Sarrioak dira gure bidelagun bakarrak. Hemendik oso jende gutxi ibiltzen da. Hasieran aldapa tentea dauka, baina ondo jarraitzen da. Mugarriek ondo markatzen digute bidea. |
Momentu batean, aldapa lasaitzen denean, Brazato errekatxoa zeharkatzen da. Ur gutxirekin dator. |
Ondoren, zati lasai eta erosoa dator pinaditik. Igoera guztian, nahiko gora heldu arte itzalean goaz eta asko eskertzen da. Beroa egiten du. |
Lora ugari bidean. |
Basotik atera eta aurrean ikusten dugu Tablato, printzipioz gaurko lehen helburua. |
Basoa atzean uzten. Hemen sakana zabaltzen da. |
Atzean, Argualas-Garmo Negro-Pondiellos-Arnales-Infiernos. |
Tablato aurrean. Hor 1989an egon ginen, baina elurrarekin eta ezkerreko ertzetik igota. Gaur asmoa, eskuinetik igotzea da, errazagoa baita. |
Sakanetik gora. Hemen Brazato-ko Beheko lakuaren azpian gaude gutxi gorabehera. |
Belar eta lora artean igotzen. Aurrean Dera Tablato tontorra daukagu. Tablato horren ezkerrean geratzen da. |
Atzera begira, duela gutxi igotako Pico de los Ibones de Pezico daukagu. Ea ez da bereizten, Gran Facha handiaren aurrean geratzen baita. |
Dera Tablato-ren azpiko harritzara irteten. |
Beraz Forátulas lepora igotzeari ekin diogu. Brazato urtegia eta Batanes-Labaza gure ezkerraldean. |
Forátulas lepora heltzen (2475m). Atzean, Forátulas-etako bat. |
Lepotik Forátulas edo Piniecho? lakua ikusten dugu. Atzean, Sandiniés eta Tramacastilla de Tena eta Partacua mendikatea. |
Ikusten den lerrotik jetsi gara Basa Forátula-ra. Bi Forátulak eta mendatea goian. FORATULAK igoera |
Hemen hasten da beste bloke-festa bat. Mendebaldeko Piniecho, garaiena, aurrean. Lehenbizi horra igoko dugu. |
Zati gogorra, bai igarotakoa, bai geratzen zaiguna. Atzean, Forátulak ezkerrean eta Dera Tablato eskuinean. Erdian lehen igotako Forátulas mendatea eta bere atzean, Batanes. |
Sarrioak bi Piniechoen mendatetik behera. Horiek bai bizi eta trebe. |
Ez da inguru erosoa hau. Atzean, gero igoko dugun beste Piniechoa eta Tablato. Eta Vignemale, Brazato urtegia, Baciás,... |
PINIECHO OCCIDENTAL (2566m). Aurrean, Telera-Retona-Escarra-Pala de Ip-...Anayet |
Guk etxetik ikusten dugu tontor hau, baina ez da erraza hona heltzea. Ez dabil inor! |
Ripera harana (hortik ere igo daiteke hona...), Pico de las Escuellas eta Tendeñera-Sabocós mendilerroa. |
Gaurko hirugarren tontorrari begira. Oraindik geratzen zaigu apur bat. |
Forátula biak eta Xuans-Batanes-Labaza. |
Vignemale-Montferrat |
Baldairán, Catieras aldea, Mallarruego. Pirinioko "gourmetentzako" mendiak. |
Bien arteko lepora jeisten. |
Beste tontorrera igotzen. Hemen ere eremu berbera, blokeak, trepada txikiren bat,... |
PINIECHO ORIENTAL edo PUNTA LAS BLANCAS(2526m). Atzean bestea. Hemen egbeste bikote batekin egin dugu topo. Beraientzat ere sorpresa izan da. Gaur ikusi ditugun bakarrak. |
Beste aldera jeisten, bloke artean, nola ez. Argualas-Garmo Negro ezkerrean. |
Hau da bloke-festa. Egiten duen beroarekin, oso gogorra egiten ari zaigu ibilbidea. |
Eta aurrean geratzen zaiguna Tablato-ra igotzeko. Beste aldapa bortitza. |
Cuello Bajo de Brazato-ra igotzen. Bi Piniechoak atzean. |
Eta lepotik gora. Hasiera belar artean. gero harkaitzak. |
Goiko ertzera hurbiltzen. Brazato urtegia, Xuans, Batanes, Baciás,... |
Azkenengo zatia. Ez da zaila, baina jadanik luze egiten da. |
TABLATO(2701m). SERRATO ere deitzen zaio. Baciás eta Vignemale mendikatea. |
1989-05-26 Tontorrera heltzen Brazato aldeko ertzetik. 34 urte pasa dira... |
Brazato urtegia eta beheko lakua. Atzean Gran Facha ezkerrean, eta Xuans-Serrato-Batanes-Labaza-Aratille-Neveras. |
Bujaruelo aldera begira. |
Brazato sakana. Hortik igo dugu eta jetsiko gara. |
Moskowa korridorea Cerbillona eta Pico Central artean. |
Baldairán eta Tendeñera-Forato. |
Bi Piniechoak, nahiz eta hemendik tontor bakarri dirudien, eta Telera-Pala de Ip mendikate guztia. |
Cuello Bajo de Brazato-ra jetsi gara eta orain hortik behera. Jetsiera latza hau ere! |
Tablato eta bere diagonala. Neguan igotzen da. |
Gure jetsiera Cuello Bajo de Brazato-tik. Gogorra. |
Belar eta lora artean Brazato sakaneko goi aldean. Hainbeste harkaitz igaro ondoren, oso ondo dator herrelako eremuan ibiltzea. |
IBILBIDEA |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina