2022/10/20

FORATULA zentrala 2588 mt eta FORATULA Ekialdekoa 2581 mt

 2022-07-03 Panticosa-ko Bainuetxean gaude berriz. Duela bi aste ere hemen izan ginen Xuans-era igotzeko. Baina oraindik badaude inguru honetan ezagutzen ez ditugun bazterrak eta horretara etorri gara. Gaur ere goiz, 6:45etan prest gaude abiatzeko.
 Eta gaur ere, Brazatoetako bidea hartu dugu, baina berehala utziko dugu.


 Eta nola ez, gure atzean, Argualas-Garmo Negro-Pondiellos-Arnales-Infiernos argazki tipikoa. Hauek eguzkitan jadanik.


Brazato-ko bidearen lehenbiziko sigi-saga luzeko kurban, bidea utzi eta eskuinera ateratzen den bidezidorra hartu dugu, Foyas de Brazato-ra doana. Guretzat hau berria da. Aldapa tentea baina itzalean eta inguru politean.

 Beste batzutan bezala, hemendik ez dator inor. Hemen Brazato-tik datorren errekatxoa zeharkatzen.


 Bidea sakanetik doa, errododendro artean eta ondo markatuta dago mugarriekin.

 Pondiellos eta Arnales-Infiernos atzean.

 Beheruntz begira, igotzen ari garen sakana.

 Lorak eta errekako urak.

 Tablato tontorrak hasi dira agertzen aurrean. Gu goruntz zuzenean.

 Mugarria errododendroz inguratuta.

 Foyas de Brazato-ko lehenbiziko lakutxoak behean uzten. Orain bidea harkaitz blokeen artetik doa.

 Nahaste txiki bat izan dugu bloke artean, baina azkenean lortu dugu berriz bidera irtetea. Hor goian daukagu igo behar dugun Tablato lepoa, eta eskuinean Foratulas-etako bat.

 Aldapa tentea Tablato lepora igotzeko. Atzean, Xuans, Batanes, Baciás,...


 Lepoan sarrio talde bat ikaratu dugu. Normala, hona jende gutxi agertzen da.

 Lepoaren beste aldean, Piniecho mendia eta lakua eta Partacua mendikatea atzean.

 Sarrioak beherago geratu dira.

 Hau da atzean utzi duguna, Brazato urtegia, Baciás, Batanes, Lavaza, Xuans.

 Azkenengo metroak Tablato lepora heltzeko.

 Bibaka egiteko tokia lepoan. Ez ditu bista txarrak...

 Tablato lepotik lehenbiziko tontorraren azpitik zeharkaldia egin behar da, Piniecho aldetik, Foratulas bi tontorren erdian dagoen korridore batera heltzeko. Tablato lepoa eta mendiak atzean geratzen dira.

 Hau da korridorea. Malkartsua da, baina belarrezkoa eta ez dago zailtasunik. Atzean, fondoan, Tendeñera.

 Goiko lepotik, Lavaza, Batanes eta Xuans.

 Lepoan. Bi tontorrak ditugu gertu. Lehenbizi gure ezkerrera joango gara, altuenera, eta hona berriz jetsi ondoren, bestera. Atzean, Picos de Piniecho eta Sabocós-Tendeñera.

 Tontor nagusira igotzen. Bestea atzean daukagu. Eta atzerago, Tablato, Brazato, Baciás eta Vignemale.

 FORATULAS CENTRAL (2588m). Bakardade galanta.

 Panticosa-ko hirumilakoak aurrean.


 Bainuetxea gure azpian, 1000 metro beherago.

 Brazato urtegia eta lakua, Baciás eta Vignemale.

 Bachimaña-ko aterpea eta urtegia, Marcadou aldea eta Gran Facha ezkerrean.

 Piniecho lakua eta Panticosa herria. Atzerago, gure inguruak Sandiniés eta Tramacastilla.

 Piniecho lakua.

 Picos de Piniecho eta Sabocós-Peña Blanca atzean.

 Tontor nagusitik jetsi eta bestera igotzen. Bien arteko lepoa behean.

 FORATULAS ESTE (2581m). Atzean, Brazato urtegia, Baciás, Batanes, Vignemale.

 Panoramaz gozatzen.

 Hemendik ere bainuetxea ikusten dugu, zuloan.



 Beste Foratulas eta hirumilakoak.

 Bien arteko lepora jeisten.

 Eta belarrezko korridoretik behera.

Tablato lepora heldu eta igoerako bidetik behera.

 Atzean ditugu tablato lepoa eta Foratulas dotoreak. Hemen orain, igoerako sakanetik jetsi beharrean, Brazato aldera joango gara, beste laku bat bisitatzera.

 Apur bat igo behar izan dugu, baina merezi du. Brazato-ko laku txiki hau oso ederra da. Oraindik ez dugu inor ikusi eta ingurua primerakoa da.

 Errododendro ugari lakuaren ertzetan.

 Xuans eta Batanes-ekin lakuan bikoiztuta.

 Lakua eta Foratulas.

 Errododendroek kolore bizitazun handia ematen dute.


 Hemendik Brazato-ko Beheko lakura jetsiko gara. Hau ez da goiko urtegia bezain bisitatua eta oso dotorea da. Xuans eta Batanes gainean eta Gran Facha atzean.

 Brazato laku ederra. Bere ezkerretik doa bidea.

Heldu gara lakuaren ertzera eta goian Brazato mendiak agertzen dira.

 Foratulas biak eskuinean ditugu. Igoera atzetik egin dugu.

 Panticosa-ko bazter ederrak. Hemen hasi gara jendea ikusten.

 Eskuinetik jetsi gara. Ezkerrean, goian, kokatzen da Brazato urtegia.

 Lakutik behera Brazato-ko bide nagusira irteteko. Foratulas atzean.

 Bagaude Brazato-ko GRan. Orain Bainuetxera. Garmo Negro eta abarrak aurrean. Ekaitzak daude iragarrita arratsalderako eta hasi dira hodei beltzak agertzen.

 Foratulas-ekin. Gustora goaz gaur ezagututako inguru berriekin.

 Hau da goizean Foyas de Brazato-ra igotzeko, goizean GRa utzi dugun tokia.

 Ordubiak apur bat pasata heldu gara Bainuetxera. Ibilaldi ederra eta oso bakartia egin duguna. Asko merezi izan du.


Ibilbidea Wlc