2026/09/30

⛰️PICO DEL ÁGUILA 1972 mt. Canfranc.

Gaur, Canfranc-era joan gara. Helburua, Pico del Aguila, Rioseta gainean dagoen branka ikusgarria. Alde hau, ez dugu gehiegi ezagutzen, eta jakin badakigu ibilbide desberdin eta dotoreak daudela. Lecherines haitzulo izoztuan egonda gaude, eta baita haranaren beste aldean dauden La Moleta eta bertara igotzeko bide ezberdinak. Baina alde hau berria da. 


 2026-09-21 Canfranc-Geltokia. Igerilekuak dauden tokira heldu gara eta bertan utzi dugu kotxea (1220m). Hona  heltzeko, estazioaren parean, ezkerrera igotzen duen kalea hartu behar da. Han daukagu Estiviellas aldeko informazio-panela. 

 Bidea oso ondo markatuta dago, baliza ugarirekin. Hau da abiapuntua, eta norabidea, Fuente del Burro.
              
 Berehala, gure eskuinean, harri lehorreko artzain-txabola bat ikus dezakegu.


 Baliza gehiago. Oraingoz hirurak dira balekoak.

 Bidea baso barnetik doa, oso erosoa, aldapa handirik gabe, sigi-saga luzeak egiten baititu. Gaur ere, eta uda luze honetako egun gehienetan bezala, bero egiten du eta eskertzen da itzala.

 Udazkeneko tonoak ere ageri dira. Oso lehorra dago dena.

 Astoaren Iturrira heldu gara.

              
 Ur tanta batzuk besterik ez. Gero, jeisterakoan, erabat lehortuta aurkituko dugu. Ez dira garai onak... Aspaldian ez du euririk egin.


 Udazkena...

 ... zuhaitz batzutan bakarrik.

 Estiviellas sakana eta Cola de Caballo (urik gabe, noski), eta Tortiellas-en hormak gainean. Bideak, eskuinetik gainditzen du beheko zirko hau.
     
   
 Bidea, informazioz beteta dago. Ohikoa, Canfranc-eko bi aldeetan.


 Honerarte bide oso erosoa izan da. Hemendik aurrera, harritsuagoa, baina ona oraindik.

Haranaren beste aldean La Moleta eta Iserías aldea. Igoera latzak alde horretan. MOLETA IGOERA

 Informazio gehiago.

 Eta balizak. Oraingoz Estiviellas lepora doan bidea jarraituko dugu. Cola de Caballo-ren horma gainditzeko, harkaitzean landutako bide sigi-sagatsua daukagu.

 Moleta eta Collarada.

 Basoan gaude oraindik, baina baliza honek adierazten digu eskuinera hartu behar dugula, Estiviellas-era doan bidea utzi eta basotik irteteko.

 Elur-jausiak babesteko eraikitako hormen artean doa orain bidea. Pintura zuri-horiek adierazten dute ibilbidea.

 Canfranc-Estazioa zuloan.

 Eta agertu zaigu gaurko helburua, Pico del Aguila.

 Hau da geratzen zaiguna. Zeharkaldi malkartsua eta azken igoera.


 Zeharkaldian bidezidor estu bat daukagu. Lehorrean ez dauka arazo handirik. Tarte batzutan nahiko labainkorra da, harri solteak baitaude.

 Zeharkaldian.

 Midi d'Ossau, Canal Roya-ra doan mendilerroaren gainean.

 Zeharkaldiaren azken zatian aldapa tenteagoa da, baina laster gaude lepoan.

 Lepotik gora jarraitu eta azken horma hau gainditu behar da. Pare bat toki daude igo ahal izateko. Trepada txiki bat eskatzen du.
  
 Lehenbiziko zatia goitik ikusita.

 Hormaren bukaeran.

 Hegazti bat. Miru beltza dirudi...

 Eta berehala gaude tontorrean. PICO DEL AGUILA (1972m). Ea hiru ordu behar izan ditugu behetik. Adinak ez du barkatzen...

 Tontorraren brankan, ikuspegi zabalarekin. Monjes, La Raca, Midi,...

 Tortiellas zirkoa. Ibilaldi ederrak ditugu eginda tontor horietan.
                         Ibilbidea SOMBRERO, BORAU eta abar...
 Rioseta gure oinetan.

 Campanal de Izas, Iserías-eko hormen atzean.

 Moleta eta Collarada.

 Tontorrean, Borau-Sombrero-Pico de la Garganta de Aisa tontorrak eta beraiek lotzeko jarraitutako faxa ikusgarriarekin. Eskuinean, Aspe.

 Rioseta, Monjes, Canal Roya, La Raca, Midi, Anèou, Anayet,...

 La Raca eta Midi-rekin. Jeisteko ordua da.

 Hormaren goiko aldean.

 Eta behekoan.

 Zeharkaldian. Tontorra eskuinean.

 Sarrio bat gure gainean.

 Hor geratu da, inguruak kontrolatzen.

 Estiviellas-eko bidean.

 Udazken koloreak basoan eta Moleta.

 Behe aldeko bide erosoan, basoan, itzalean. Bero gaur ere. Gure ohiturak jarraituz, ea igotzeko denbora berdina behar izan dugu jeisteko. Baina osorik heldu gara eta hori da garrantzitsuena. Beste inguru dotore bat ezagutu dugu eta gustora gaude.

 Horrela ikusten da Pico del Aguila Rioseta-tik. 

