Arabako Lautadako Sumendia:
Aratz 1446m
Zirkular ederra Aratz mendian. Kotxea utzi dugun toki bertatik daukagu elurra, eta berehala erraketak ipini ditugu kotxera berriz itzuli arte.
|
Hemen ikusten da egin dugun ibilbidea. |
|
Goizeko 9rak dira, Ajuria lantegiaren ondoan aparkatu eta abiatzeko prest gaudenean. Aspaldian eguzkia ikusi gabe, gaurko eguraldi ona dago iragarrita. |
|
Aranean behelainoak daude. |
|
Elurtuta dauden baso ederretatik goaz. |
|
Gasteiz eta Araba gehiena behelainoen azpian daude. Gu, eguzkitan, gustora. Elur asko dago eta erraketak asko laguntzen digute. |
|
Iturriotz. |
|
Aitzgorri. |
|
Azkasaroi ( 1180 m. ) edo "Txabola del tuerto" |
|
Gailurrerira irten ondoren, beste aldera pasatu gara eta goruntz goaz. Mendiari itzulia eman diogu. Atzean Aitzgorriko gailurrak ditugu. |
|
Hemen elurra oso ondo dago, gogorra, eta gustora goaz gailurreruntz. Atzean, Izarraitz agertzen da. |
|
Tontorrera irteten. Atzean, Beriain eta Pirinioa. |
|
Azkasaroi txabola eta bere kokaleku dotorea, ondo babestutako aranean. |
|
Etxegarateko errepidea eta Aralar mendikatea. |
|
Beriain eta Nafarroako Pirinioa. |
|
Jetsiera beste alderuntz egin dugu. Elurra biguntzen hasita dago, baina disfrutatzen ari gara. |
|
Aratzetik egin dugun jeitsiera. |
|
Imeleku-tik (1310 m) jeisten Aralar Mendikatea daukagu parean. |
|
Zirauntzaren iturburua. |
|
Zirauntza. |
|
Zirauntza ederra dator. Eta bai, azkenean eguraldia portatu da. Disfrutatzeko eguna.
Ia 6 orduko ibilbidea.
|
|
|
|