2015/01/25

TELLAKASKUETA-ARTZANBURU-ARRIURDIN. Zirkularra erraketekin AloƱa mendikatean.

2015eko Urtarrilak 24, larunbata. Astean zehar elurra bota du. Ez dakigu zein altueratan hasten den, baina Arantzazura etorri gara, goizeko 9rak baino lehenago. Eskiatzaile dexente dabil jadanik martxan. Arantzazun bertan ere elurra dago, beraz itxura ona alde horretatik. Eguraldia ere argitzera doala dirudi. Dururuntz igotzea erabaki dugu, plan zehatzik gabe.

Duruko bordetara heldu baino lehenago hasten da elurra. Eguraldi bikaina dago, hotza. Eskiatzaile gehienak Butreaitz aldera, beste batzuk Artzanburura.




Bota berriak lehenbizi erabiltzen.


Beste latitude batzuetako irudiak.


Andarto, Aranguren, Elorretako Haitza, Kurutzeberri. Zaraia mendilerroa.






Taiga...






Zabalaitz eta Malkorra aldea.




Tellakaskueta tontorrean. Atzean, Kurutzeberri, Orkatzategi, Gorbeia-Lekanda, Orixol, Anboto.

Tellakaskueta behean utzi eta Artzanburura igotzen. Eguraldia zoragarria. Mendizale guztiak harrituta dabiltza... , ez bait zegoen hain ona iragarrita.

Butreaitz eta Akaitz. Horietan askotan egon gara gaur bezalako egoeretan. Beraz, gaur ez zaizkie tokatzen...



Arbelaitz-Aitzkorri-Aratz mendilerroa.

Espektakulua Artzanburura igotzen.

Txileko sumendiak datorzkigu burura.


Artzanburun.


Brinkola aldera dagoen irudi zoragarria.

Biozkornia lepora jeisten zuzenian.

Elurra oso ondo dago, eta dena ari gara erraketekin egiten.



Biozkornia lepoa behean utzi eta Harri Urdinera igotzen. Atzean Artzanburu, eta egin dugun jetsiera.


Harri Urdin tontorrean. Hasi dira hodeiak ugaltzen.
Gure "sumendiak" hasi dira estaltzen, beraz, Durura jeisteko ordua heldu da. Akaitzen azpiraino joan eta bertatik jetsiko gara.



Jendea ikusten dugu Tellakaskueta gainean.


Asko gozatu dugu, eta pozik goaz Arantzazura. Elurra dagoenean askotan etortzen gara inguru hauetara, oinez, erraketekin zein eskiekin, eta beti gozatzen dugu asko. Gaur ere, jendetza elkartu gara. Zorte handia daukagu, etxetik gertu horrelako tokiak ditugulako.

2015/01/19

ERNIOZABAL, UBELTZ, MENDIKUTE. Urkizutik. 2015-01-18

Lagun batek egindako mapa GPS moduan erabiliz... Urte asko igaro dira Urkizun azkenengo aldiz egon ginenetik. Baina gure lagunak emandako eskematxo hau nahikoa izan da inguru hauetaz gogoratzeko, eta gaur, egun egokia iruditu zaigu. Goietan elurra, eguraldi apur bat moskeantea,..., eta Mendikuteko gaztelua ezagutzeko gogoa. Hau da guretzat gaurko ezezaguna.

Urkizuko baserri dotorea.


Urkizutik abiatu, eta Aralarreko gailur elurtuak ditugu begibistan.

Txindokik itxura goibela dauka. Muitzeko sakana ondo ikusten da.

Irudi dotoreak.

Erniozabal gainean daukagu. Hemendik aurrera elurra zapalduko dugu.


Gora goazela Aizkorri mendilerroa agertu zaigu. Bere aurrean, Murumendi eta Usurbe daude, besteak beste. Zerua dago polita.


Ebokatiboa!

Kontraste polita dago haran berde eta gailurretako elurren artean.

Gailurrerira heltzen. Laster arropa guztiak jantzi beharko ditugu. Haize hotza!


Tontorrera heltzen. Eskuinean, Aizpel eta gazume agertzen dira.



ERNIOZABAL.

Gero ertzetik jarraitu dugu Ubeltzeruntz. Hemen bien arteko lepoan gaude. Atzean, Aizpel.


Ubeltzera igotzen.


UBELTZ.

Gaur ez gara beste bi horietara joango. Ubeltzetik, beheruntz hartuko dugu, ea Mendikute aurkitzen dugun.

Gaurko espektakulu ederrena zeruan daukagu.

Jeisten ari garela, Mendikute tontorra kokatu dugu. Txabolaren eskuinean dagoen harkaitzezko tontortxoa.


Bidean, toki eta tono ederretaz gozatzeko aukera daukagu.

Izarraitz.


Azkenean, marka gorri zahar gutxi batzuk jarraituz, berehala heldu gara MENDIKUTE gaztelura. Bertan jartzen duenez, Nafarroako Erresumako gazteluaren aztarnak daude bertan. Interesantea lekua.

Harresiaren aztarnak eta lehen egondako Ubeltz eta Erniozabal.

Gazteluaren harresietatik jeisten. Horrela, elurtuta, enkanto handia dauka.

Eta hiru bat orduko ibilbide labur baina polita egin ondoren, Urkizura jetsi gara berriz. Aralar eta Malloak gero eta ilunago agertzen dira. Euria dator...

Tolosatik Azpeitira bidean, Urraki gainetik, igotako hiru tontorrak agertzen zaizkigu.

Ubeltz eta Erniozabal gertuago. Pozik goaz etxeruntz. Aspaldian ibili gabeko tokietan egon gara, eta Ernioko beste zatitxo bat ezagutu dugu.