2012/02/22

CASTRO VALNERA 1718 mt Bernachotik

-4º goizeko 9:30etan Lunadako errepidean.

Picón Blanco, militarren mendia.

Kotxetik bertatik erraketekin. Atzean, Peña Lusa behelainoekin.

Elur oso ona ibiltzeko, gogorra.

Bernacho. Toki paradisiakoa, gainera dena elurtuta oraindik dotoreagoa.
Bernacho, Cubada Grande eta, bere eskuinean, hartu behar dugun kollaua.

Izotz zutabeak Cubada Grande-ren ormetan.


Gustora ibiltzeko tokia.


Horra goaz. Ezkerretik igo eta gailurreria pasa ondoren, eskuineko "tubo"-tik jetsi.

Enkanto handia du Bernacho-k, bere txabola ederrekin.

Behean utzi dugu bailara, eta kollauaren bila goaz.

Baso polita pasatzen da.

Kollaura heltzen. Atzean, Peña Lusa eta La Imunia.

Azkenengo malda pikoetan.

Kollauaren beste aldean La Capía eta Estacas de Trueba ingurua.

Kollautik gorako lehenengo partea oso tentea da. Hemendik aurrera kranpoiekin ibiliko gara.


Malda konstantea. Eskerrak elurra oso egoera onean dagoela.


Lunadako errepidea ikusten da. Handik abiatu gara. Elur asko dago.

                                           Irtengune bat gainditzen. Atzean, Cubada Grande.

Gailurra bistan daukagu. Ibilbidea ere bai.

Disfrutatzen goaz. Ez dabil jenderik, eta baldintzak oso onak dira.

Gailurreriko formazio izoztuak.

Aupa gazteok!!!


                                           Tontorrera irteteko azkenengo malda bukatzen.
Bagaude Castro Valnera-ren tontorrean.

Beste bikotea ere tontorrean.

Pas aldera erortzen diren espoloi eta korridoreak. Izugarria.

                                 Gero, hortik itzuliko gara.
                              Pico de la Miel, Picón, Porracolina, eta Ason ingurua ikusten dira.
Gure azpian daukaguna iparralderuntz.


Ez da lehenengo aldiz hemen gaudela, baina gutxitan ikusten da gaur dagoen bezala.
Estacas de Trueba alderuntz.

                                 Hasi gara beste alderuntz jeisten gailurreriatik.
Tontorra atzean daukagu.



"Tubo"-ra sartzen. Egoera oso onean dagoela ikusi dugu, eta beraz, aurrera!

Hau da jetsiko duguna. Parean beti, Peña Lusa.

Kranponeo dotorea.

Gainera ertzetako ormak dotore apainduta daude, ihauterietarako jantzi egokiekin.

Gozatzen...




Bukatzera doa...

Eskiekin jeisteko toki aproposa.



Berriz Bernacho-ra heldu gara, zirkuito ederra osatuz.


Orain errepidera heltzea geratzen zaigu, eta hori ere disfrutatzen egingo dugu. Astelehen batean ezindugu gehiago eskatu...

...beno bai, Las Machorras-en indarrak berreskuratzea era egokian. Eta horretarako, zer hau baino hobea...?