2013/04/21

PEÑA ALTA 1243 mt Bernedotik, Zirkularra.

2013-04-21 Bernedon eguraldi onaren zain... Goizeko 9:15etarako heldu gara Trebiño ingurura eta, dena lainotuta  dagoenez Pipaonera joan gara, falta zitzaigun Semendia igotzera. Orain 11k inguru dira eta eguraldiak hoberuntz egin du, eta hemen gaude Peñaltara igotzeko asmoarekin.
Bernedo.

Eliza.

Suso iturria herriaren goiko partean.

Horra goaz. Igoera ezkerretik egingo dugu La Aldea portutik, eta gero zuzenean jetsiko gara herrira.

La Aldea portura, "egurraren bidea" jarraituz etorri gara. Polita eta lasaia da, nahiz eta egurra ateratzen zeuden. Orain, gailurreri guztia jarraituko dugu.

Behin bakarrik gaude egonda hemen, duela 30bat urte eta baldintza oso desberdinetan. Orduan, herriko mendizale eta lagun baten bila eman genituen bi egun gora eta behera, eta azkenik hilda aurkitu genuen, gailurretik beste alderuntz. Gaur arte ez gara berriz ona hurbildu.


Meano herria, Logroño atzealdean.

Gailurreria gero eta politagoa da. Ez da zaila, baina toki batzutan ikaragarria da.


Hauek dira inguru horretako biztanleak. Gurekin moskeatu dela ematen du...


Gailurrerian. Atzean, Lapoblacion gailurra daukagu, La Aldea portuaren beste aldean.



Azkenengo zatian, gero eta orma handiagoak ditugu bi aldetara.

Baina pasabidea nahiko zabala da lasai ibiltzeko.

Bernedo.

Navarrete

Tontorrean (1243m). Bakarrik gaude.

Beste aldeko gailurreria, zailagoa omen da, hori dirudi... Hemendik eskuinera hasiko gara jeisten, horma horien azpitik.


Bidea ia ez da ikusten... Hau da gailurreria uzteko tokia.


Bidea oso aldapatsua da, baina ondo markatuta dago eta arazorik gabe jarraitzen da. Berehala galtzen da altuera.
Gero eta gertuago ikusten dugu Bernedo.



Hori da jetsierako gutxi gorabeherako ibilbidea.


Uf!!, zenbat litro ur segunduko.

Etxe batetako atari txukuna. 
Gaur ere suertea izan dugu azkenean, eta mendi itzuli dotorea egin dugu. Pozik goaz etxera.

2013/04/16

GAZUME, ERNIO, oso ezaguna, baina gaur desberdina.

Etumetatik abiatu gara Ernioruntz joateko. Ez daukagu plan zehatz bat. Askotan ibili gara inguru hauetan, eta ikusiko dugu zer ateratzen den gaur...


Lehenbizi Gazumetik igaroko gara. Hona ez da etortzen hainbeste jende, eta beraz, lasaigoa da. Baina honek ere ikuspegi dotoreak eskeintzen ditu.

Zelatuneko panela. Hemendik Erniora begiratu eta erdi erdian dagoen kanalak erakartzen ditu gure begiak. Inoiz ez dugu bertatik igo, baina inoiz ikusi dugu baten bat bertatik igotzen.
Beraz, Zelatun behean utzi eta kanaletik goaz. Erraza eta polita da, bidexka ere badago eta Kairn batzuk ere bai. Argi dago erabilia dela. Bide arruntaren alternatiba dotorea.

Errexil

Kanalaren goiko partean, zuzen jarraitu daiteke zelai eder batetara irteteko edo, kairnak adierazten duten bezala, gailurrerira irten.

Goiko gailurreria. Tontorra nahiko gertu dago, gurutzez beteta.

Asteasu tontorretik.

Jetsiera toki berdinetik egingo dugu. Gustatu zaigu.


Kanalaren beheko partean.

Ez genuen ezagutzen, kanalaren azpiko belardietan dago. Aspaldiko harrizko txabola bat dirudi. Barruan toki dexente dauka.