Ibilbidea Hemen




2026/09/09

⛰️ MOFRECHU 897mt. eta Buelna, Cobijeru, Pimiango.

 


 2026-08-01 CUETU MERÉ. Hau da Alberto eta Amaia lagunen etxea. Toki ederra eta lasaia. Hemen eguraldi nahiko argia baina goiak hodeipean daudela dirudi. Mofrechu-ra joateko plana daukagu. Beraiek ongi ezagutzen dute, eta guretzat berria da. Beraz, aurrera!

 Abiapuntua IGENA mendatea da. Aparkaleku gutxi daude, baina gaur oraingoz ez dago kotxerik. Badakigu Mofrechu-k, nahiz eta ez izan mendi altua, ikuspegi bikainak dituela, Llanes aldeko kostaldea eta baita Pikos-etako gailurretaruntz. Baina gaur...


 Goian ez denez ezer ikusten, lurrean dauden gauz politei begiratu behar.


 Bideak ez dauka inongo misteriorik. Pista jarraitzea da, azkenengo zatirarte. Pista, batzutan zementuzkoa da eta beste batzutan lurrezkoa.

 Abereak alboko larreetan.

 Bide ertzeko basoa.

 Izugarrizko hezetasuna landaretzan. Orain ere, momentu batzutan, sirimiri apur bat ari du.






Dena dela, irudi ederrak ditugu begien aurrean.

 Hueses saroia. Eskuineko txabola berrituta dago. Paraje ederra, hodei artean.

 Gorago, ea tontorraren azpian, Maor saroia. Hodeiak gero eta sendoagoak, eta sirimiria.

 Pista bukatzen den lekuan. Balizak. Azken igoera geratzen zaigu, hau mendiko bidezidorretatik.



 

 Balizak. Nahiz eta ez dugun ezer ikusten, norabidea garbia da. Bidezidorra sastraka artean doa, toki batzutan nahiko itxia, baina jarraitzen da.


 Lurrera begira hemen ere.


 Eta MOFRECHU (897m). Uste genuen bezala, ikuspegiak... , ba, zero!


 Amaia eta Alberto-rekin tontorrean. Eta berehala, beheruntz. Bide berdinetik. Orain hasi dira beste mendizale batzuk agertzen.



 Hueses-eko txabola berriztua.


 Rinsena herria zuloan. Hortik heldu gara Igena mendatera. Gero, ezkerretik joango gara Posada aldera.

 Pistatik behera, Ingena mendatera. Apur bat gehiago ikusten da orain, baina goiak estalita jarraitzen dute. Nahiz eta ikuspegirik ez izan, gustora ibli gara. Goiza igarotzeko plan dotorea. Orain, Posada-tik Cuetu Meré-ra bazkaltzera.


 CUETU MERÉ. Bazkalostean pasiada herrixkatik.




                                                                           


 Meré herria behean.


IBILBIDEA
   

   ITSASORA. 2026-08-02 Gaur arratsaldean etxera itzuli behar gara. Goizean, Llanes aldeko kostaldean bueltatxo bat eman, eta eguerdian Pimiango-n bazkaltzeko hitzordua daukagu.


 BUELNA. Errepide ertzean utzi ditugu kotxeak, kostata, jende ugari baitabil inguruan. Eguraldi ona eta oporrak... Bagoaz kostalderuntz, etxe dotore artean.








 COBIJERU. Bidean dagoen informazio-panela. Alberto eta Amaiak ezagutzen dute, guretzat berriz, berria. 

 Hondartzara jetsi baino lehen, bidearen ezkerrean dagoen kobazuloan.





 Kobazulotik irteten. Berehala helduko gara hondartzara, ezkerrean.

 Hondartza. Marea baxua dago eta ez dago ur askorik. Barneko hondartza bat da, eta itsasoko ura kobazulo horietatik sartzen da.


 Hortik sartzen da itsasoko ura, barne-hondartza sortuz.

 Hondartzaren gainean, eskuinean, beste kobazulo baterako sarrera dago. Estua eta nahiko baxua. Kontu handiz ibili behar da barruan, burua ez irekitzeko.


 Kobazulo honen beste aldean, leihoa dago itsas gainean.

 Berriz, buelta eman eta sarreran gaude.

 Bidea jarraituz beste toki eder batetara heldu gara. "Puentecaballu" bezala agertzen da lehen ikusi dugun informazioan. Zubi dotorea itsas gainean.


 Buelna-ko itsasertza. Atzean, Cuera mendilerroa.

 Eta herrian, kotxea hartzera.

 PIMIANGO. Unquera-tik gertu dago, kostaldeko muino batean. San Emeterio baseliza, Pindal kobazulotik gertu.

 Baselizako arkupeak.


 Pindal kobazuloaren aurreko itsasertza.

 Ikuspegi ederrak daude herritik. Hemen, Pikosetako tontor ezagunak ikus daitezke. Peña Castil, Urriello, Neverón de Urriello, Torrecerredo, Albos, ..., besteak beste.

 Pimiango-ko La Libreria. Hemen bazkalduko dugu. Toki oso berezia eta xarma handia duena. Janaria ere, oso ona. Hau goiko solairua da.

 Eta hau behekoa.

 Bazkalostean, kafea hartzeko prest kanpoko terrasan.

 La Libreria. Ondo bazkaldu ondoren, guk etxerako bidaia daukagu. Amaia eta Alberto Cueto-Meré-n geratuko dira. Lau egun eder Asturias-en pasa ditugunak. Eskerrik asko lagunak!