Mendatean bertan errepide ondoan ditugu balizak. Lehenbizi Burbonetara joango gara, eta Baias bidetik itzuli. |
Zuhaitz bikainak irten eta berehala. |
Gaueko hotzaren arrastoak. |
Letrero hau ikusi dugunean, bidea utzi eta eskuinera hartu dugu. |
Eta berehala heldu gara TXINTXULARRA tontorrera (845m). Tontor lasaia eta polita. |
Txintxularratik Altube bidera itzultzen. |
Bidegurutzea. Gu orain ezkerrera joango gara, Burbonara doazen margo horiak jarraituz. Gero, hona itzuliko gara Sarriako parketxetik. |
Pagadian. Ez da garai honena baina lasaitasun sentipen handia eskeintzen du inguruak. |
Orain arte ez dugu inor ikusi, eta halako batean zortzi orein pasa dira gure aurretik. Sorpresa ederra! Hor dihoa taldeko bat. |
Jarraitu dugu eta momentu batean mugarri batek adierazi digu bidea utzi eta ASTAIZera(904m) igotzeko bidezidorra. |
Pagadian izkutuan dagoen tontorra da. Hor dago buzoia. Ingurua paregabea, nahiz eta ikuspegirik ez izan. |
Bakar bakarrik jarraitzen dugu eta gustora. |
Astaizeko pagadia. Hosto gutxi oraindik. |
Eta berehala gaude lehenbiziko Burbonaren ondoan. Hemen hasiko gara mendizaleak ikusten. |
MENDEBALDEKO BURBONA (931m). Tontor hauek ere basoan sartuta daude. Aurretik ezagunak dira guretzat, baina Sarria aldetik igota. |
ERDIKO BURBONA (934m). Ingurua ondo kokatzeko, ez baita ezer ikusten. |
Eta azkenik, EKIALDEKO BURBONA(928m). Hau izango da izkutuena seguruen. |
Pagadi ederrean hau ere. |
Hemen, parketxetik igotzen duen bidera jetsi beharrean, pagadi eder honetatik zuzenean behera hartu dugu, Baias errekara. |
Jetsiera nahiko bortitza, baina pagadi garbitik. |
Baias erreka. |
Arlobi zubia baino gorago atera gara, eta ibai ondoko pistatik goaz orain. |
Aldarro. |
Hemen jende asko dabil, pasiada polita baita parketxetik aterata. |
Baias. |
Parketxera heldu eta bertako mahai batean egin dugu gure bazkaria, "mendiko menua". Hemendik Altube bidea hartzera igo behar dugu orain. Ez da luzea, baina aldapan gora. |
Altube bidean berriz. Orain jetsiera lasaia Altube mendatera. Eguzkiak ondo berotzen du ordu hauetan. |
Parean ditugu atzoko Garobel mendilerroko tontorrak. |
Eta pagoen hosto berriei begiradak emanez bukatu dugu gaurko ibilbidea. Orain etxera, eta egun dexenteetan herri ingurutik atera gabe pasa beharko dugu. |
Ibilbidea |