin asko eskertzen da iturri honetako ura. |
Tucas de Gargallosa direla uste dut. Bere gainean geratzen da Perdiguero. |
Gorges Galantes. Estós ibaiaren urjauziak. Oso ezaguna da aterpera dihoan bidea, baina beti egiten zaigu atsegina eta dotorea. |
Seil dera Bacquo- Portillón-Perdiguero. |
Bide oso ona aterpera. Lehenbiziko aldiz hemen egon ginenetik (1985ean), asko aldatu dira bidearen baldintzak. |
Azkenean ekaitza baino lehenago heldu gara aterpera. Hemen biharko ibilbidea aztertzen. Nik aurretik eginda daukat, baina semearentzat berria da, eta ondo dago aurretik zertara goazen ikustea. |
Hau da plana; Sei hirumilako. |
Ekaitza bota du eta berriz hasi dira inguruak argitzen. Cap eta Seil dera Bacquo gailurreria. |
Maladeta-Maldito aldea. |
Estós harana aterpetik. |
Ez al dago ona afaria? |
Cap dera Bacquo ilunabarreko argiekin. |
Kolore eta tono politak sortu dira. |
Maladetak ere ari dira gorritzen. |
Ballibierna tontorrak hodei dotorez apainduta. Ilunabar polita. |
2009-08-13 Egunsentia Bardamina gailurrerian. |
Goizeko zazpirak baino lehenago atera gara aterpetik eta Gias lakura dauden aldapetan gaude. Atzean, Bardamina. |
Gero eta politagoa ari da jartzen Bardamina-ren gailurreria. Eguraldi ederra daukagu. |
Montidiego, Perramó, Batisielles, Tucas de Ixeia, ... Estós haranaren beste aldean. |
Gailurreriaren erreflexuak Gías lakuan. |
Bardamina eta Posets, Gías lakuaren ertzetik. |
Posets erraldoia. |
Ezkerrean Gías eta Clarabide tontorrak eta eskuinean itzulerako lepoa. |
1993an Izas tximiniatik irteten |
Tximiniatik atera ondoren dauden plaka ederretan. |
Ertzean, tontorretik gertu. |
1993an |
JEAN ARLAUD tontorrean (3065m). Gustora. |
Izugarrizko paisaia daukagu begien aurrean. Hemen Hourgade et Belloc-era doan gailurreria eskuinean, Milieu eta Caillauas-eko lakuak, hau da Soula-ra jeisten den ibarra,... |
Belloc-en hiru tontorrak, Spijeoles eta Gourdon aurrean. |
Lac Glacé eta Tusse de Montarqué, Portillón eta Espingo-ra igarotzeko, eta Quayrat-Lèzat-Crabioules atzean. |
Seil dera Bacquo gailurreri guztia eta glaziarra, eta ondoren Perdiguero, Pico Royo, Lliterola. |
Soka batzen tontorrean. Teorin, ez bagara gailurrerian "enbarkatzen" ez dugu gehiago erabiliko. Atzean Posets. |
1993an Gourgs Blancs-en. |
Arlaud-etik metro batzuk jetsi behar dira (II-ko pasoak) lepora, eta ondoren hor ikusten den malda gogorra igo Gourgs Blancs-era. |
GOURGS BLANCS (3129m). Hor irauntzen du Jean Arlaud-en omenezko plakak. |
Soula aldeko Milieu eta Caillauas lakuak ertzetik. |
Armengaud dorrea eta Gourgs Blancs, Lourde-Rocheblave-tik ikusita. Zailena tarte horretan dago. Atzean, Tusse de Montarqué eta Glacié lakua eta atzerago Quayrat-Lèzat-Crabioules. |
Spijeoles-Gourdon-Gourgs Blancs-ek osatzen duten zirkoan dagoen laku izkutua, erdi izoztuta. |
Gourdon, Quayrat, Lèzat eta orratzak, Glacié lakua eta Tusse de Montarqué, besteak baino baxuagoa. |
CAMBOUÉ (3043m). Atzean egin dugun gailurreria eta Perdiguero atzerago. Ondo ikusten dira Armengaud dorrearen inguruan dauden orratzak eta blokeak. |
Clarabideak bere laku izoztuarekin eta Posets atzean. Saint Saud tontorretik. Seigarrena. |
Clarabide laku ederra gertuago. |