Atxartetik atera gara eta Asuntzera doan bidea jarraituko dugu kanalaren azpian kokatu arte. Oso polita dago inguru guztia. |
Pagoen ezkerrean dagoen goiko harrobia da sarrera. Hau, Larrano-Urkulu kanalaren sarrera da, baina lehenengo zatia hortik igotzen da, eta gero zeharkatzen da ezkerrera, Kokuzkulura. |
Larrano-Urkuluren beheko harrobia igotzen. |
Izugarrizko kolorea dago behean uzten ari garen pagadian. |
Hemen sartzen gara Kokuzkulura. Erreferentzia egokia, goiko kobazuloa da. Bere azpira heldu behar da. Ezkerrean ere, beste kobazulo bat dago. |
Malda handiko igoera, baina erraza beti. |
Tontorrerako azken zatian, zirkuaren gainetik. Lehen esan dugun bezala, ondo aukeratuta ez da zaila, baina bai aereoa eta eskuak erabiltzekoa. Zuzenean ateratzen gara tontorrera. |
Nire buruaren gainean dago Infernuzubi pasabidea. Baina gaur egun oso haizetsua da, eta ez da hortik ibiltzeko oso aproposa. |
Beraz, bide arruntetik egingo dugu jetsiera. Parean, Untzillaitz, Mugarra, Leungane eta Aramotz mendilerroa. |
Aurrean, Udalaitz. |
Asperen gainean. |
Artola lepotik beheruntz. |
Aitz-Txikiren hormak Artola leporuntz. |
Hor goitik gatoz, Alluitz. |
Atxartera jeisten bide arruntetik. |
Urrestei ertza eta Untzillaitzera dihoan "Diagonal Handia". |
Hiru bat ordutan egin daitekeen ibilbide dotorea. |