Hor ikusten da ondo jarraitutako bilbidea eta harrizko txabolaren kokapena. Orain pasiada lasaia geratzen zaigu berriz Etumetara itzultzeko. Baina sentipen onarekin goaz.

Erdoiztako Eliza, borobila, kuriosoa. Hau ere ez genuen ezagutzen. Gipuzkoa Sakona...

Kuku, non dago Jainkoa!!

2013/04/14

BERIAIN Hegoaldeko Faja eta Tximiniatik.

2013-04-14 Gaurko Udaberriko eguna iragarrita dago; zerua garbia, eta tenperatura ona. Beriainen ibilbide berri bat ezagutzera goaz.
Ez da urtebete azkenengo aldiz egon ginela bertan. Orduan Ihurbaineko pitzaduratik igo eta Huarte-Arakilera jetsi ginen. Baina urte asko dira Unanutik ez garela joan, eta gaur bertatik egingo dugu igoera, baina normala ez den bide batetik.

Unanutik Ihurbain pitzaduraren azpian sortzen diren urjauziak ikusten ditugu. Eguraldi ona daukagu, baina hego haize zakarra dabil. Ea bidea aurkitzen dugun...
Ihurbain.



Bide arrunta utzi, eta pistatik metro batzuk egin ondoren, basora sartzen diren kairn batzuk hartu ditugu.


Basoko zatia da txarrena. Malda handia dago eta hosto labainak eta harri txikiak dexente oztopatzen dute igoera. Baina batzutan eskuak ere erabiliz lortu dugu igotzea.
Beheko partean konfusioren bat eduki dugu, baina intuizio apur batekin eta basoan erdi erorita dauden kairnak jarraituz, lortu dugu lehenengo ormen azpira heltzea.

Atzean laga ditugun ormak. Hemen atera gara basotik.

Narzisoz betetako faja batetik goaz.


1. anfiteatrora igotzeko ez dugu bide errezena erabili. Ikusi dugun lehena egokia iruditu zaigu eta bertatik igo dugu. Gero, goitik, igoera errezagoak badaudela ikusi dugu.



Hau da aurreruntz daukaguna. Hemen ondo ibiltzen da, nahiz eta eskuinean 1. pisuko ormak ditugun azpian. Baina lehorra egon da eta eguraldi onarekin ez dago arazo handirik.

Tokia izugarria da. Ordesako orma eta fajen itxura handia dauka.


Luzea da anfiteatro honetako bidea baina asko gozatu dugu. Toki oso berezia da. Ormak goian eta behean eta abereen aztarna ugari. Batzutan bidea ere badago. Kezka txikia era izan dugu, ea goiko pisura igotzeko tximinia aurkituko genuen edo... Baina azkenean aurkitu dugu. Oso nabaria da.

Tximinia. Hortik igoko dugu goiko solairura. Animaliak ez pasatzeko zinta bat ere badago.


Tximiniaren goiko partean. Eskuinean (goitik ikusita), kobazulo edo begi natural bat dago.

Tximinia igo ondoren, hau da irteera.

Nahiz eta urruti geratu oraindik ikusten dugu Beriaineko tontorra eta ermita.


Tontorrera heltzen. Balea ote da? Edo elefantea?...


Jetsiera bide arruntetik egingo dugu. Aurrean daukagu Ihurbain tontorra. Pitzaduratik igotzen denean horra ateratzen da zuzenean.

Unanu, kotxea bertan.

Jeisten, aldapa ederra!!. Azkenengoz orain dela 30 bat urte igo eta jetsi ginen hemendik. Ez ginen asko gogoratzen...

Hegoaldeko fajak eta ormak. Hortik ibili gara duela gutxi.

Hau da egin duguna.
Bide interesgarria mendi ezagun honetara igotzeko. Basoko zatia kenduta, gainontzekoa disfrutatzekoa da. Pauso segurua eskatzen du eta baldintza egokietan egitea.
Beti dago zerbait berria ezagutzeko! Eta ez oso urruti etxetik!